María Galiana Medina

espainiar aktorea

María Galiana Medina (Triana auzoa, Sevilla, 1935eko maiatzaren 31) Filosofia eta Letretan eta Historian lizentziatua, irakaslea eta aktore andaluza da.

María Galiana Medina

Bizitza
JaiotzaSevilla1935eko maiatzaren 31 (88 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea, irakaslea eta bigarren mailako irakaskuntza katedraduna
Jasotako sariak

IMDB: nm0302061 Allocine: 31898 Allmovie: p200051 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Alaba bakarra da, aita Campsako langilea zen eta ama mekanografoa. Mariaren hitzetan amona bere haurtzaroko pertsonarik garrantzitsuenetako bat izan zen Gerra Zibilak eragindako minari aurre egiten lagundu zion hamaika urte bete zituen arte bere etxeah hartuz. Kalean ezkutaketan eta pilotan jokatzea gustatzen zitzaion eta gerora futbolzalea izan da, hain zuzen ere Betis taldearen zalea. Hogeitabost urte zituenean bera bezala irakasle zen Rafaelekin ezkondu zen eta hogeitamairurekin jada sei seme-alaba zituzten. 2008an alargundu zen.

Bere karrera artistikotik kanpo, María Galiana bere konpromiso sozial eta politikoagatik da ezaguna. Hainbat gizarte-kausaren defendatzaile aktiboa izan da, eta bere plataforma erabili du berdintasunaren, giza eskubideen eta justiziaren alde egiteko. Beti defendatu izan du genero-berdintasunaren aldeko borroka gizarte-klasearen mende dagoela: "Ezer egiten ez duten andreak, ohean gosaltzen dutenak, umeak haurtzainek eskolara eramaten dituztenak, inongo kezkarik gabe bizi direnak, ez dira sekula feministak izango."[1]

Irakasle

aldatu

Galiana bizitza osoan aritu da irakaskuntzan. Sevillako hainbat institututan aritu den irakasle hau interpretazioak erakarri bazuen ere, ez zuen 50 urte bete arte aktore karrera hasi. Irakaskuntza izan zuen lanbide 2000. urtean erretiroa hartzea erabaki zuen arte. Irakastea eta ezagutzak transmititzea izan da beti bere bizitza bete duena. Zineman eta antzerkian aukera gehiago eskaini zizkiotenean, berak beti jakin zuen bere eginkizunak konbinatzen, baina uneoro azpimarratzen du ikasleekiko konpromisoak lehenesten dituela. Hezkuntza munduan izan duen presentziaren adierazle da Sevillako Montequinto auzoan, bere izena daraman Bigarren Hezkuntzako Institutu Publikoa.[2]

Aktore

aldatu

Lehen urratsak Sevillako Unibertsitateko TEU[3] antzerkian egin zituen arren, bokazio berantiarreko aktorea da. 1985ean bere ikasleetako batek paper bat eskaini zion ia aurrekonturik ez zuten Sevillako gazte batzuek zuzendutako Madre in Japan[4] filmean eta garai hartan 50 urte zituen Galianak proiektua onartzea erabaki zuen. Hala, etapa berri bati ekin zion: “Madre in Japan amaitu nuenean, ezin izan nuen imajinatu zer gertatuko zitzaidan gero”. Handik aurrera hainbat antzeslan eta filmetan parte hartzeko proposamenak jaso zituen, paper txikiekin hasi zen Pasodoble[5], Malaventura[6] El seductor[7], El palomo cojo[8] eta Más allá del jardín[9], beste fikzio batzuen artean. Fernando Truebak zuzendutako Belle Epoque[10] filmean, Penélope Cruz, Maribel Verdú eta Fernando Fernán Gómez aktoreekin partekatzen du pantaila.

Geroago, Federico García Lorca idazlearen antzerki-lanaren egokitzapen zinematografikoa den Yerma[11] filmean parte hartu zuen eta Antonio Muñoz Molinaren nobelatik abiatuta Imanol Uribek zuzendu zuen Plenilunio[12] thrillerrean paper bat lortu zuen. Urte berean emakumezko banaketa-aktore onenaren Goya saria irabazi zuen bakardadeari, pobreziari eta amets itogarriei buruzko drama den Solas[13] filmean tratu txarrak jasaten dituen emaztearen papera egiteagatik. Más pena que gloria[14], Tapas[15] eta La caja[16] filmetan izan zituen paperei esker oso aktore ezaguna eta errespetatua bilakatu da.

Baina dudarik gabe ere paperik ezagunena La 1 telebista kate publikoko Cuéntame cómo pasó telesailean[17] egindako Herminia López pertsonaia da. Serie honetan Frankismoaren azken urteetan eta Espainiako Trantsizioaren hasieran bizi den klase ertaineko Alcántara familiaren bizipenak eta haien inguruan gertatzen dena kontatzen da.

Filmografia

aldatu
Urtea Filma Pertsonaia Zuzendaria Generoa Iraupena
1985 Madre in Japan [4] Rosario Francisco Perales Komedia 1h 25'
1986 Las dos orillas[18] Marinaren izeba Juan Sebastián Bollaín Drama 1h 45'
1988 Pasodoble[5] Sole José Luis García Sánchez Komedia 1h 30'
1988 Malaventura[6] Manuel Gutiérrez Aragón Komedia dramatikoa 1h 30'
1990 La seducción del caos[19] Basilio Martín Patino Suspensea
1991 La noche más larga[20] Juanen ama José Luis García Sánchez Drama 1h 33'
1992 Belle Époque[10] La Polonia Fernando Trueba Komedia erromantikoa 1h 48'
1993 Tirano Banderas [21] Cucarachita José Luis García Sánchez Drama 1h 31'
1994 Suspiros de España (y Portugal)[22] Amalia José Luis García Sánchez Komedia 1h 33'
1994 La pasión turca[23] Vicente Aranda Drama 1h 57'
1995 El rey del río[24] Sukaldaria Manuel Gutiérrez Aragón Drama 1h 42'
1995 Así en el cielo como en la tierra[25] Evangelina José Luis Cuerda Komedia 1h 30'
1995 El palomo cojo[8] Amona Jaime de Armiñan Drama 1h 54'
1995 El seductor[7] Encarna José Luis García Sánchez Komedia 1h 28'
1995 Belmonte[26] Asunción Juan Sebastián Bollaín Drama 1h 31'
1996 Libertarias[27] Mojategiburua Vicente Aranda Drama belikoa 3h 22'
1996 Más allá del jardín[9] Ramona Pedro Olea Drama erromantikoa 1h 31'
1997 La duquesa roja[28] Saltzailea Francesc Betriú Komedia 1h 29'
1997 Tranvía a la Malvarrosa[29] La Pilar José Luis García Sánchez Drama 1h 47'
1998 Yerma[11] Dolores Pilar Távora Drama 1h 46'
1999 Solas[13] Ama Benito Zambrano Drama 1h 38'
2000 Más pena que gloria[14] Teresa Víctor García León Drama/Komedia 1h 31'
2000 Fugitivas[30] Ascensión Miguel Hermoso Drama 1h 38'
2000 Plenilunio[12] Emakume dolutua Imanol Uribe Drama 1h 30'
2003 Una pasión singular[31] Ginesa Antonio Gonzalo Drama 1h 44'
2003 El sexo lo cambia todo[32] Mercedes Luiz Carlos Lacerda Komedia 1h 34'
2004 Roma[33] Atezaina Adolfo Aristarain Drama 2h 28'
2004 María querida[34] Carmen José Luis García Sánchez Drama 1h 31'
2005 Pura sangre[35] Manuela Leo Ricciardi Drama 1h 31'
2005 Tapas[15] Conchi Juan Cruz, José Corbacho Komedia dramatikoa 1h 34'
2006 La caja[16] Josefa anderea Juan Carlos Falcón Komedia beltza 1h 47'
2007 Dos rivales casi iguales[36] Mikela Miguel Ángel Calvo Buttini Komedia 1h 36'
2011 Los muertos no se tocan, nene[37] Ramona anderea José Luis García Sánchez Komedia 1h 26'
2021 En el segundo izquierda[38] Aurora Marco Araujo Dolado Drama 19'
2015 Transeúntes[39] Concha Luis Aller Drama 1h 34'

Telebistako serieak

aldatu
Urtea Filma Pertsonaia Telebista katea Parte hartzea
1989 Juncal[40] Tita Sole La 1 4 ataletan
1990 La seducción del caos[19] La 1 Telefilma
1994 La mujer de tu vida[41] Carrillo La 1 Atal batean
1996 Juntas pero no revueltas[42] Carmela La 1 Atal batean
1996 Turno de oficio[43] Vudú atsoa La 1 Atal batean
1996 Andalucía, un siglo de fascinación[44] Antikuarioa Canal Sur 2 ataletan
1999 Petra Delicado[45] Pilar Telecinco Atal batean
2001 - 2023 Cuéntame cómo pasó[17] Herminia López La 1 352 ataletan
2002 La Mari[46] Genara Canal Sur eta TV3 2 ataletan
2010 La Mari 2[47] Genara Canal Sur eta TV3 2 ataletan

Antzeslanak

aldatu
Urtea Antzeslana Autorea/k Antzokia Herria
1987 Pascua[48] August Strindberg Teatro Clásico Sevilla
1990 El hombre que murió en la guerra[49] Manuel Machado eta Antonio Machado Teatro Lope de Vega Sevilla
1990 Quimera y Amor de Don Perlimplín con Belisa en su jardín[50] Federico Garcia Lorca Teatro Bellas Artes Madril
1992 La casa de Bernarda Alba[51] Federico Garcia Lorca Palacio Central Sevilla
1997 Yerma[52] Federico Garcia Lorca Palacio Central Sevilla
2000 Pa siempre[53] Sebastián Junyent Teatro Juan Bravo Segovia
2000 Troyanas[54] Lucio Anneo Séneca Teatro Central Sevilla
2003 El sueño de una noche de teatro[55] Hainbat autoreren testuak Maria Guerrero Madril
2006 La casa de Bernarda Alba[56] Federico Garcia Lorca Palacio de Festivales Santander
2009 Cuento de Navidad[57] Charles Dickens Gran Teatro Elx
2009 Fugadas[58] Pierre Palmade eta Christophe Duthuron Teatro Lope de Vega Sevilla
2013 Conversaciones con mama[59] Santiago Carlos Oves Teatro Principal Alacant
2015 El pan y la sal[60] Raúl Quirós Teatro del Barrio Madril
2015 La asamblea de las mujeres[61] Aristofanes Teatro Romano Merida
2018 El mago[62] Juan Antonio Mayorga Ruano Teatro Valle-Inclán Madril
2020 Diálogo del amargo[63] Federico Garcia Lorca Teatro Español Madril
2020 Penélope[64] María Luisa Herlinda Eusebia Mira Teatro Romano Merida
2021 El abrazo[65] Christina Herrström Teatro Bellas Artes Madril

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) BLÁZQUEZ, LUCÍA. (2023-12-17). «María Galiana, actriz: "Las señoras que no hacen nada nunca van a ser feministas"» RTVE.es (Noiz kontsultatua: 2024-01-27).
  2. (Gaztelaniaz) «Presentación» IES María Galiana (Montequinto) (Noiz kontsultatua: 2024-01-26).
  3. (Gaztelaniaz) «TEATRO ESPAÑOL UNIVERSITARIO T.E.U. :: Modesto-higueras4» www.modestohigueras.es 2020-05-25 (Noiz kontsultatua: 2024-01-26).
  4. a b (Gaztelaniaz) Madre in Japan (1985). (Noiz kontsultatua: 2024-01-27).
  5. a b (Gaztelaniaz) Pasodoble (1988). (Noiz kontsultatua: 2024-01-27).
  6. a b (Gaztelaniaz) Malaventura (1988). (Noiz kontsultatua: 2024-01-27).
  7. a b (Gaztelaniaz) El seductor (1995). (Noiz kontsultatua: 2024-01-27).
  8. a b (Gaztelaniaz) El palomo cojo (1995). (Noiz kontsultatua: 2024-01-27).
  9. a b (Gaztelaniaz) Más allá del jardín (1996). (Noiz kontsultatua: 2024-01-27).
  10. a b (Gaztelaniaz) Belle Époque (1992). (Noiz kontsultatua: 2024-01-27).
  11. a b (Gaztelaniaz) Yerma (1998). (Noiz kontsultatua: 2024-01-27).
  12. a b (Gaztelaniaz) Plenilunio (2000). (Noiz kontsultatua: 2024-01-27).
  13. a b (Gaztelaniaz) Solas (1999). (Noiz kontsultatua: 2024-01-27).
  14. a b (Gaztelaniaz) Más pena que gloria (2001). (Noiz kontsultatua: 2024-01-27).
  15. a b (Gaztelaniaz) Tapas (2005). (Noiz kontsultatua: 2024-01-27).
  16. a b (Gaztelaniaz) La caja (2006). (Noiz kontsultatua: 2024-01-27).
  17. a b (Gaztelaniaz) Cuéntame cómo pasó (Serie de TV) (2001). (Noiz kontsultatua: 2024-01-27).
  18. (Gaztelaniaz) Las dos orillas (1987). (Noiz kontsultatua: 2024-01-27).
  19. a b (Gaztelaniaz) La seducción del caos (TV) (1990). (Noiz kontsultatua: 2024-01-27).
  20. (Gaztelaniaz) La noche más larga (1991). (Noiz kontsultatua: 2024-01-27).
  21. (Gaztelaniaz) Tirano Banderas (1993). (Noiz kontsultatua: 2024-01-27).
  22. (Gaztelaniaz) Suspiros de España (y Portugal) (1994). (Noiz kontsultatua: 2024-01-27).
  23. (Gaztelaniaz) La pasión turca (1994). (Noiz kontsultatua: 2024-01-27).
  24. (Gaztelaniaz) El rey del río (1995). (Noiz kontsultatua: 2024-01-27).
  25. (Gaztelaniaz) Así en el cielo como en la tierra (1995). (Noiz kontsultatua: 2024-01-27).
  26. (Gaztelaniaz) Belmonte (1995). (Noiz kontsultatua: 2024-01-27).
  27. (Gaztelaniaz) Libertarias (1996). (Noiz kontsultatua: 2024-01-27).
  28. (Gaztelaniaz) La duquesa roja (1996). (Noiz kontsultatua: 2024-01-27).
  29. (Gaztelaniaz) Tranvía a la Malvarrosa (1997). (Noiz kontsultatua: 2024-01-27).
  30. (Gaztelaniaz) Fugitivas (2000). (Noiz kontsultatua: 2024-01-27).
  31. (Gaztelaniaz) Una pasión singular (2003). (Noiz kontsultatua: 2024-01-27).
  32. (Gaztelaniaz) El sexo lo cambia todo (2002). (Noiz kontsultatua: 2024-01-27).
  33. (Gaztelaniaz) Roma (2004). (Noiz kontsultatua: 2024-01-27).
  34. (Gaztelaniaz) María querida (2004). (Noiz kontsultatua: 2024-01-27).
  35. (Gaztelaniaz) Pura sangre (2006). (Noiz kontsultatua: 2024-01-27).
  36. (Gaztelaniaz) 2 rivales casi iguales (2007). (Noiz kontsultatua: 2024-01-27).
  37. (Gaztelaniaz) Los muertos no se tocan, nene (2011). (Noiz kontsultatua: 2024-01-27).
  38. (Gaztelaniaz) En el Segundo Izquierda (C) (2021). (Noiz kontsultatua: 2024-01-27).
  39. (Gaztelaniaz) Transeúntes (2015). (Noiz kontsultatua: 2024-01-27).
  40. (Gaztelaniaz) Juncal (Miniserie de TV) (1989). (Noiz kontsultatua: 2024-01-27).
  41. (Gaztelaniaz) La mujer de tu vida 2: La mujer cualquiera (TV) (1994). (Noiz kontsultatua: 2024-01-27).
  42. (Gaztelaniaz) Juntas, pero no revueltas (Serie de TV) (1995). (Noiz kontsultatua: 2024-01-27).
  43. (Gaztelaniaz) Turno de oficio (Serie de TV) (1986). (Noiz kontsultatua: 2024-01-27).
  44. (Gaztelaniaz) Andalucía, un siglo de fascinación (Miniserie de TV) (1996). (Noiz kontsultatua: 2024-01-27).
  45. (Gaztelaniaz) Petra Delicado (Serie de TV) (1999). (Noiz kontsultatua: 2024-01-27).
  46. (Gaztelaniaz) La Mari (Miniserie de TV) (2002). (Noiz kontsultatua: 2024-01-27).
  47. (Gaztelaniaz) La Mari 2 (Miniserie de TV) (2010). (Noiz kontsultatua: 2024-01-27).
  48. (Gaztelaniaz) «Pascua | CDAEM, Teatro Español» www.teatro.es (Noiz kontsultatua: 2024-01-27).
  49. (Gaztelaniaz) «El hombre que murió en la guerra | CDAEM, Teatro Español» www.teatro.es (Noiz kontsultatua: 2024-01-27).
  50. (Gaztelaniaz) «Quimera y Amor de Don Perlimplín con Belisa en su jardín | CDAEM, Teatro Español» www.teatro.es (Noiz kontsultatua: 2024-01-27).
  51. (Gaztelaniaz) «La casa de Bernarda Alba | CDAEM, Teatro Español» www.teatro.es (Noiz kontsultatua: 2024-01-28).
  52. (Gaztelaniaz) «Yerma | CDAEM, Teatro Español» www.teatro.es (Noiz kontsultatua: 2024-01-28).
  53. (Gaztelaniaz) «Pa siempre | CDAEM, Teatro Español» www.teatro.es (Noiz kontsultatua: 2024-01-28).
  54. (Gaztelaniaz) «Troyanas | CDAEM, Teatro Español» www.teatro.es (Noiz kontsultatua: 2024-01-28).
  55. (Gaztelaniaz) «El sueño de una noche de teatro | CDAEM, Teatro Español» www.teatro.es (Noiz kontsultatua: 2024-01-28).
  56. (Gaztelaniaz) «La casa de Bernarda Alba; Casa de Bernarda Alba, La | CDAEM, Teatro Español» www.teatro.es (Noiz kontsultatua: 2024-01-28).
  57. (Gaztelaniaz) «Cuento de Navidad | CDAEM, Teatro Español» www.teatro.es (Noiz kontsultatua: 2024-01-28).
  58. (Gaztelaniaz) «Fugadas | CDAEM, Teatro Español» www.teatro.es (Noiz kontsultatua: 2024-01-28).
  59. (Gaztelaniaz) «Conversaciones con mamá | CDAEM, Teatro Español» www.teatro.es (Noiz kontsultatua: 2024-01-28).
  60. (Gaztelaniaz) «El pan y la sal | CDAEM, Teatro Español» www.teatro.es (Noiz kontsultatua: 2024-01-28).
  61. (Gaztelaniaz) «La Asamblea de las mujeres | CDAEM, Teatro Español» www.teatro.es (Noiz kontsultatua: 2024-01-28).
  62. (Gaztelaniaz) «El mago | CDAEM, Teatro Español» www.teatro.es (Noiz kontsultatua: 2024-01-28).
  63. (Gaztelaniaz) «Diálogo del amargo | CDAEM, Teatro Español» www.teatro.es (Noiz kontsultatua: 2024-01-28).
  64. (Gaztelaniaz) «Penélope | CDAEM, Teatro Español» www.teatro.es (Noiz kontsultatua: 2024-01-28).
  65. (Gaztelaniaz) «El abrazo | CDAEM, Teatro Español» www.teatro.es (Noiz kontsultatua: 2024-01-28).

Kanpo estekak

aldatu