Belle Époque (filma)

Belle Époque Fernando Truebak zuzendutako espainiar komedia dramatiko film bat da. José Luis Garciren Volver a empezar filmaren ondoren ingelesa ez den hizkuntza batean egindako film onenaren Oscar Saria irabazi duen bigarren espainiar filma da, eta Espainiako Zinema Arte eta Zientzien Akademiako 9 Goya Sari ere irabazi zituen. Film koral bat da, irudimenez betea, eta, izenburuak kontrakoa badio ere, Belle Époquea ez den garai batean girotua, baizik eta Espainiako Bigarren Errepublika aldarrikatu aurreko eta ondorengo egunetan.

Belle Époque (filma)
Jatorria
Argitaratze-data1992
IzenburuaBelle Époque
Jatorrizko hizkuntzagaztelania
Jatorrizko herrialdeaEspainia eta Portugal
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm komikoa, film dramatikoa eta film erromantikoa
Iraupena110 minutu
Koloreakoloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Fernando Trueba
Gidoigilea(k)Fernando Trueba
Rafael Azcona
José Luis García Sánchez


Antzezlea(k)
Penélope Cruz
Fernando Fernán Gómez
Michel Galabru
Ariadna Gil
Agustín González
Chus Lampreave
Jorge Sanz
Maribel Verdú
Miriam Díaz-Aroca
Gabino Diego
María Galiana
Mary Carmen Ramírez (en) Itzuli
Jesús Bonilla
Joan Potau (en) Itzuli
Félix Cubero (en) Itzuli
João Salaviza (en) Itzuli











[[Kategoria:Mary Carmen Ramírez (en) Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Joan Potau (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Félix Cubero (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:João Salaviza (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
EkoizleaAndrés Vicente Gómez
EdizioaCarmen Frías (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaAntoine Duhamel
Argazki-zuzendariaJosé Luis Alcaine
Jantzi-diseinatzaileaLala Huete
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaEspainia
Historia
Jasotako sariak

IMDB: tt0103791 Filmaffinity: 165370 Allocine: 9191 Rottentomatoes: m/belle_epoque Mojo: belleepoque Allmovie: v131144 TCM: 68417 TV.com: movies/belle-epoque Netlix: 295488Edit the value on Wikidata
kronologia
Amantes Belle Époque (filma) Todos a la cárcel

Aktore taldea aldatu

Datu teknikoak aldatu

Istorioa aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Istorioa espainiar herri txiki batean gertatzen da 1931ko neguan, Espainiako Bigarren Errepublika aldarrikatua izateko bezperan.

Monarkiaren azken egunetan, Jakako kuarteleko zapuztutako matxinadaren ondoren, Fernando soldadu gazteak armadatik desertatzen du. Bere ihesean, Espainia astintzen duen errealitatetik isolatuta bizi den Manolo izeneko artista batek bere etxean hartzen du eta bere laguntza, etxea eta adiskidetasuna eskaintzen dizkio. Artistaren lau alaba ederren iritsierak desertore gazteak alaba bat bestearen atzean limurtzen hastea eragiten du.

Ekoizpena aldatu

Filmaren proiektua 1990ean sortu zen Fernando Trueba, Rafael Azcona eta José Luis García Sánchezek ohi zinema proiektuez hitz egiten zuten madrildar jatetxe batean. Istorioak Truebaren zati biografiko bat du, zuzendariaren aitaginarreba Manolo deitzen bait da, bere benetako aitaginarreba bezala, eta protagonista Fernando deitzen bait da.

Gidoia idatzi baino lehen Truebak Azcona eta García Sánchezi Jean Renoirren Une partie de campagne erakutsi nahi izan zien, filmean berak nahi zuen kutsua zein zen adierazteko. Film honetatik, zuzendari beraren La regla del juego bezala ere, pertsonaia nagusiak hartzen ditu, nortzuk hiritik ihes egiten duten senak agerian geratzen diren toki bukolikoren baten bila.

Truebak filmea Espainiako Bigarren Errepublikaren hasieran girotua egotea nahi zuen, garai hau laster desagertu zen paradisuaren promesa eta ilusioaren une iheskor bat izan baitzen. Truebak, filmea, une bakar baten ere garai historiko horren parabola bat izaterik ez zuela nahi esan zuen, ezta istorioa gertatzen den tokiak espainiar eskualderen bat gogorarazterik ere.

Filmaketa Portugalen egin zen 1992ko uztailak 5 eta abuztuak 26 artean. Truebak, han, Espainian baino merkeagoa zelako egitea erabaki zuen (Truebak 160 milioi pezetako aurrekontua baino ez zuen), baita herrialde horrek garai hartatik egundaino aldaketa gutxiago jasan zituelako ere. Etxea eta herria Arruda dos Vinhosen zeuden, geltokia Ríosen, eliza Sobral de Monte Agraçon eta ibaia Azambujan.

Soinu banda Antonio Duhamelek zuzendu zuen, eta Madrilgo Orkestra Filarmonikoak interpretatua Madrilgo Kirios estudioetan 1992ko azaroan, abestiak Mary Carmen Ramírezek abestu zituen bitartean.

Harrera aldatu

Kritika aldatu

Filma herrialde batean estreinatzen zen bakoitzean kritikari txundigarri, dibertigarri eta gustagarri iruditzen zitzaion.

Euren aldetik, gaur egungo kritikariek ere oso modu positiboan erreferentzia egiten diote filme honi. Cinemaníako Yago Garcíaren arabera, "erregimen berriaren aldarrikapenarekin batera iritsi zen askatasun giroa beste edozein filmek baino hobeto islatu zuen".

« Derrigorrezkoa da bere garaipena elementu bikain batzuen uztartze zoriontsu baten garaipena dela gehitzea: ondo eginiko gidoi bat, elkarrizketa biziki irudimentsu eta intentziodunak, antzezle talde perfektu bat lehenetik azkeneraino -Fernando Fernán Gómezekin bere karrerako paperik hoberenetako batean- lehen mailako argiteria eta girotzea. Guzti horiei esker iraganeko istorio honek gaur egun bizia dirudi, izan zitekeen baina izan ez zen Espainia baten joie de vivrearen aldi berean gozamenezkoa eta malenkoniatsua den ospakizuna. José Luis Guarner, La Vanguardia, 1992ko abenduak 12 »


Sariak aldatu

1993ko Oscar Sariak aldatu

Maila Emaitza
Ingelesa ez den hizkuntza batean egindako film onenaren Oscar Saria Garailea

1993ko Goya Sariak

Maila Pertsona Emaitza
Filmerik hoberenaren Goya Saria Garailea
Zuzendaririk hoberenaren Goya Saria Fernando Trueba Garailea
Emakumezko aktore protagonistarik hoberenaren Goya Saria Ariadna Gil Garailea
Gizonezko aktore protagonistarik hoberenaren Goya Saria Jorge Sanz Hautagaia
Emakumezko aktore sekundariorik hoberenaren Goya Saria Chus Lampreave
Mary Carmen Ramírez
Garailea
Hautagaia
Gizonezko aktore sekundariorik hoberenaren Goya Saria Gabino Diego
Fernando Fernán Gómez
Hautagaia
Garailea
Jatorrizko gidoi hoberenaren Goya Saria Rafael Azcona
José Luis García Sánchez
Fernando Trueba
Garaileak
Jatorrizko musika hoberenaren Goya Saria Antoine Duhamel Hautagaia
Argazkigintza hoberenaren Goya Saria José Luis Alcaine Garailea
Muntaia hoberenaren Goya Saria Carmen Frías Garailea
Zuzendaritza artistiko hoberenaren Goya Saria Juan Botella Garailea
Ekoizpen zuzendaritza hoberenaren Goya Saria Cristina Huete Hautagaia
Jantzitegi diseinu hoberenaren Goya Saria Lala Huete Hautagaia
Makilaia eta Ileapainketa hoberenaren Goya Saria Ana Lorena
Ana Ferreira
Hautagaiak
Soinurik Hoberenaren Goya Saria Georges Prat
Alfonso Pino
Hautagaiak

Aktoreen Elkartea

Maila Pertsona Emaitza
Zineko interpretazio sekundariorik hoberenaren Aktoreen Elkartearen Saria Penélope Cruz Garailea

Beste batzuk

Kanpo estekak aldatu