Turno de oficio
(«Turno de oficio (telesaila)» orritik birbideratua)
Turno de oficio (euskaraz: «ofiziozko txanda») espainiar telesail dramatikoa izan zen, B.M.G. Filmsek Televisión Españolarako sortua.
Turno de oficio | |
---|---|
Jatorria | |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Atalak | 17 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | komedia eta telebista drama |
Hizkuntza | gaztelania |
Iraupena | 60 minutu |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Antonio Mercero |
Antzezlea(k) | |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | La 2 |
Hasiera-data | 1986ko urriaren 7a |
Amaiera-data | 1987ko urtarrilaren 28a |
Sinopsia
aldatuTelesailak 1980ko hamarkadako Madrilgo justiziaren eta delinkuentziaren munduaren koadro errealista bat irudikatzen du. Protagonistak adin desberdinetako hiru abokatu dira, ofiziozko txandan baliabiderik gabeko pertsonentzako doako ordezkaritza juridikoaren zerbitzua eginez lan egiten dutenak. Cosimo familia oneko gaztea da, notariotzarako oposizioak prestatzen dituena. Gau batean, borroka batean sartu eta atxilotu egiten dute. Guardiako epaitegian ezagutuko du Chepa, abokatu beteranoa, oposizioetatik alde egin eta abokatu gisa aritzeko konbentzitzen duena.
Aktoreak
aldatu- Juan Luis Galiardo: Juan Luis Funes 'El Chepa'
- Carmen Elías: Eva
- Juan Echanove: Cosme
- Irene Gutiérrez Caba: Doña Marina
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau telebistari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |