Alderdi Moderatua
Espainiako alderdi politikoa
Alderdi Moderatua (gaztelaniaz: Partido Moderado) edo Alderdi Liberal Moderatua (gaztelaniaz: Partido Liberal Moderado) liberalismoaren sektore kontserbadoreenak bildu zituen espainiar alderdi politikoa izan zen. Maria Kristina Borboikoaren erregeordetzan jada sortua, 1843 eta 1854 artean- Hamarkada Moderatua izenekoan, gobernatu zuen Ramón María Narváez bere buruzagia izanda. Alderdi Progresista bere aurkari nagusia izan zen, biak, karlistak ez bezala, dinastikoak zirelarik.
Alderdi Moderatua | |
---|---|
Sorrera | 1834 |
Desegitea | 18741 |
Ideologia politikoa | Liberalismo, kontserbadurismo, monarkismo |
1 Unión Liberalekin bat egin zuen Alderdi Liberal-Kontserbadorea sortzeko. |
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau Espainiako politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |