Erromantza[1] (gaztelaniaz: romance/romanza, italieraz: romanza, alemanez: Romanze, frantsesez: romance, errusieraz: романс, portugesez: romance, errumanieraz: romanţă) italiar operako aria-moduko konposizio batzuei emandako izena da. Eskuarki, ariak baino giro intimoagokoak izaten dira.[2]

Vasili Tropininen 'Errusiar gitarra-jotzailea' (1823)
Espainiar erromantza

Arazoak fitxategi hau entzuteko? Ikus multimedia laguntza.

Historia

aldatu

Genero hau Erdi Aroan landu zen eta ondoren XVI., XVII. eta XVIII. mendeetan, garai hartako erromantze batzuk mantentzen direlarik, Direktorioaren garaian eta XIX. mendearen erdialdean Frantzian eta batez ere Italian boga handia hartu zuen. Erromantzak idatzi zituzten musikari ezagunenen artean Garat, Boieldieu, Romagnesi, Mompou, Clapisson eta abar daude. Aretoko eta operako erromantzak ere badaude, baita zarzuelakoak ere.

Espainiar erromantza musikari profesionalek interpretatzen zuten, ahotsez eta bihuelaz batez ere, noblezia gai historiko eta mitikoekin dibertitzea helburu zuena. Aro barrokoan gabon kantarekin identifikatu zuten, eta klasizismoan, ahots eta orkestrarako kantata txikiekin. Zarzuelaren generoan, erromantza gai liriko eta, batez ere, maitasunezko kantu edo aria bat da.

Erreferentziak

aldatu
  1. «Erromantza». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2024-06-04.)
  2. Euskalterm: [Musika Hiztegia] [2011]

Kanpo estekak

aldatu
  Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.