Prefektura mailako hiri

Prefektura mailako hiria (txinera sinplifikatuz: 地级市, pinyineraz: dìjí shì) Txinako Herri Errepublikako banaketa administratiboetako bat da, probintziaren azpitik eta konderri edo barrutiaren gainetik dagoena. Literalki "eskualde mailako hiria" esan nahi du.

Prefektura mailako hiria egitura administratibo bakarra osatzen duen gunea da, normalean hirigune batek ("hiria", mendebaldeko ohiko definizioaren arabera) eta inguruan dauden nekazal guneek osatzen dute. Hirigunea barrutietan banatzen da eta nekazal guneak konderrietan.

Prefektura mailako hiririk handienek 100 kilometroko zabalera izan dezakete erdigunetik kanpoaldeko mugetaraino, Euskal Herriko foru lurraldeek baino gehiago.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu