Okayama (japonieraz: 岡山市 Okayama-shi?) Okayamako prefekturako hiriburua da. Japoniako Chūgoku eskualdean dago, Honshu uharteko hego-mendebaldean, Setoko Barne Itsasoaren ertzean. 2014ko erroldaren arabera 713.878 biztanle ditu.

Okayama
岡山市
izendaturiko hiria
The Okayama city office is faced from the north.JPG
Goitik behera eta ezkerretik eskuinera: Momotarō kale nagusia, Omote-chō kale komertziala, Kōraku-en lorategiak, Kibitsu santutegia eta Momotarōren estatua.Commons-logo.svg Irudi gehiago
Flag of Okayama, Okayama.png 75x75px
Administrazioa
Herrialdea  Japonia
Uhartea
Eskualdea
Prefektura
Honshu
Chūgoku (Sanyō)
Okayama
Alkatea Ōmori Masao (en) Itzuli
Izen ofiziala 岡山市
Jatorrizko izena 岡山市
Posta kodea 33201-1
Geografia
Koordenatuak 34° 39′ N, 133° 55′ E / 34.65°N,133.92°E / 34.65; 133.92Koordenatuak: 34° 39′ N, 133° 55′ E / 34.65°N,133.92°E / 34.65; 133.92
Map Okayama en.png
Azalera 789,88 km²
Mugakideak Kurashiki, Tamano (en) Itzuli, Sōja (en) Itzuli, Bizen (en) Itzuli, Setouchi (en) Itzuli, Akaiwa (en) Itzuli, Kibichūō (en) Itzuli, Kumenan (en) Itzuli, Misaki (en) Itzuli, Hayashima (en) Itzuli eta Tonoshō (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria 720.865 bizt. (2019ko urriaren 1a)
Dentsitatea 913,64 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera 1889ko ekainaren 1a
Ordu eremua UTC+09:00
Hiri senidetuak Bucheon (en) Itzuli, Konya, Leskovac (en) Itzuli, San Jose, San José, Plovdiv, Luoyang, Hsinchu (en) Itzuli, Kanpur eta Kushiro
http://www.city.okayama.jp/ www.city.okayama.jp

HistoriaAldatu

XIV mendearen aurretik Okayama nekazal probintzia baten muturrean zegoen eta Kanemitsuk eraikitako gaztelu txiki bat zeukan. Sengoku Aroan (XVI mendea) Ukita Naoiek Okayama erasotu eta gaztelua bereganatzeaz bat nekazal eremu zabalak ere eskuratu zituen. Gaztelua gotortu eta Okayama Bizen probintziako hiriburu bihurtu zuen.

Naoie-ren semea zen Ukita Hideiek 1600an Skigaharako borroka galdu zuen eta Kobayakawa Hideaki bihurtu zen Okayamako jauntxo feudal berria. 1602an ordea hil egin zen eta Himejiko jauna zen Ikeda Tadatugu izendatu zuten Okayamako jaun. XVIII mendean Okayama Japoniako hamar gaztelu-hiri onenen artean zegoen. Ikedatarrek agindu zuten bertan Meiji berrezarkuntzan feudalismoa bukatu zen arte.

1889an Okayama hiria eratu eta Okayama prefeturako hiriburu izendatua izan zen. Urte berean iritsi zen trena eta hiriaren garapena nabarmena izan zen hurrengo urteetan.

Bigarren Mundu Gerran Japoniako armadaren egoitzetako bat izan zen eta hegazkin estatubatuarrek 1945eko ekainaren 29an bonbakatu egin zuten 1.700 pertsona hilez eta 12.000 etxe errez. Japoniako 60. hamarkadako ekonomiaren hazkundeari esker hiria berreraikia izan zen eta Chūgoku eta Shikoku eskualdeetako hiri garrantzitsuenetakoa bihurtu zen.

1988an Setoko zubi handiak Shikoku uhartearekin lotu zuen Okayama.

GeografiaAldatu

Setoko Barne Itsasoaren ertzean kokaturik dago, Asahi ibaia itsasoratzen den tokian. Okayama lautadaren erdian dago.

KlimaAldatu

      Datu klimatikoak (Okayama)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 8.7 9.1 12.6 19.4 23.9 27.5 31.1 32.7 28.1 21.9 16.7 11.3 20.3
Batez besteko tenperatura (ºC) 4.6 5.0 8.2 14.4 18.9 23.1 26.9 28.4 24.2 17.3 12.0 6.8 15.8
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 0.8 1.1 3.7 9.4 14.1 19.1 23.5 24.7 20.6 13.1 7.6 2.6 11.7
Pilatutako prezipitazioa (mm) 30.6 59.6 95.1 93.9 137.9 213.9 134.8 73.0 185.8 75.4 40.9 18.9 1159.8
Eguzki orduak 153.6 136.4 159.4 193.5 210.3 176.3 172.6 231.3 152.0 178.1 158.3 160.9 2082.7
Hezetasuna (%) 66 65 65 62 66 69 75 71 74 70 70 68 68.4
Iturria: Japan Meteorological Agency[1]

EkonomiaAldatu

Okayama lautadan kokaturik dagoenez nekazal eremu oparoak ditu. Batez ere arroza ekoizten da baina aipagarriak dira alberjinia eta tipulinak ere.

Industriari dagokionez Okayamaren BPG-ren %10a osatzen du eta herraminta, kimika elikagai eta inprenta industriak dira nagusi.

Ondasun nabarmenakAldatu

Hiri senidetuakAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu