Zaldi Zuriaren tenplua

Zaldi Zuriaren tenplua (txinera tradizionalez: 白马寺; pinyinez: Báimǎsì), Luoyang hiritik gertu dagoen tenplu budista ezaguna da. K.o. 68. urtean eraiki zenez Txina guztian lehenengo altxatu zen tenplu budista da[1], horregatik "txinatar budismoaren sehaska" kontsideratzen dute sinistunek[2].

Zaldi Zuriaren tenplua
Kokapena
Estatu burujabe Txinako Herri Errepublika
Txinako probintziaHenan
Prefektura mailako hiriLuoyang
Koordenatuak34°43′26″N 112°35′59″E / 34.723888888889°N 112.59972222222°E / 34.723888888889; 112.59972222222
Map
Historia eta erabilera
Irekiera68
Arkitektura
EstiloaChinese architecture (en) Itzuli
Ondarea

Historia aldatu

Tenploa 68. urtean eraiki bazen ere, gaur egungo konplexua Ming (1368-1644) eta Qing (1644-1912) dinastietan aegindako berriztatze lanen ondorioa da[3].

Deskribapena aldatu

Hainbat eraikin eta patiok osatzen dute tenploa eta guztira 13 hektareatako azalera dauka. Tang dinastia garaian 10.000 monje bizi ziren tenpluan[1].

Sarrera aldatu

Ataria hegoaldera begira dauka eta 150 metrotako luzerako arkudun pasabide bat gehitu zaio azken urteetan. Pasabidea eta atearen artean putzu bat dago eta harrizko hiru zubik zeharkatzen dute[4]. Atarian bertan elkarri begira dauden bi zaldi daude. Zaldi hauek harri zuriz egin ziren Song dinastia garaian (960-1279). Monjeak eta izkribu sakratuak ekarri zituzten zaldiak irudikatzen dituzte.

Eraikinak aldatu

Tenploaren barruan hainbat eraikin aurkitzen dira:

  • "Eraikin nagusia": Hiru estatua handi ditu, erdian Sakyamuni Buda eta alboetan Manjushri eta Samantabhadra. XVI. mendeko kanpai erraldoi bat ere badu, tona batetik gora pisatzen duena.
  • "Esker onaren eraikina": Denetan txikiena da.
  • "Sei fundatzaileen eraikina": Tenplua sortu zuten monjeen omenezko eraikina da. Chan sektako monjeak ziren denak.
  • "Jadezko Budaren eraikina": Myanmarren ezarri ziren txinatarrek 1988an Sakyamuni Budaren jadezko eskultura gordetzeko eraiki zen.
  • "Zeruko erregeen eraikina": Konplexuko aurreneko eraikina da. Maitreyaren (Barrez ari den Buda) estatua dauka aurrean.
  • "Mahaviraren eraikina": Hiru Buda nagusien estatuak daude.
  • "Changing Ge eraikina": 1995 urtean eraiki zen eta antzinako izribuak gordetzen dira bertan.
  • "Qiyun pagoda": XII. mendean eraiki zuten eta monjeen bizilekua da. 13 solairu ditu eta 25 metrotako altuera[2].
  • "Pilu liburutegia"

Qingliang terraza aldatu

Eraikin nagusiaren atzean "Qingliang terraza" aurkitzen da[1]. Banbu baso batek estaltzen du eta Kunlu pabiloia dauka erdian. She Moteng eta Zhu Falan monjeen estatuak nabarmentzen dira eta hauen hilobien aurrean kanpaiaren dorrea eta danborraren dorrea daude.

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b c (Ingelesez) Leffman, David; Lewis, Simon; Atiyah, Jeremy. (2003). China. Rough Guides ISBN 9781843530190. (Noiz kontsultatua: 2019-06-03).
  2. a b «China — White Horse Temple 白馬寺 - Buddhachannel» www.buddhachannel.tv (Noiz kontsultatua: 2019-06-03).
  3. Cummings, Joe et al.. (1991). China — A Travel Survival Kit. Lonely Planet Publications. Hawthorne, Vic., Australia. ISBN 0-86442-123-0..
  4. «White Horse Temple - Luoyang, China» www.sacred-destinations.com (Noiz kontsultatua: 2019-06-03).

Kanpo estekak aldatu