Luis Paret y Alcázar

margolari espainiarra

Luis Paret y Alcázar (Madril, 1746ko otsailaren 11 - Madril, 1799ko otsailaren 14a) espainiar margolaria izan zen.

Luis Paret y Alcázar
Luis Paret - Autorretrato.jpg
ganberako margolari

Bizitza
Jaiotza Madril1746ko otsailaren 11
Herrialdea  Espainia
Heriotza Madril1799ko otsailaren 14a (53 urte)
Hezkuntza
Heziketa San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia
Hizkuntzak gaztelania
Irakaslea(k) Bartolomé de San Antonio Itzuli
Jarduerak
Jarduerak margolaria
Genero artistikoa genero-margolana
Luis Paret y Alcázar: Autorretratua, Pradoko Museoan, Madril

San Fernandoko Akademian egin zituen ikasketak. Frantziara eta Italiara egin zituen bidaiak. Frantziako margolaritzaren eragin handia izan zuen. 1780tik 1786ra Bilbon bizi izan zen, eta han ezkondu zen. Bere artearen erakusgarri ugari utzi zuen hiri honetan: arkitektura-proiektuak (hiltegia, Santiagoko plazatxoko iturria, Santiago elizako aste santuko monumentua), erretratuak eta abar. 1786an, Euskal Herriko eta Kantabriako portuen ikuspegiak margotzea eskatu zion Karlos III.ak (Bilboko Areatzako ikuspegiak, Olabeaga, Bermeo, Hondarribia, Donostia, Pasaia eta abar). Vianako Santa Maria elizan dago Pareten pintura-multzo garrantzitsu eta osoena. 1786-1787 bitartean, iturri publiko batzuk proiektatu zituen Iruñerako (Gaztelu plazako iturria, Navarreria plazako iturria eta abar). 1789an, Madrilera joan zen bizitzera, eta San Fernandoko Akademiako Arkitektura Saileko idazkariorde izendatu zuten.

ErreferentziakAldatu