Bilboko Areatzako ikuspegia

Bilboko Areatzako ikuspegia (gaztelaniaz Vista del Arenal de Bilbao) Luis Paret y Alcázarrek egindako margolana da. Margolan hau Karlos III.a Espainiakoak egin zion enkargu baten barruan zegoen. Garaian paisaiak oso baloratuta zeuden. Paret 1779tik 1786ra Bilbon bizi izan zen.

Bilboko Areatzako ikuspegia
Jatorria
Sortzailea(k)Luis Paret y Alcázar
Sorrera-urtea1783
IzenburuaVista de El Arenal de Bilbao eta View of El Arenal in Bilbao
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak740 (altuera) × 1.105 (zabalera) mm
Genero artistikoapaisaia margolaritza
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
LekuaBilboko Arte Ederren Museoa
BildumaBilboko Arte Ederren Museoa
InbentarioaDEP617

Deskribapena aldatu

Bilboko Areatzako ikuspegiak kaiaren irudi oso animatua erakusten digu. Merkatariak, zamaketariak eta gurdiak nahastuak daude, zamak eta ekipajeak artean. Atzean, protagonismoa Nerbioi ibaiarena da. Hondoan, La Sendeja auzoa, Kintanaren jauregia, gaur egun desagertuta, eta, egungo udaletxearen orubean, San Agustingo komentua ikusten ditugu. Ibaiaren beste aldean Erripako etxeak eta hango kaia ikus daitezke. Kai horretan bi itsasontzi ikusten dira, Bilboko Kontsulatuaren banderarekin. Margolanaren atzealdean, arratsaldeko argiaz, Artxanda mendia dugu.[1]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu