Luis Garrido

margolaria

Luis Garrido Pérez (Iruñea, Nafarroa Garaia, 1951) margolaria da. Iruñean jaioa, Tirapun bizi da, Iruñetik 24 kilometro hegoaldera, Nafarroa Garaian bertan.

Luis Garrido

Bizitza
JaiotzaIruñea, 1951 (72/73 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
BizilekuaTirapu
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
Hiru margolana, 1985-1986.
Arrotxapea.

Ibilbide profesionala aldatu

1965 eta 1969. urteen artean, pintura eta marrazketa klaseak jaso zituen Jose Maria Askuntzeren, Isabel Bakedanoren eta Salvador Beuntzaren eskutik, Iruñeko Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskolan.

Lehen jarduera-urteetan, Iruñeko Eskola deritzon margolari taldeko kide izan zen. Talde horretan, Xabier Morrás, Pedro Osés, Joakin Resano, Mariano Royo, Pedro Salaberri eta Juan Jose Akerreta izan zituen lagun. Guztiak belaunaldi bereko artistak ziren, eta 1970eko hamarkadan Iruñeak 1972ko Topaketak jaso baino lehen ezagutzen zituzten Europako beste leku batzuetatik zetozen arte-joera nagusiak, batez ere, Xabier Morrásek kudeatzen zuen Nafarroako Kutxako arte-aretoaren jardueraren ondorioz. Arte-joera horiek hiriari eta naturari lotutako pinturarekin erlazionatzen jakin zuten, eta Luisek besteak baino lehenago arte sozialago bat alde batera utzi zuen, naturari lotutako pinturari ekiteko.

Obra aldatu

Bere lana Iruñeko Udalaren Arte Garaikidearen, Nafarroako Museoaren eta Nafarroako Aurrezki Kutxaren bildumen eta Lizarrako Gustavo de Maeztu Museoaren parte da, besteak beste.

Erakusketak aldatu

1973. urtean banakako lehen erakusketa egin zuenetik, hainbat erakusketatan parte hartu du, batez ere Nafarroako Foru Erkidegoan, Euskal Autonomia Erkidegoan eta Madrilgo Erkidegoan. Hona hemen egindako erakusketetako batzuk:

Sariak eta aintzatespenak aldatu

Hauek dira margolari honek jasotako sarietako batzuk:

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) pAMPLONA, dn es. (2014-11-28). «Luis Garrido presenta sus paisajes de Valdizarbe en la Ciudadela» diariodenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2020-05-06).
  2. Tirapu, Blog De. (2016-02-12). «Tirapu: EXPOSICIÓN DE LUIS GARRIDO» Tirapu (Noiz kontsultatua: 2020-05-06).
  3. (Gaztelaniaz) Navarra, Diario de. (2018-02-20). «El navarro Luis Garrido dialoga con la obra de Gustavo de Maeztu en Estella» diariodenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2020-05-06).
  4. (Gaztelaniaz) «Un diálogo pictórico entre los paisajes de Luis Garrido y Gustavo de Maeztu» Revista Calle Mayor 2018-02-23 (Noiz kontsultatua: 2020-05-06).
  5. (Gaztelaniaz) Un diálogo pictórico entre los paisajes de Luis Garrido y Gustavo de Maeztu -. 2018-02-19 (Noiz kontsultatua: 2020-05-06).
  6. (Gaztelaniaz) Imparcial, El. «Homenaje a la trayectoria artística del pintor navarro Luis Garrido» El Imparcial (Noiz kontsultatua: 2020-05-06).

Kanpo-estekak aldatu