Nafarroako Kutxa

Nafarroako Aurrezki Kutxa» orritik birbideratua)

Nafarroako Kutxagaztelaniazko CAN siglaz ezaguna— Euskal Herriko aurrezki kutxa bat zen, Caixabankek erosi zuen 2012an.

Nafarroako Kutxaren egoitza nagusia Nafarroako Iruñea hiriburuko Karlos III.a etorbidean.

Egoitza aldatu

Iraganean, egoitza nagusia gaur egungo Nafarroako Rural Kutxaren eraikinean izan zuen.

Nafarroako Kutxaren azzken egoitza nagusia Iruñeko Karlos III.a etorbidea eta Orreaga etorbidearen arteko izkinan egon zen, Entzierroaren monumentuaren alboan eta German Rodriguezen oroitarritik oso hurbil.

Historia aldatu

2000. urtean Nafarroako Aurrezki Kutxa eta Iruñeko Udal Aurrezki Kutxa bateratuz sortua. 2006an, Espainiako 11 probintziatan zituen bulegoak, eta urte berean Gipuzkoa, Araba eta Bizkaian hedatzeko planari ekin zion, une hartaraino ez baitzuen bulegorik izan Euskal Autonomia Erkidegoan.

Kontuz! kontsumitzaile elkarteak salatu du Nafarroako Kutxa, egiaz, dagoeneko ez dela existitzen, hainbat erakunde eta pertsonak (Endesa, Miguel Sanz, Enrique Goñi eta abar) Nafarroako Kutxaren dirua beren probetxurako erabiliz aurrezki kutxa hori porrot egitera eraman dutelako.[1]

Caja Canariasekin batzea aldatu

2009ko urriaren 7an Caja Canariasekin batera egindako prentsaurrekoan, Nafarroako Kutxako arduradunek bi aurrezki kutxen bat-egitea aurkeztu zuten.

2012-06-30an CAN, Nafarroako finantza erakunde sendoena, errotuena, 157 milioi euroren truke erosi zuen Caixabankek. Apenas bi urtean, Nafarroako Kutxak bere balioaren %88 galdu zuen kudeaketa txarraren ondorioz.

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Ateak Ireki (2013): #CAN: el gran golpe dokumentala, Kontuz! elkartearen salaketako datuak erabiliz egina. Iraupena: 1 h 01' 11''. Copyleft lizentziarekin argitaratua.

Kanpo estekak aldatu

Bibliografia aldatu

Ikus, baita ere aldatu

42°48′52.84″N 1°38′28.25″W / 42.8146778°N 1.6411806°W / 42.8146778; -1.6411806