Gustavo de Maeztu Museoa

Gustavo de Maeztu Museoa Lizarrako San Nikolas kalean Gustavo Maeztu Whitney-ri (Gasteiz, 1887-1947) eskainitako museoa da. Bertan bere bizitzan zehar eginiko lan plastiko zein grafikoak ikus daitezke. Bertan jorratzen diren gaiak anitzak dira: erretratuak, bodegonak eta paisaiak nagusiki.

Gustavo de Maeztu Museoa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaLizarra
Koordenatuak42°40′10″N 2°01′47″W / 42.6694°N 2.0297°W / 42.6694; -2.0297
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1991
Kontaktua
HelbideaPlaza de San Nicolás 1
E-postamailto:museogmaeztu@estella-lizarra.com
Telefonoatel:+34 948-546037
Webgune ofiziala

Historia

aldatu

Gustavo de Maeztu 1887ko abuztuaren 30ean jaio zen Gasteizen. 1894ean Bilbora lekualdatuko da familiarekin batera, non bere amak irakaskuntzan jardungo duen. 1905 eta 1906ean bere lehen lanak ikusgai jarriko ditu Bilboko Arte Ederren Erakusketan. 1907ko apiriletik ekainera Parisera joango da bertako kulturan murgiltzeko. Bertan Paco Durrio, Ignacio Zuloaga eta Tomás Meaberekin elkartuko da. Parisen izango du Zurbaran, Greco, Velazquez ,Ribera eta Picasso bezalako artisten lanak ezagutzeko. Itzultzean Jose Arruerekin elkartuko da eta idazteko grina azalduko du. Horrela, 1910ean Andanzas y episodios del Sr. Doro eta 1911n El gato azul. Novela de acción nobelak idatziko ditu. Madril, Bartzelona, Bilbo Londres eta beste hainbat geldialdi egin ondoren Lizarran jarriko da bizitzen, Lizarrako bere etxean hilko da 1949ko otsailaren 7an. Nafarroako erregeen jauregia 1991n berrituko da eta bertan erakusten da ordutik berak utzitako ondarea.

Eraikina eta museoa

aldatu

Museoa San Nikolas kaleko lehenengo zenbakian dago kokatua, Nafarroako Erregeen jauregia deritzona. Eraikina hiru zatitan banatua dago. Batetik Gustavo Maezturen lanak erakusten diren espazioa eraikinaren lehen eta bigarren solairuan. Espazio hau bederatzi geletan banatua dago. Bigarren espazioa 'Lizarrako barrokoko izar eta lirioak erakusketa' hartzen du . Bertan, Lizarrako Udalaren jabetzako Borboi dinastiako errege-erreginen erretratu multzo bat erakusten da. Hirugarren espazioa, berriz, behe solairuan kokaturik, aldi baterako erakusketa espazio moduan erabiltzen da. Bertan bi hilabetez behin aldatzen da erakusketaz.

Kanpo estekak

aldatu