Gentlemen Prefer Blondes
Gentlemen Prefer Blondes (euskaraz Jaunek Ilehoriak Nahiago Dituzte) 1953ko Howard Hawks estatubatuar zinema zuzendariaren musikal komedia filma bat da. Bertan, Marilyn Monroe eta Jane Russell aktoreek antzeztu zuten. Berez, 1949ko izen berdineko Gentlemen Prefer Blondes musikalaren egokitzapena da, hura era berean 1925eko Anita Loos idazlearen Gentlemen Prefer Blondes eleberrian oinarritua dagoelarik.
Filma honetan Diamonds Are a Girl's Best Friend ("Neska Baten Lagunik Onenak Diamanteak Dira") eta Bye, Bye Baby ("Agur, Agur Laztana") abesti ospetsuak entzun daitezke.
Argumentua
aldatuLorelei (Marilyn Monroe) eta Dorothy (Jane Russell) AEBetatik Frantziako Paris hiriburura itsasontzi bidaian doazten bi estatubatuar abeslari gazte dira. Bata ilehoria eta beste ilebeltza, zein edo zein eder eta erakargarriagoa, ontziko gizonezko guztiak txora-txora izango dituzte. Bi neska gazteek helburu berbera dute: aberats batekin ezkontzea. Baina tartean arazo bat ere badago: Loreleik jada mutilaguna badu, Gus Esmond izenekoa (Tommy Noonan), haren aitak (Taylor Holmes) Loreleien asmoez batere fidatzen ez denez neska gaztea jarrai dezan detektibe bat kontratatu duelarik.
Aktoreak
aldatu- Marilyn Monroe: Lorelei Lee
- Jane Russell: Dorothy Shaw
- Charles Coburn: Sir Francis "Piggy" Beekman
- Elliott Reid: Ernie Malone
- Tommy Noonan: Gus Esmond Jr.
- Taylor Holmes: Esmond Sr. jauna
- Norma Varden: Lady Beekman