Leoš Janáček
Leoš Janáček (txekieraz ˈlɛoʃ ˈjanaːt͡ʃɛk ahoskatua; Hukvaldy, 1854ko uztailak 3-Ostrava, 1928ko abuztuak 12) txekiar konposatzaile bat izan zen. Musika Berlingo Kontserbatorioan ikasi zuen, eta itzultzean organojole aritu zen Brnon, baita irakasle ere Pragako Kontserbatorioan. Janáčeken lanik garrantzitsuenak nahiko berantiarrak dira: bere estilo pertsonala 50 urte zituenean aurkitu zuen, Jenůfa operarekin, eta, une horretatik aurrera lan garrantzitsuak idatzi zituen genero askotan. Helduaroko garai honetakoak dira bere pianoarentzako lanik hoberenak, ganbera lanak, Meza Glagolitikoa eta Sinfonietta. Eslabiar kantu herrikoien eta koroarentzako musikaren bilduma garrantzitsuak ere baditu. Gaur egun, Janáček XX. mendeko operaren berritzaile handienetakotzat hartzen da. Askok, XX. mendearen hasierako txekiar konposatzailerik garrantzitsuena dela uste dute, eta, gainera, azken urteetan bere garrantziak gora eta gora egin du etengabe, bereziki, bere operak XX. mendeko operaren alorrean hartzen ari diren kontsiderazio geroz eta handiagoaren ondorioz.
Lanak Aldatu
Ganbera musika Aldatu
- 1. Laukotea (1921) Sonata Kreutzerri azpizenburuarekin, Lev Tolstoiren lanean oinarritua.
- 2. Laukotea (1928)
Musika sinfonikoa Aldatu
- Taras Bulba (1918)
- Sinfonietta (1926)
Pianoarentzako musika Aldatu
- 1.X.1905 Pianoarentzako sonata (1906)
- Bidezidor estalian (1908)
- Lainoan (1912)
- Concertinoa pianoa, bi biolin, biola, klarinetea eta fagotarentzat (1925). Jatorrian pianoarentzako kontzertu bezala pentsatua eta Jan Heřman piano-joleari eskainia.
Operak Aldatu
Kanpo loturak Aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Leoš Janáček |