Charles Ferdinand Ramuz

Charles Ferdinand Ramuz (Cully, Vaud kantonamendua, Suitza, 1878ko irailaren 24a - Pully, Suitza, 1947ko maiatzaren 23a) frantsesko poeta, eleberrigile eta saiakera-egilea izan zen. Parisen bizi izan zen 1902-1914 urteetan, eta Suitzan hartu zuen gero bizilekua. Oso idazle oparoa izan zen, eta hainbat genero landu zituen.

Charles Ferdinand Ramuz

Bizitza
JaiotzaLausana1878ko irailaren 24a
Herrialdea Suitza
HeriotzaLausana1947ko maiatzaren 23a (68 urte)
Hobiratze lekuaPully cemetery (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Cécile Cellier (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaLausanako Unibertsitatea
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, poeta eta libretista
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaZofingia (en) Itzuli

fondation-ramuz.ch
IMDB: nm0709144 Musicbrainz: aa1ac7e9-6aa1-484b-bb8d-ca4ccebae8ae IMSLP: Category:Ramuz,_Charles-Ferdinand Edit the value on Wikidata

Poesia-lanen artean aipagarriak dira ondorengoak: Le petit village (1903, Herri txikia); Chansons (1914, Kantuak); Le grand printemps (1917, Udaberria); eta Salutation paysanne (1921, Laborarien agurra). Eleberrigintzari dagokionez, nabarmentzekoak dira Aimé Pache, peintre vaudois (1911, Aimé Pache, Vaud-eko pintorea); Le règne de L´Esprit malin (1917, Izpiritu gaiztoaren erresuma); Terre du ciel (1918, Zeruko lurraldea); eta La grande peur dans la montagne (1926, Mendian izandako beldur handia). Stravinskiren musika duen Histoire du soldat edo Soldaduaren historia idatzi zuen 1918. urtean. 1945ean argitaratu zen Ramuzen Egunkaria.

Erreferentziak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Charles Ferdinand Ramuz