Lankide:Madore Loralen/Proba orria

Sarrera aldatu

Dispepsia, indigestio bebai deiturikoa[1], sindrome gastrointestinal oso ohikoa da. Honek epigastrioan kokaturikoa min edo ondoeza, hantura, distensioa, betekada-sentsazioa, flatulentzia eta botagurea ere eragiten ditu. Dispepsia organikoa (proba batzuen ondoren, horren jatorria antzematen denean) nahiz funtzionala (beharrezko frogak, endoskopia barne, burutzen denean, arrazoi organiko jakinik aurkitzen ez denean) izan daiteke.[2] 2018.urtean, metaanalisi bidezko errebisio sistematiko baten bidez, dispepsia funtzionalean heste eta duodenoaren mikroinflamazio bat ikus zitekeela antzeman zen (heste-meharraren lehen zatian).[3] Honek esan nahi du funtzional hitzak ez dakarrela patologia organikoaren eza. Egunerokotasunean ez dira mikroinflamazio hau neurtzeko ikerketa histologikorik egiten, horregatik ez da detektatuko, eta tratamentu farmakologia sintomen arintzean besterik ez da zentratuko.[4] Pertsona batzuen kasuan mikroinflamazio hau flora intestinalaren alterazioen ondrioz sortzen da, elikagaien proteinenegatik eta infekzioengatik[5]

Sailkapena aldatu

3 motatan sailkatzen da:[6]

-Dispepsai ez ikertua: aldatu

Diagnostiko konkreturik izan ez duten pazienteetan agertutako sintomak.

-Dispepsia organikoa edo sekundarioa: aldatu

Lesio estruktural edo gaixotasun sistematikoen bidez, sintomak azaltzeko aukera duten pazienteetan agertuko da.

-Dispasia funtzional edo idiopatikoa: aldatu

Ikerketa jasan duten pazienteak izango dira, baino hauek ez dute lesio estruktural edo gaixotasun detektablerik izango. Kasu honetan distres posprandialak eta min epigastrikoaren sindromea izango dira errudun.[7]

Epidemiologia aldatu

Munduan 5 pertsonetatik batek dispepsia izango du (%21). Hauen artean %40ak osasun zerbitzue lehen mailako arretan laguntza bilatzen du.[8]

Estatuen arabera portzentai hauek aldatuko dira. Mexikon ez ikerturiko dispepsiak %7-%68 tartean dago. Asiako ikerketen arabera, dispesiak %11-%23 tarteko prebalentzia izango du. Indian, aldiz, %30. Orokorrean munduko biztanleriaren %20-%30ak dispepsia sintomeak izan ditu azken sei hilabetetan.[9]

 
Helicobacter plyori bidezko infekzioa.

Gaixotasun hau, prebalentzia altuago bat izango du, gazte, erretzaile , Helicobacter plyori-ren infekzioaren ondorioz, antiinflamatorio ez esteroideoak hartzen dituzten paziente eta morbilitate psikiatrikoa duten pazienteengan.[10]

Etiologia aldatu

Dispepsiak hainbat gaixotasunen agerpena adierazi dezake, edota, besterik gabe, etiologia ezezagunekoa izan. Dispepsia kasu guztien %50-70tan ezinezkoa izaten da jatorria zehaztea.

Dispepsia sekundarioa aldatu

Dispepsiaren jatorri organiko ohikoenak honako hauek izaten dira:

Dispepsia funtzionala aldatu

Dispepsia funtzionalean epigastrioaren betetze-sentsazioa, mina edo bihotzerrea nagusitzen dira, sintoma horien agerpena azaldu dezakeen bestelako gaixotasun organiko, metaboliko edo sistematikorik agertzen ez delarik. Mekanismo fisiopatologikoak anitzak izaten dira:

  • Higikortasun arazoak.
  • Erraietako hipersentsibilitatea.
  • Elikatze-faktoreak.
  • Faktore genetikoak.
  • Faktore-alergikoak.
  • Infekzio osteko faktoreak.
  • Hantura-faktoreak.
  • Faktore psikosozialak.

Ohikoena nahaste digestio-funtzionalen barnean sailkatzea da.  

Aipatzekoa da Gastroenteritis mota askok dispepsia kronikoa garatzeko arriskua areagotzen dutela.  Aditu batzuen ustez, honen atzean egon daitezkeen arrazoiak heste narritakorraren sindrome post-infekziosoaren antzekoak dira eta fisiopatologia bereko hainbat ezaugarri eman daitezke.

Bestalde, gantzak edota garia dietan hartzeak dispepsia funtzionalaren sintomak sortu edo areagotu dezakete. Beraz, dietan elikagai horien kopurua murrizteak edo guztiz kentzeak sintomak arindu ditzakete.

Patogenia aldatu

Ez dago guztiz argi zeintzuk diren dispepsiaren kausak, hala ere, frogatuta dago hainbat infekzio eta elikagai mota patologia honekin erlazionatuta daudela.

Gehienetan dispepsia funtzionala dutenetan inflamazio duodenal mikroskopikoa ageri da, honek irregulartasun motore zein sentsitiboak sortu ahal ditu.

Heste-florako arazoak eta elikagai ezberdinen kontrako erreakzioek ere sor dezakete dispepsia. Substantzia kaltegarriak batez ere  glutena duten elikagaiak eta behi-esnearen proteinak dira. Family doctor:Dietarekin erlazionatutako beste hainbat faktorek dute eragina dispepsia garatzeko unean: elikagai koipetsuen ingesta, gehiegi jatea, alkohola zein tabakoaren kontsumoa, kafeina edo fibra ugaridun produktuak.

Hainbat farmakok, hala nola aspirina eta antiinflamatorioek, efektu kaltegarriak dituzte. [11] arazo psikologikoak, estresa, depresioa, ansietatea, lo falta… [12]

Gaixotasun digestibo funtzionalek normalean jatorria garun eta hesteen arteko komunikazioan ematen diren arazoetan dute. Honek hainbat anomalia sortzen ditu organismoan:


Family doctor aldatu

 
Heliobacter pylori, ultzeren eragilea.

Traktu gastrointestinaleko arazoek dispepsia pairatzeko aukera asko handitzen dute, hala nola:

  1. Errefluxu gastroesofagikoa: elikagai zein edariak urdailetik hestegorrira igotzen dira. Hestegorriko mukosa ez dago urdaileko pH azidoari aurre egiteko prestatuta, eta beraz, goragalea probokatzen du.
  2. Kolon narritakorraren sindromea: Hesteei eragiten dien sindromea, urdaileko mina, puztutze abdominala eta beherakoa zein gorakoa eragin.
  3. Gastroparesia: Traktu gastrointestinaleko muskuluek funtzioa galtzen dutenez, elikagaien mugimendua gelditzen da. Botagurea, errefluxu azidoa, puztutze abdominal
  4. Ultzera peptikoa: Zauria urdail, heste mehar edo heste gorrian.Askotan Heliobacter pylori bakterioak sortzen du.
  5. Gastritisa: urdaileko mukosaren inflamazioa
  6. Urdaileko minbizia: ez-ohiko gaixotasuna, baina oso larria.

Koadro klinikoa aldatu

Ikertu gabeko dispepsian ikusgai dena epigastrioaren ondoeza kroniko eta errepikakorra da, non gutxienez hilabete batez iraun duen mina nabari den. Horretaz gain, bihotzerre, distentsio, asetasun goiztiar, betetze-sentsazio, korroskada, goragale edo oka zantzuak ere agertu daitezke.

Diagnostikoa aldatu

Ezinezkoa da dispepsia sekundarioa gaixotasun organiko batetik edota dispepsia funtzionaletik desberdintzea metodo hauen bidez: medikuaren inpresio klinikoa, sintomen behaketa, aurrekarien edota arrisku-faktoreen azterketa, gaixoaren datu demografikoen analisia.

Hasierako diagnostikoari dagokionez, Roma IV deituriko irizpideen arabera egin daiteke. Horien bidez, jarraian aipaturiko sintomak azaltzen badira, dispepsia funtzionalaren diagnostikoa baieztatu daiteke: jan-osteko betetze sentsazioa, asetasun goiztiarra, min edo bihotzerre epigastrikoa. Horrez gain, gaixotasun organikoak alboratzeko urdail-hesteetako endoskopia bidezko azterketa sakona egin beharko litzakete. Egunerokotasunean, medikuek kasu zehatzetara mugatzen dute endoskopia bidezko azterketa; batez ere gaixoaren adinean, sintomen larritasunean eta forgaren kostu-eraginkortasunaren araberako banaketa egiten da.

Laborategi frogak aldatu

60 urtetik gorako gaixoetan laborategi frogetan biometria hematiko, elektrolito, entzima hepatiko, kaltzio eta tiroidearen funtzioaren balioak aztertzen dira, adin horrek suposatzen duen urdaileko minbizia pairatzeko arriskua kontuan hartuta.

60 urtetik beherako gaixoetan, aldiz, Helicobacter pylori deritzon bakterioaren infekzioaren presentzia aztertzen da laborategian, oso arraroa baita adin horretako pertsonetan urdaileko minbizia azaltzea.

Endoskopia aldatu

Urdail eta hesteetako endoskopia sakona edo altua dispepsia eragin dezaketen gaixotasunen diagnostikorako gehien erabiltzen den teknika da. Azterketa honen bidez, duodenoko ultzerak, higadurazko esofagitisa, gaixotasun zeliakoa edo urdaileko minbizia ikusi daitezke, beste zenbait patologiaz gain.

Nazioarteko gidaliburu kliniko gehienek teknika honen burutzea talde hauetako pertsonetara mugatzen dute, kostu-eraginkortasun irizpideak direla medio:

  • 55 edo 60 urtetik gorako eta urdaileko minbizia pairatzeko arriskua duten pertsonak.
  • Gazteagoak diren eta minbiziaren sintoma nabariak erakusten dituzten pertsonak.
  • Hasiera batean emandako tratamenduak hobekuntzarik eragin ez dion edozein pertsona.

Biopsia bidezko azterketa endoskopiaren osagarria izan daiteke; kasu batzuetan behin betiko diagnostikoa lortzeko eta, beste batzuetan, informazio gehigarria eskuratzeko. Irizpide zuzenen arabera, Helicobacter pyloriaren hautematerako biopsiak urdailaren antrotik eta gorputzetik hartzea gomendatzen da, baita duodenoko biopsiak aintzakotzat hartzea. Azken finean, lagin horiek histologikoki aztertu gabe, ez da posible gaixotasun zeliakoaren kopuru handi bat antzematea, hesteetako mukosak lehen begiratuan kasu askotan arrunta baitirudi. Azkenik, ez da gomendagarria hestegorritik laginak modu sistematikoan hartzea.

Diagnostiko diferentziala aldatu

Hauexek dira dispepsiatik desberdindu beharreko gaixotasunak:

Tratamendua aldatu

Tratamendu enpirikoa aldatu

Tratamendu enpirikoa protoi bonbaren inhibitzaile bidezkoa da. Tratamendu hau 60 urtetik beherakoentzat gomendatzen da, gainera, pazienteak Heliobacter pyloriren presentsiarentzat proba negatiboa izan behar dute. [13] H. Pyloriri dagokionez proba positiboa duten gaixoen kasuak, mikrobioen aurkako tratamenduak sintomen leuntzea dakar hurrengo bi kasuetan:

  • Ultzera gastrikoaren ondoriozko bigarren mailako dispepsia.
  • Dispepsia funtzionalean (kasu honetan %10ean bakarrik hobetzen ditu sintomak)

Behin H. Pyloriren desagerpena lortu ostean  sintomekin jarraitzen dutenek tratamendu antisekretorea jaso dezakete.

Dispepsia funtzionalaren aurkako tratamendua aldatu

Praktika klinikoan askotan prokinetikoak erabiltzen dira (Hestearen higikortasuna hobetzen duten farmakoak, huste abiadura eta esfinterren funtzioa hobetuz):

Hala ere, hauek ez dira guztiz eraginkorrak eta sortzen dituzten albo ondorio kaltegarriak direla eta, haien erabilera mugatu dute.

Gorago aipatutako protoi ponpen inhibizio bidezko tratamenduak pazienteen %10ean efektu positiboak izan ditzake.

Zenbait elikagaik dispepsia funtzionalaren sintomak sortu edo areagotu ahal dituzte. Dispepsia glutenarekiko sentsibilitatearekin elkarlotuta dago, beraz, tratamendu dietetikoa komenigarria izan daiteke. Urte eta erdiz (18 hilez) gluten gabeko dieta jarraitzeak sintomak gutxiagotu ditu dispepsiadunen %92ean.

Rifaximinak gaixoen %79arekin funtzionatu du, hobekuntza hau, antibiotikoak heste-floran duen impaktuari zor diogu.

Antidepresibo triziklikoek erraietako sentsibilitate aferentea gutxiagotzen dute, honek, min epigastrikoa pairatzen dutenentzat konponbidea dakar.

Sintomen hobekuntzarako, konplexu multientzimatikoak erabili daitezke. Erabilienak, amilasa, proteasa, zelulasa, laktasa eta lipasa duten konplexuak dira. [14]

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Indigestión: MedlinePlus enciclopedia médica» medlineplus.gov (Noiz kontsultatua: 2019-11-22).
  2. Majeed, Muhammed; Majeed, Shaheen; Nagabhushanam, Kalyanam; Arumugam, Sivakumar; Pande, Anurag; Paschapur, Mahesh; Ali, Furqan. (2018-11-01). «Evaluation of the Safety and Efficacy of a Multienzyme Complex in Patients with Functional Dyspepsia: A Randomized, Double-Blind, Placebo-Controlled Study» Journal of Medicinal Food 21 (11): 1120–1128.  doi:10.1089/jmf.2017.4172. ISSN 1096-620X. PMID 30156436. PMC 6249666. (Noiz kontsultatua: 2019-11-22).
  3. Su, Qing; Chen, Sheng-Liang; Wang, Hua-Hong; Liang, Lie-Xin; Dai, Ning; Lyu, Bin; Zhang, Jun; Wang, Rong-Quan et al.. (2018-07-05). «A Randomized, Double-Blind, Multicenter, Placebo-Controlled Trial of Qi-Zhi-Wei-Tong Granules on Postprandial Distress Syndrome-Predominant Functional Dyspepsia» Chinese Medical Journal 131 (13): 1549–1556.  doi:10.4103/0366-6999.235118. ISSN 0366-6999. PMID 29941708. PMC 6032672. (Noiz kontsultatua: 2019-11-22).
  4. Black, Christopher J.; Houghton, Lesley A.; Ford, Alexander C.. (2018-10-30). «Insights into the evaluation and management of dyspepsia: recent developments and new guidelines» Therapeutic Advances in Gastroenterology 11  doi:10.1177/1756284818805597. ISSN 1756-283X. PMID 30397412. PMC 6207968. (Noiz kontsultatua: 2019-11-22).
  5. Black, Christopher J.; Houghton, Lesley A.; Ford, Alexander C.. (2018-10-30). «Insights into the evaluation and management of dyspepsia: recent developments and new guidelines» Therapeutic Advances in Gastroenterology 11  doi:10.1177/1756284818805597. ISSN 1756-283X. PMID 30397412. PMC 6207968. (Noiz kontsultatua: 2019-11-22).
  6. Carmona-Sánchez, R.; Gómez-Escudero, O.; Zavala-Solares, M.; Bielsa-Fernández, M. V.; Coss-Adame, E.; Hernández-Guerrero, A. I.; Huerta-Iga, F.; Icaza-Chávez, M. E. et al.. (2017-10-01). «Consenso mexicano sobre la dispepsia» Revista de Gastroenterología de México 82 (4): 309–327.  doi:10.1016/j.rgmx.2017.01.001. ISSN 0375-0906. (Noiz kontsultatua: 2019-11-22).
  7. Carmona-Sánchez, R.; Gómez-Escudero, O.; Zavala-Solares, M.; Bielsa-Fernández, M. V.; Coss-Adame, E.; Hernández-Guerrero, A. I.; Huerta-Iga, F.; Icaza-Chávez, M. E. et al.. (2017-10-01). «Consenso mexicano sobre la dispepsia» Revista de Gastroenterología de México 82 (4): 309–327.  doi:10.1016/j.rgmx.2017.01.001. ISSN 0375-0906. (Noiz kontsultatua: 2019-11-22).
  8. Black, Christopher J.; Houghton, Lesley A.; Ford, Alexander C.. (2018-10-30). «Insights into the evaluation and management of dyspepsia: recent developments and new guidelines» Therapeutic Advances in Gastroenterology 11  doi:10.1177/1756284818805597. ISSN 1756-283X. PMID 30397412. PMC 6207968. (Noiz kontsultatua: 2019-11-23).
  9. Carmona-Sánchez, R.; Gómez-Escudero, O.; Zavala-Solares, M.; Bielsa-Fernández, M. V.; Coss-Adame, E.; Hernández-Guerrero, A. I.; Huerta-Iga, F.; Icaza-Chávez, M. E. et al.. (2017-10-01). «Consenso mexicano sobre la dispepsia» Revista de Gastroenterología de México 82 (4): 309–327.  doi:10.1016/j.rgmx.2017.01.001. ISSN 0375-0906. (Noiz kontsultatua: 2019-11-23).
  10. (Ingelesez) Ford, Alexander C.; Marwaha, Avantika; Sood, Ruchit; Moayyedi, Paul. (2015-07-01). «Global prevalence of, and risk factors for, uninvestigated dyspepsia: a meta-analysis» Gut 64 (7): 1049–1057.  doi:10.1136/gutjnl-2014-307843. ISSN 0017-5749. PMID 25147201. (Noiz kontsultatua: 2019-11-23).
  11. (Gaztelaniaz) «Dispepsia: ¿Qué es?, causas, síntomas y tratamientos» CuidatePlus 2016-02-19 (Noiz kontsultatua: 2019-11-22).
  12. (Gaztelaniaz) staff, familydoctor org editorial. «Indigestión (Dispepsia)» familydoctor.org (Noiz kontsultatua: 2019-11-22).
  13. «Dispepsia» www.riojasalud.es (Noiz kontsultatua: 2019-11-22).
  14. (Gaztelaniaz) Dispepsia. 2019-04-11 (Noiz kontsultatua: 2019-11-22).