Ikerketa bat
Ikerketa bat, baita ere Simarro doktorea laborategian, Joaquín Sororolla y Bastida margolari valentziarrak 1897an egindako erretratua da. Gaur egun Sorolla Museoan gordeta dago, Madrilen. Margolan errealista da. Lana Madrilen, 1897an egin zen Arte Ederren Erakusketa Nazionalean aurkeztu zen.
'Ikerketa bat Una investigación' | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Sortzailea | Joaquín Sorolla |
Sorrera-urtea | 1897 |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura |
Dimentsioak | 122 (![]() ![]() |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Kokapena | |
Lekua | Sorolla museoa |
Bilduma | Sorolla museoa |
Inbentarioa | 00417 |
GaiaAldatu
Margolanak Luis Simarro neurologoaren laborategia erakusten digu. Ikerlariak esperientzia bat prestatzen ari da, beste bost pertsona hari begira dauden bitartean. Simarro Sorolla familiako lagun urkoa eta medikua zen. Laborategia elementuz beteta ikusten da.
Lan honetan argia lanpara batetik mahai ganean zabaldu egiten da, ikerketa bera eta hurbilago dauden pertsonen aurpegiak argituz, tartean Simarroren berarena;[1] argi horrek zentzu sinbolikoa izan dezake. Mahaiatik urrutiago dauden elementuak iluntasean kokatzen dira, halaber.
ErreferentziakAldatu
Kanpo estekakAldatu
- (Gaztelaniaz):Margolanaren fitxa Ceres webgunean.