Korroskada 1980ko hamarkadan Gasteizen sorturiko ska-rock taldea izan zen.

Korroskada
Datuak
JatorriaGasteiz, Araba
Musika motaska, rock
Urteak1986-1990
Produkzioa
Diskoetxea(k)Discos Suicidas, R2 Producciones, Hilargi
Taldekideak
Benjamín Villabella "Triku"
Aitor de Olano
El Moro
Koldo
Federico Barrio
Jorge Méndez
Kike Guzmán
Goar
Telle
Patxi
Joselu

Ibilbidea aldatu

Lau urtetako ibilbidea izan bazuen ere diska ugari atera zituen eta kantu arrakastatsuren bat ere izan zuen, adibidez Torero. 1986ko Errege egunean egin zuen lehenengo emanaldia. "Triku" eta Aitor elkartu ziren hasieran eta abesti punkiak egiten hasi ziren. El Moro ezagutzerakoan ska estilora jo zuen taldeak. Lehenengo urtean kaleratu zuten lehen diska, estilo bien nahastea izenburuan bertan erakutsiz, Skalherria Punk[1]. Hurrengo urtean bigarren diska atera zen (Por las buenas costumbres) eta taldean Jorge Méndez sartu zen El Mororen tokian. 1987 urtean bertan hiru diska motz kaleratu ziren, Torero abesti arrakastatsua besteak beste. Uda hartako abesti entzunenetakoa izan zen[2]. 1988an 43 Volúmenes diska atera zen eta 1990an taldearen azken diska izango zena, Sigo.[1]

Diskografia aldatu

LP-ak aldatu

Singleak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Gaztelaniaz) «Biografía de Korroskada - La Fonoteca» lafonoteca.net (Noiz kontsultatua: 2018-02-22).
  2. Brlp. (2014-01-02). «La Conquista del Punk: Korroskada» La Conquista del Punk (Noiz kontsultatua: 2018-02-22).
  3. Txiribita. (2010-02-05). «Skalherria Punk (1986)» EKAITZALDI (Noiz kontsultatua: 2018-02-22).
  4. Txiribita. (2009-01-09). «KORROSKADA - Por Las Buenas Costumbres» EKAITZALDI (Noiz kontsultatua: 2018-02-22).
  5. Txiribita. (2008-10-13). «Korroskada - 43 Volumenes (1988)» EKAITZALDI (Noiz kontsultatua: 2018-02-22).

Kanpo estekak aldatu