Lankide:LideSañudo/Proba orria

Tiro hitzak, su-armetako jaurtigaia jaurtitzeko ekintza edota honek sortzen duen hotsa edo arrastoa bezala definitzen da. [1] Hortaz, tiroa (kirola), bakarkako kirol olinpiko misto bat da, zeinetan helburua mugikorra edo finkoa den itu bat su-arma edo gezien bidez jotzea den.[2]

Tiro olinpikoa tiroaren (kirola) modalitateetako bat da, non su armak erabiltzen diren mugikorra edo finkoa den itu bat jotzeko. Bi modalitateetan banatzen da: batetik, doitasuna helburu duena, zeinetan helburua geldi dagoen edo mugikorra den objetu bat jo behar den eta bestetik, plater-tiroketa, zeinetan helburua makina baten bidez jaurtitzen diren platerak apurtzean datzan.

Kirol honen arauak, Tiroaren Federazio Internazionalaren (ISSF) arabera ezartzen dira. Egoitza hau, Alemanian aurkitzen da eta honen lana, tiro olinpikoak bere gain hartzen dituen modalitateen txapelketa eta ekitaldiak antolatzea da.[3]


Historia aldatu

Uste da Tiro Olinpikoaren sorrera ehizaren praktikarekin batera hasi zela. Hasieran ehizaren helburua biziraupena izan arren, apurka-apurka, ehiza kirol modalitate bezala ulertzen hasi zen. [4]

Joko Olinpikoetan izan duen historia aldatu

 
1908. urteko Olimpiar Jokoak, Londres

Aro Modernoko Olinpiar Jokoen lehen edizioa, Atenasen, Grezian, jokatu zen 1896. urtean. [5] 1907. urteko uztailaren 7an, zortzi federazio nazionaletako hainbat kidek, Zürich-en (Suitzan), Tiroko Federazio eta Elkarte Nazionalen Nazioarteko Batasuna sortu zuten Tiro Olinpikoaren antolakuntza zuzentzeko. Hau 1915ean desegin zen Leheneng Mundu Gerraren ondorioz eta 1921. urtean, berriro berpiztuz, Nazioarteko Tiro Batasun izena hartuz. Azkenik, 1998. urtean, Bartzelonan, gaur egun duen izena hartu zuen, Kirol Tiroaren Nazioarteko Federazioa hain zuzen ere (ISSF). [6]

1896. urtean jokatutako Greziako Olinpiar Jokoetan, 12 herrialde ezberdinetako 285 pertsonek hartu zuten parte eta haietatik 116ek Tiro Olinpikoan. Handik lau urtetara, 1900. urteko Olinpiar Jokoetan, Frantzian, 166 pertsonak. 1904ko Udako Olinpiar Jokoetan, eta 1928ko Udako Olinpiar Jokoetan, soilik egin zuen huts.

 
1900. urteko Olinpiar Jokoak, Paris.

Hasiera batean, gizonezkoen tiro olinpikoa soilik zegoen. Kirol honetan parte hartu nahi zuten emakumeek, ez zuten aukerarik izan 1968. urteko Joko Olinpikoak iritsi arte; nahiz eta hauetan gizonezkoekin batera soilik joka zezaketen. 1984. urteko Los Angeleseko Joko Olinpikoetan sortu ziren emakumeentzako hiru modalitate.

Kirol honi dagozkion modalitateak, asko aldatu dira urteetan barrena.1920. urteko Joko Olinpikoetan, 21 modalitate ezberdin jokatzen ziren, 1932. urtean bi modalitate egon ziren eta 1928. urtean, bat ere ez. 2012. urtean, modalitateei dagozkieen azken aldaketak egin zituzten, 17 modalitatetik 15 izatera pasa zen, zeinetan 9 modalitate gizonezkoentzat diren eta 6 emakumezkoentzat. 15 modalitate hauek, hiru disziplinatan banatuta daude: bost erriflearekin, bost pistolekin eta beste bost eskopetarekin. [7]

Modalitateak aldatu

Erriflea aldatu

Errifle modalitatean, 3 proba ezberdin daude, ahuspezko posizioko proba izan ezik, non gizonezkoek soilik hartzen duten parte, gainontzekoetan gizonezko eta emakumezko kategoriak daude.

Proba Generoa
1 50 metroko distantzia, hiru posizio ezberdinetan Emakumezkoak
2 10 metroko distantzia Emakumezkoak
3 50 metroko distantzia, hiru posizio ezberdinetan Gizonezkoak
4 50 metroko distantzia, ahuspezko etzaneran Gizonezkoak
5 10 metroko distantzia Gizonezkoak

50 metroko distantzia, hiru posizio ezberdinetan aldatu

Hauek dire hiru posizio ezberdinak

Proba honetan, emakumezkoek eta gizonezkoek hartzen dute parte.

Erabiltzen den arma, kalibre 22LRko erriflea da, gehienezko 8kg-ko pisua duena. Txapelketan zehar, 120 tiro jaurtitzen dira, 50 m-ko distantziara dagoen eta 12,4mm-ko diametroa duen itu batera. Posizio bakoitzak, denbora eta tiro muga bat du, jarraian azaltzen diren modura.

  • Ahuspezko etzaneran: emakumezkoek ordu bat du 20 tiro jaurtitzeko eta gizonezkoek denbora tarte berdina 40 tiro jaurtitzeko.
  • Zutikako posizioan: emakumezkoek ordu eta 45 minutu edukiko dute 20 tiro jaurtitzeko eta gizonezkoek denbora kopuru berdina 40 tiro jaurtitzeko
  • Belaunikako posizioa: emakumezkoek ordu eta laurden edukiko dute 20 tiro jaurtitzeko eta gizonezkoek, denbora kopuru berdina 40 tiro jaurtitzeko.
2016. urteko Olinpiar Jokoen gizonezkoen sailkapena[8]
Postua Partaidea Herrialdea
1 Niccolo Campriani Italia
2 Sergey Kamenskiy Errusia
3 Alexis Raynaud Frantzia
2016. urteko Olinpiar Jokoen emakumezkoen sailkapena[9]
Postua Partaidea Herrialdea
1 Li Du Txina
2 Katerina Emmons Txekiar Errepublika
3 Eglys Yahima De La Cruz Kuba


50 metroko distantzia, ahuspeko etzaneran aldatu

 
50 metroko distantzia, ahuspeko etzaneran

Olinpiadetan, proba honetan gizonezkoek soillik hartzen dute parte, emakumezkoen kasuan, nahiz eta proba olinpikoa ez izan, Munduko Txapelketetan parte har dezakete.

 

Erabiltzen den arma, aurreko modalitatean erabiltzen den berdina da, kalibre luzeko 22LRko erriflea hain zuzen ere.

60 tiro jaurtitzen dira guztira, 10 tiroko sei serietan jaurtitzen direnak. Gehienez, ordu eta 15 minutuko denbora izango dute; lehenengo 15 puntuak beroketarako izanik. Puntuazio sistema elektronikoa baliagarri ez badago, 15 minutu gehiago izaten dituzte.[10]


2016. urteko Olinpiar Jokoen gizonezkoen sailkapena[11]
Postua Partaidea Herrialdea
1 Henri Junghanel Alemania
2 Jonghyun Kim Korea
3 Kirill Grigoryan Errusia


10 metroko distantzia aldatu

 
Emakumezkoen 10 metroko distantzia.

Proba honetan, gizonezko eta emakumezkoek hartzen dute parte. 4,5 mm-ko airezko fusila duen, gehienezko 5,5 kg-ko pisua duen errifle bat erabiltzen da armatzat. Jaurtitzaileek ordu eta 45 minutu izaten dituzte 60 tiro jaurtitzeko. Proba hau, zutik egiten denez, oreka mantentzeko arropa espezializatua erabiltzea onartuta dago, bizkarrean sortu daitezkeen lesio kronikoak saihesteko. [12]

2016. urteko Olinpiar Jokoen gizonezkoen sailkapena[13]
Postua Partaidea Herrialdea
1 Niccolo Campriani Italia
2 Serhiy Kulish Ukrania
3 Vladimir Maslennikov Errusia
2016. urteko Olinpiar Jokoen emakumezkoen sailkapena[14]
Postua Partaidea Herrialdea
1 Katerina Emmons Txekiar Errepublika
2 Lioubov Galkina Errusia
3 Snjezana Pejcic Kroazia


Pistola aldatu

Proba Generoa
6 25 metroko distantzia Emakumezkoak
7 10 metroko distantzia, airezko pistola Emakumezkoak
8 50 metroko distantzia Gizonezkoak
9 25 metroko distantzia, suzko pistola azkarra Gizonezkoak
10 10 metroko distantzia, airezko pistola Gizonezkoak
 

50 metroko distantzia aldatu

Modalitate zaharrenetako bat da. XIX.mendean sortu zen eta ordutik hainbat aldaketa izan ditu: distantzia, armaren kalibrea, arma mota, denbora... hala ere, probaren helburua ez da aldatu.

Zutikako posizioan egiten dira proba honetako jaurtiketak, arma esku bakarrarekin eutsiz. Jaurtitzaileak 2 ordu ditu 60 tiro jaurtitzeko. Arma 22LR-ko kalibrea duen pistola bat da. Horretaz gain, ez dago ia araurik armaren inguruan. Esaterako, kakoak jaurtitzaileak nahi duen presioa eta pistolaren heldulekua, ahalik eta ergonomikoen izateko moduan diseinatua egon daiteke. Pisuan eta tamainan ere ez dago mugarik. Horregatik, proba hau "pistola libre" bezala ere ezagutzen da. [15]

2016. urteko Olinpiar Jokoen gizonezkoen sailkapena[16]
Postua Partaidea Herrialdea
1 Jongoh Jin Korea
2 Xuân Vinh Hoàng Vietnam
3 Song Guk Kim Koreako errepublika demokratikoa

25 metroko distantzia, suzko pistola azkarra aldatu

Proba honetan, jaurtitzaileak zutik egingo du tiro. Arma, pistola erdiautomatiko bat da, 22LR kalibrekoa. Jarutitzaileak 12 serie egiten ditu, eta serie bakoitzeko 5 tiro jaurtitzen ditu, guztira 60 tiro. Tiroak, jaurtitzailetik 25 metroko distantziara dauden bost ituetara jaurti behar dira. Ituak, aldi berean agertzen dira bata bestearen ondoan eta tiro bakoitza itu batera jaurti behar da. Tiro bat beranduegi jaurtitzen bada, ez du balioko.

 
Bost ituak, bata bestearekiko 75 cm-tara kokatua. 10 cm-ko diametroa dute.
 


Lehenengo bi serietan bost tiroak 8 segundotan jaurti behar dira. Hurrengo bi serietan, 6 segundo ditu jaurtitzaileak 5 tiro hauek jaurtitzeko eta hurrengo 2 serietan, soilik lau segundo izango dituzte. Bigarren zatian, hau da, hurrengo 6 serietan, segida berdina errepikatzen da.[17]

2016. urteko Olinpiar Jokoen gizonezkoen sailkapena[18]
Postua Partaidea Herrialdea
1 Christian Reitz Alemania
2 Jean Quiquampoix Frantzia
3 Yuehong Li Txina

25 metroko distantzia aldatu

Proba hau, "kirol pistola" bezala ere ezagutzen da. Modalitate hau, emakumeentzat sortu zen 1960. urtean eta 25 metroko suzko pistola azkarraren arauetan oinarritu zen.

Proba honetan, doitasunerako 30 tiro eta beste 30 tiro azkar jaurtitzen dira.

Doitasuneko fasean, 6 serie daude eta serie bakoitzean 5 tiro jaurtitzen dira. Honetarako, 5 minutuko denbora dute gehienez. Tiroak 50cm-ko diametroa diana batera jaurtitzen dira. Ituak, 0-tik 10-erako puntuazioa dute.

 
25 metroko distantzia proba


Azkartasun fasean ere 6 serie daude eta bakoitzean 5 tiro jaurtitzen dira. Serie bakoitzean 3 segunduko denbora dute. Tiroak 50 cm-ko itu batera jaurtitzen dira. Ituak 5-etik 10-era doazen puntuazioa dauka.


Txapelketa faseko lenenengo 8 onenak Fase Olinpikora igarotzen dira. Bertan, tiro azkarreko 4 serie jaurtitzen dira. [19]

2016. urteko Olimpiar Jokoen emakumezkoen sailkapena[20]
Postua Partaidea Herrialdea
1 Anna Korakaki Grezia
2 Monika Karsch Alemania
3 Heidi Diethelm Gerber Suitza

10 metroko distantzia, airezko pistola aldatu

Proba hau emakumezko zein gizonezkoek praktikatzen dute. Helburua 10 metroko distantziara dagoen itu bat jotzea da, ahalik eta puntuazio altuena lortuz. Erabiltzen den arma 4,5mm-ko kalibrea duen pistola bat da, zutik eta esku bakarrarekin heldu behar dena, eta guztira 60 tiro jaurtitzen dituzte ordu eta 15 minutuko tartean, normalean, 10 tiroko 6 serietan banatzen dira. Proba hauetan, Puntuazio elektroniko sistema erabiltzen da puntuak kontatzeko, hortaz, batenbat ez badago erabilgarri, jokalari horrek 15 minutu gehiago ditu nahi adina tiro jaurtitzeko.

 
17x17 cm-ko itu tradizionala

Tiroak 17x17cm-ko itu batera jaurti behar dira. Tradizionalki. ituak, kolore argiko kartoiz eginak daude eta bertan puntuazio lerroak daude, 7tik 10era doazenak. Azken urteetan, itu tradizional hauek puntuazio sistema elektroniko batzuengatik ordezkatu dira; zuzenean puntuazioak erakusten dituztenak. Gaur egun, puntuazio sistema elektronikoak erabiltzen dira goi mailako txapelketetan, baita nazioarteko txapelketetan ere. Herrialde batzuetan, nazio mailako txapelketa batzuetan ere ohikoak dira.

 
Diabolo formako balatxoa

Proba honetan erabiltzen den arma, 4,5mm-ko kalibrea duen airezko pistola bat da eta diabolo formako balatxoak erabiltzen dira. Balatxoen punta ia laua da eta ituan zulo biribilak uzten ditu, puntuazioa erraztuz.

2016. urteko Olinpiar Jokoen gizonezkoen sailkapena[21]
Postua Partaidea Herrialdea
1 Xuân Vinh Hoèng Vietnam
2 Felipe Almeida Wu Brasil
3 Wei Pang Txina


2008. urteko Olinpiar Jokoen emakumezkoen sailkapena[22]
Postua Partaidea Herrialdea
1 Wenjun Guo Txina
2 Natalia Paderina Errusia
3 Nino Salukvadze Georgia


Plater-tiroketa aldatu

Plater tiroketan, hiru proba daude: trap (hobia), trap bikoitza (hobi bikoitza) eta skeet (plater tiroketa). Probak, nahiko antzekoak dira.

Proba Generoa
11 Trap Emakumezkoak
12 Skeet Emakumezkoak
13 Trap Gizonezkoak
14 Trap bikoitza Gizonezkoak
15 Skeet Gizonezkoak

Trap aldatu

 
 
11 cm-ko diametroa duten platerak, betunez eta krez eginak

Klasifikazio fase bat dago, zeinetan betunez eta karez egindako 125 plater (11cm-ko diametroa dutenak), jaurtitzen dira 5 serie ezberdinetan (25 plater serie bakoitzeko). Normalean hiru serie izaten dira lehenengo egunean eta urrengo egunean beste biak.

Platera hautsita dagoen ala ez epailearen esku dago. Epaileak plateraren zati bat hausten dela ikusten duenean emango da platera hautsitzat. Hau ez bada gertatzen, "plater galdua" edo "zero" bezala kontsideratzen da.

Klasifikazio fasea amaitzen denean, lehenengo sei jaurtitzaile onenak, hau da, plater gehien hautsi dituztenak finalera joango dira.

Ez dira mira optikoak erabiltzen.

2016. urteko Olinpiar Jokoen gizonezkoen sailkapena[23]
Postua Partaidea Herrialdea
1 Josip Glasnovic Kroazia
2 Giovanni Pellielo Italia
3 Edward Ling Erresuma Batua
2008. urteko Olinpiar Jokoen emakumezkoen sailkapena[24]
Postua Partaidea Herrialdea
1 Satu Makela-Nummela Finlandia
2 Zuzana Stefecekova Eslovakia
3 Corey Cogdell Estatu Batuak

Trap bikoitza aldatu

Bi plater aldi berean jaurtitzen dira, jaurtitzailetik 15m-tara dagoen hobi batetik, 60km/h-ko abiaduran eta 10º angelou batekin. Guztira 150 plater jaurtitzen dira, 50 platereko 3 serietan banatuta. Jaurtitzaileak, plater bakoitzeko tiro bakarra egin dezake.

 

Ez dira mira optikoak erabiltzen.

2016. urteko Olinpiar Jokoen gizonezkoen sailkapena[25]
Postua Partaidea Herrialdea
1 Fehaid Aldeehani IOA
2 Marco Innocenti Italia
3 Steven Scott Britainia Handia

Skeet aldatu

 

Platerak, 60km/h-ko abiaduran jaurtitzen dira 36,7m-tara dauden bi txaboletatik. Batak bestearen direkzioan jaurtitzen du, modu honetan, erdiko puntu batean gurutzatuz. Bi txabolek 25 objetu jaurtitzen dituzte orden zehatz batean: batzuk bakarka, beste batzuk binaka... Jokalari bakoitzak tiro bat jaurti dezake plater bakoitzeko eta hau, kontrako txabolara iritsi baina lehen.

Ez dira mira optikoak erabiltzen.

Txapelketek 5 serie edukitzen dituzte, bai emakumezko bai gizonezkoentzat.

2016. urteko Olinpiar Jokoen gizonezkoen sailkapena [26]
Postua Partaidea Herrialdea
1 Gabriele Rossetti Italia
2 Marcus Svensson Suedia
3 Abdullah Alrashidi IOA
2008. urteko Olinpiar Jokoen emakumezkoen sailkapena[27]
Postua Partaidea Herrialdea
1 Chiara Cainero Italia
2 Kimberly Rhode Estatu Batuak
3 Christine Wenzel Alemania


Erreferentzia aldatu

  1. «Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa» www1.euskadi.net (Noiz kontsultatua: 2020-04-25).
  2. «Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa» www1.euskadi.net (Noiz kontsultatua: 2020-04-23).
  3. (Gaztelaniaz) Tiro olímpico. 2019-08-13 (Noiz kontsultatua: 2020-04-03).
  4. (Gaztelaniaz) Lopez, Alberto. (2018-09-28). «Tiro Olímpico: origen, reglas y mucho más» Alberto Lopez Viejo (Noiz kontsultatua: 2020-04-03).
  5. Olinpiar Jokoak. 2020-03-24 (Noiz kontsultatua: 2020-04-03).
  6. (Gaztelaniaz) Federación Internacional de Tiro Deportivo. 2019-08-13 (Noiz kontsultatua: 2020-04-03).
  7. (Gaztelaniaz) Tiro olímpico. 2019-08-13 (Noiz kontsultatua: 2020-04-09).
  8. (Ingelesez) «50m rifle 3 positions (3x40 shots) men - Olympic Shooting» International Olympic Committee 2018-05-15 (Noiz kontsultatua: 2020-04-24).
  9. (Ingelesez) «50m rifle 3 positions (3x20 shots) women - Olympic Shooting» International Olympic Committee 2018-12-14 (Noiz kontsultatua: 2020-04-24).
  10. (Ingelesez) ISSF 50 meter rifle prone. 2020-04-09 (Noiz kontsultatua: 2020-04-18).
  11. (Ingelesez) «50m rifle prone (60 shots) men - Olympic Shooting» International Olympic Committee 2018-05-15 (Noiz kontsultatua: 2020-04-25).
  12. (Ingelesez) ISSF 10 meter air rifle. 2020-04-15 (Noiz kontsultatua: 2020-04-18).
  13. (Ingelesez) «10m air rifle (60 shots) men - Olympic Shooting» International Olympic Committee 2018-05-15 (Noiz kontsultatua: 2020-04-25).
  14. (Ingelesez) «10m air rifle (40 shots) women - Olympic Shooting» International Olympic Committee 2018-12-14 (Noiz kontsultatua: 2020-04-25).
  15. (Ingelesez) ISSF 50 meter pistol. 2020-02-06 (Noiz kontsultatua: 2020-04-18).
  16. (Ingelesez) «50m pistol (60 shots) men - Olympic Shooting» International Olympic Committee 2018-05-15 (Noiz kontsultatua: 2020-04-25).
  17. (Ingelesez) ISSF 25 meter rapid fire pistol. 2020-01-29 (Noiz kontsultatua: 2020-04-18).
  18. (Ingelesez) «25m rapid fire pistol men - Olympic Shooting» International Olympic Committee 2018-05-15 (Noiz kontsultatua: 2020-04-25).
  19. «Modalidades de Precisión» www.tirolimpico.org (Noiz kontsultatua: 2020-04-16).
  20. (Ingelesez) «25m pistol (30+30 shots) women - Olympic Shooting» International Olympic Committee 2018-05-15 (Noiz kontsultatua: 2020-04-24).
  21. (Ingelesez) «10m air pistol (60 shots) men - Olympic Shooting» International Olympic Committee 2018-05-15 (Noiz kontsultatua: 2020-04-24).
  22. (Ingelesez) «10m air pistol (40 shots) women - Olympic Shooting» International Olympic Committee 2018-05-15 (Noiz kontsultatua: 2020-04-24).
  23. (Ingelesez) «trap (125 targets) men - Olympic Shooting» International Olympic Committee 2018-12-14 (Noiz kontsultatua: 2020-04-24).
  24. (Ingelesez) «trap (75 targets) women - Olympic Shooting» International Olympic Committee 2018-05-15 (Noiz kontsultatua: 2020-04-24).
  25. (Ingelesez) «double trap (150 targets) men - Olympic Shooting» International Olympic Committee 2018-12-14 (Noiz kontsultatua: 2020-04-24).
  26. (Ingelesez) «skeet (125 targets) men - Olympic Shooting» International Olympic Committee 2018-05-15 (Noiz kontsultatua: 2020-04-24).
  27. (Ingelesez) «skeet (75 targets) women - Olympic Shooting» International Olympic Committee 2018-05-15 (Noiz kontsultatua: 2020-04-24).