Betun (hidrokarburo)

Artikulu hau hidrokarburoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Betun».

Betuna (latinezko bitūmen [1]) oso likatsua (giro-tenperaturan), beltza, itsaskorra eta karbono disulfuroan disolbagarriak diren likido organikoz osatutako nahastea da, hidrokarburo aromatiko poliziklikoz osatua dagoena batez ere. Naturala edo artifiziala izan liteke.

Betun artifiziala petrolio iraztegietako azpiproduktua da, petrolioaren distilazio frakzionatuaren hondarrak dira. Frakziorik pisutsuena eta irakite-punturik altuena duena da. Ez da asfalto (betun eta beste mineraleen nahasketa) edo galipotarekin (material karbonosoen distilaziotik sortua eta kimikoki desberdina) nahastu behar.

Betunik gehienek sufrea, metal astunak (nikela, banadioa, beruna, kromoa, merkurioa) eta elementu toxikoak (artsenikoa, selenioa) dituzte.

JatorriaAldatu

Betun naturalak antzinako alga mikroskopiko eta garai hartako beste bizidun batzuen hondakinen pilaketetan du jatorria. Izakin hauek hil eta bizi ziren lakuaren hondoan pilatu ziren hondakinak, bero eta presioaren ondorioz betun, kerogeno eta petroleo bezalako elementuetan bilakatuz.

ErabilpenakAldatu

Erabilpenik garrantzitsuena errepideetako bidezoruetako lokailu bezala du.

EraikuntzaAldatu

IndustriaAldatu

  • Zatoen barrukaldea irazgaizteko.
  • Barkuak irazgaizteko.

Betunaren alternatibakAldatu

Betuna, petroliotik ez ezik, beste elementu batzuetatik ere lor liteke:

Ikus, gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. Diccionario de la lengua española - Vigésima segunda edición

Kanpo estekakAldatu