Lankide:Joxan Garaialde/Proba orria
Artikulu hau hobetzeko lanean ari da Joxan Garaialde lankidea. Hori dela eta, beharbada hutsuneren batzuk izango dira edukian edo formatuan. Mesedez, aldaketa handi bat egin baino lehen, eztabaida ezazu haren lankide orrian edo artikuluaren eztabaida orrian, erredakzioa koordinatzeko. |
Joxan Garaialde/Proba orria | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | 1685eko martxoaren 5a |
Jarduerak |
Georg Friedrich Händel (NAF: [ˈhɛndəl]) (Halle, Saxonia-Anhalt, Alemania, 1685eko martxoaren 5agreg./otsailaren 23ajul. - Londres, Ingalaterra, 1759ko apirilaren 14a) musikari barroko alemaniarra izan zen, ezaguna konposatu zituen opera, concerti grossi eta oratorio musika lanengatik. Bizitzaren parterik handiena Ingalaterran igaro zuen; 1727ko urtarrilaren 22an, Britainia Handiko herritar bihurtu zen, eta George Frideric Handel izena hartu.
Musikaren historian, bere musika publikoaren gustu eta beharrak asetzera (noblezia eta mezenasen aldekoa egin beharrean, ohi zen moduan) egokitu eta bideratu zuen lehen konpositore modernoa da[1]
Henry Purcell-en[2] oinordeko eta jarraitzailetzat hartua, aro oso bat markatu zuen musika ingelesean[3]. Hainbat aditurentzat, homofoniaren[4] teknikan oinarritutako musikaren lehen maisu handia da[5], eta opera italiarraren seriearen alorrean[6] (eta batzuentzat oratorioan ere) handiena, Johann Sebastian Bachen aurretik[1].
[[:Fitxategi:|N.º 44. Koroa: Hallelujah («Aleluya»)]]
[[Fitxategi:|220px|noicon|alt=]]
«Aleluya»-ren interpretazioa
|
|
Arazoak fitxategi hauek entzuteko? Ikus multimedia laguntza. |
Bere musika ondarea, XVIII. mendearen lehen erdiko alemaniar, italiar, frantses eta ingeles estiloen sintesia, bere garaiko ia genero guztietako lanak biltzen ditu, non 43 opera, 26 oratorio (horien artean Mesias) eta ondare koral bat diren bere musika ekoizpenean nabarmenenak eta garrantzitsuenak. Lanik ezagunena, Mesias oratorioa da, Aleluya koruarekin; musika koralaren lan ezagunenetako bat da, eta eguberrietako denboraldiko pieza nagusi bihurtu da.
Bizitza eta obra
aldatuSilesian jatorria zuen eta 1609tik Hallen bizi izan zen familia batean sortu zen. Wilhem Zachow izan zuen lehen musika irakaslea, eta, harekin, teklak jotzeko teknika eta polifoniaren idazkeraren ezagutza sakona lortu zituen. 1702an, zuzenbide ikasketak hastearekin batera, Domkircheko, Halleko katedral kalbinista, organo-jotzaile izendatu zuten 17 urte zituela. Unibertsitatean, Telemann ezagutu zuen, eta bizitza osoan adiskide izan ziren.
Lehen urteak (1685-1702)
aldatuGeorg Friedrich Händel, Georg Händelen eta Dorothea Tausten semea, Halle hirian jaio zen, Germaniako Erromatar Inperio Santuko (egungo Alemania) Magdeburgeko Dukerrian. Aitak 63 urte zituen Georg Friedrich jaio zenean; Saxonia-Weissenfelsko Dukerrian eta Brandeburgoko Margraverriako gortean zerbitzatu zuen zirujau-bizargin ospetsua zen[7]. Händelen lehen biografoak, John Mainwaringek, zioenez, «musikarako hain zaletasun handia susmatu zion aitak, beti Zuzenbide Zibila ikastea desiratu zuenak, ezen aztoratzeko arrazoiak baitzituen. Zorrotz debekatu zion edozein musika-tresnarekin aritzea, baina etxeko goiko aldeko gela batera, ezkutuan, klabikordio txiki bat garraiatzeko bitartekoak aurkitu zituen. Gela horretara ihes egiten zuen etengabe familia lotan zegoenean»[8]. Txikitan, organo- eta Teklatu-jotzaile trebe bihurtu zen[9] .
Händel eta bere aita Weissenfelsera joan ziren Händelen anaiorde Carl edo iloba Georg Christian bisitatzera[Oh 1]; Georg Christian Joan Adolfo I.a dukearen ganbera-laguntzaile gisa aritzen zen[Oh 2]. Bidaia hartan, Händel gaztea jauregiko elizako organoaren aulkian eseri zen, eta harrituta utzi zituen guztiak instrumentuaz egin zuen interpretazioarekin[11]. Emanaldi horrek lagundu zien berari zein dukeari aita konbentzitzen utz ziezaion teklatuaren konposizio musikalari eta teknikoari buruzko ikasgaiak hartzen Friedrich Wilhelm Zachow-ekin, Halle-ko Marienkirche-ko organo-jotzailearekin[11]. Zachowek igandeko kultuetarako musika konposatzen zuen eliza luteranoan, eta harengandik ikasi zituen harmonia eta kontrapuntua, kopia eta partituren analisia eta oboea, biolina, klabea eta organoa jotzen[11]. 1698an, Händelek Prusiako Frederiko I.arentzat interpretatu zuen, eta Giovanni Bononcinirekin bildu zen Berlinen.
Hanburgo eta Italiara bidaiak (1702-1710)
aldatu1702an, 17 urte zituenean eta aitaren nahiak jarraitzeagatik, Händel Christian Thomasiusekin hasi zen Zuzenbidea ikasten Halleko Unibertsitatean[12]. Halle-ko katedral kalbinistako organista izendatu zuten urtebeterako eta badirudi pozik zegoela horrekin. Zuzenbidea alde batera utzirik, urte bat geroago, 1703an, Hamburgora joan zen, eta, Hanburgoko Oper am Gänsemarkt-eko orkestran, biolin eta klabezin jotzaile izan zen[13]. Han ezagutu zituen Johann Mattheson, Christoph Graupner eta Reinhard Keiser konpositoreak eta bere lehen bi operak konposatu zituen 1705an: Almira eta Nero[14]. 1708an, Daphne eta Florindo operak idatzi zituen, eta ez dago argi horien emanaldiak zuzendu ote zituen.
Mainwaring-en arabera, 1706an, Händelek Italiara bidaiatu zuen Fernando di Medicik gonbidatuta. Beste iturri batzuen arabera, 1703-1704an Hanburgon ezagutu zuen Juan Gaston di Medicik gonbidatu zuen[15]. Operan interes handia zuen Di Medicik Florentzia Italiako musika-hiriburu bihurtzeko ahaleginetan ari zen garaiko talentu nabarmenenak erakarriz. Italian, Händelek Antonio Salvi libretista ezagutu zuen, geroago berarekin kolaboratu zuelarik. Erromara joan zen, eta, Aita Santuen lurraldean opera, aldi baterako, debekatua zenez, musika erlijiosoa konposatu zuen Erromako kleroarentzat. Nobleziaren zein kleroaren mezenasgoaz gozatu zuen. Bere Dixit Dominus (1707) ospetsua garai horretakoa da. Pietro Ottoboni, Benedetto Pamphili eta Carlo Colonna kardinalen jauregietan musika bilerak egiteko, pastoral estiloko kantatak ere konposatu zituen. 1707an, Il trionfo del tempo e del disinganno[16] bere lehen oratorioa idatzi zuen, eta urtebete geroago, La resurrezione idatzi zuen Bibliako testuetan oinarritua. Biak giro pribatuan antzeztu ziren Ruspoli eta Ottoboni familientzat 1709an eta 1710ean, hurrenez hurren[17][18][19].
Italian, Corelli eta Scarlatti aita-semeak ezagutu zituen (1706). Hiru urte baino gehiago egin zituen Italian. Obrak zenbait toki ezberdinetan argitaratu zituen, eta, horrez gain, musika berria egiten hasi zen Italiako musikan oinarrituz. Italieraz ere konbinatu zituen bere esaldiak. Lan guzti horri esker, garai hartako Italiako musikari garrantzitsuenak ezagutu zituen.
1707an, Florentzian, Cocomero antzokian ekoiztu zen Rodrigo bere italiar opera guztien artean lehena[20], eta salmoak, kantatak eta beste musika lanak ondu zituen. Erabateko arrakasta, alabaina, Agrippina operaren bidez iritsi zitzaion (Venezia, 1709), lehen aldiz Grimani familiaren San Giovanni Grisostomo antzokian antzeztu zena. Vincenzo Grimani kardinalaren libretoa zuen, eta 27 gau eman zituen eszenaratzen. Organo- eta klabezin-jotzaile bikaina zelako sonak eta bere obra berrien kalitateak (kantatak, oratorioak) ospea ekarri zioten[21]. Halakoa izan zen Händeli herrialde honetan eman zitzaion aitortza, ezen Il caro sassone (saxoi maitea, konpositorearen jatorri alemaniarrei erreferentzia eginez) ezizena jaso baitzuen izen afektibo gisa[22].
Hannover eta lehen urteak Ingalaterran (1710-1717)
aldatu1710ean, Italiatik Alemaniara itzuli zen, eta Hannoverreko Jurgi printze hauteslearen kapera-maisu bihurtu zen; 1714an, Britainia Handiko Jurgi I.a errege bihurtu zen[23]. Ana Maria Luisa Medici eta bere senarra bisitatu zituen Düsseldorfen, Londreserako bidean, 1710ean. Arrakasta handia lortu zuen Torquato Tasso poeta italiarraren La Gerusalemme liberata (Jerusalem askatua) poema epikoan oinarritutako Rinaldo operarekin, azkar konposatu bazuen ere, bere obra italiar goiztiarrenetako mailegu askorekin. Obra horrek Cara sposa, amante cara aria eta Lascia ch'io pianga famatua biltzen ditu.
Lortutako arrakasta ikusita, 1712an, Ingalaterran kokatzea erabaki zuen. 1713ko udan, Mathew Andrews-en etxean, Barn Elms Surreyn, bizi izan zen[24]. Urtean 200 librako soldata jaso zuen Ana erreginarengandik, 1713an erreginarentzat Utrecht Te Deum and Jubilate konposatu ondoren[25]. Händelen biografoak, Jonathan Keatesek, iradoki zuen, agian, Londresera 1710ean bidaiatu zuela, eta, han, 1712an espioi gisa kokatu zela Ana erreginaren ondorengoarentzat, bere aurreko ugazaba izan zen Hannoverreko Jurgi printzearentzat[26].
Bere mezenas garrantzitsuenetako bat Richard Boyle izan zen, familia anglo-irlandarreko aristokrata gazte eta aberatsa[27]. Lord Burlington gaztearentzat, Händelek, 1715ean, Amadigi di Gaula konposatu zuen, arriskuan zegoen damatxo bati buruzko opera magikoa, Antoine Houdarren La Motteren zaldiei buruzko eleberrian oinarritua.
Bost urtez ez zuen operarik konposatu, zaila egiten baitzitzaion halako ezaugarriak zituen obra baten egitura koherentearen kontzepzioa imajinatzea[28]. 1717ko uztailean, Ur-musika hiru aldiz baino gehiagotan antzeztu zen Tamesis ibaian erregearentzat eta bere gonbidatuentzat[29].
Cannons (1717-1719)
aldatu1717an, Händel Cannons-eko konpositore bihurtu zen Middlesex-en, eta, bertan, Chandos Anthemsen etorkizuneko abesbatzen lehen harria jarri zuen[30]. Romain Rollandek dio ereserki horiek hain izan ziren garrantzitsuak oratorioentzat nola kantatak operarentzat[31]. Cannons-en jabe zen Chandos-eko lehen dukearentzat idatzi zuen beste obra bat, Acis eta Galatea izan zen, konpositorearen bizitzan antzeztutako obrarik garrantzitsuena izan zena. Winton Deanek idatzi zuen: «musikak arnasa mozten du, eta memoria aztoratzen du»[32]. Chamdos dukearen koru maisua izan zen 1718tik 1721era, eta obra anitz egin zuen aldi hartan: Anthems Chamdos izenez ezagun diren hamaika motete, hiru Te Deum, Acis eta Galatea pastorala, Esther oratorioa eta Klabikordiorako zortzi Suiteak.
1719an, Chandos-eko dukea konpositorearen bezero garrantzitsuenetako bat bihurtu zen, eta opera-konpainia berriaren, Royal Academy of Music-en, harpidedun nagusien artean zegoen, baina mezenasgoa gainbehera etorri zen Chandos-ek Hegoaldeko Itsas Konpainiaren burbuilan dirua galdu ondoren; krisia 1720an lehertu zen historiako finantza-krisi handienetako batean. Konpositoreak berak ere konpainiaren balioetan inbertitu zuen 1716an, prezioak baxuak zirenean, eta 1720 baino lehen saldu zituen.
1719an sortu zen Royal Academy of Music delakoa, eta, haren zuzendari izendatu zutelarik, Haendelek italiar erako hamabost opera egin zituen, haien artean: Floridante (1721), Ottone (1723), Julio Cesare (1724), Scipione (1726), Admeto (1727), Lotario (1729), Alessandro Nell´Indie (1731), Orlando (1733). Britainiarrei Italiako gisako opera onartaraz asmotan, gorabeherak izan zituen. Izan ere, John Gayk eta Pepuschek beren Beggar's operarekin lorturiko arrakastak Academy of Music delakoaren haserrea ekarri zuen (1728). Aldi hartan, halaber, bere musika instrumental gehiena sortu zuen: hamabi sonata biolin eta baxurako, hamahiru sonata bi biolin eta baxurako, sei concerto grosso eta hogei kontzertu organorako. Jurgi II. a errege koroatu zutenean, Händel izan zen horretarako musikaria, eta, horrela, ereserki garrantzitsuak sortu ziren; gero eta arrakasta gehiago zuen Händelek.
Royal Academy of Music-aren zuzendari (1720-1728)
aldatu1719ko maiatzean, Thomas Pelham-Holles, Lord Chambelan-ek, Royal Academy of Music-erako abeslari berriak bilatzeko agindu zion Händeli. Royal Academy aristokrata-talde batek sortu zuen opera barrokoz edo opera serioz etengabe hornitzeko[33]. Konpositorea Dresdenera joan zen opera eraiki berria ikustera. Antonio Lottiren Teofane ikusi zuen, eta aktoreak konpainiarako kontratatu zituen. Baliteke Händelek John Smith, Hallen bere ikaskide izandakoa, eta John Christopher Smith bere semea gonbidatu izana bere idazkari eta izkribatzaile izateko[34]. 1723rako, Brook Streeteko 25. zenbakian, georgiar estiloko etxe batean bizi zen, bizitza osorako alokatu zuena[35]. Etxe horretan, entseatu, musika kopiatu eta sarrerak saltzen zituen, eta, gaur egun, Handel House Museum da[a]. Hamabi hilabetez, 1724 eta 1725 artean, Händelek hiru opera aipagarri eta arrakastatsu idatzi zituen. Giulio Cesare in Egitto (Julio Zesar Egipton), Tamerlano eta Rodelinda, regina de' Longobardi. Operak «aria da capo»z beteta daude, Svegliatevi nel core gisa. Silete venti konposatu ondoren, operan kontzentratu, eta kantatak idazteari utzi zion. Scipione, zeinarengandik Britainia Handiko Grenadier Guards-eko errejimentuaren martxa geldoa datorren[36], behin-behineko baliabide gisa irudikatu zen Faustina Bordoni sopranoa noiz iritsiko zain. Gainera, italiar operako lehen mailako zenbait ahots bertutetsuren zerbitzuak jasotzeko pribilegioa izan zuen: Senesino kontralto castratoa, Francesca Cuzzoni sopranoa eta Antonio Montagnana baxua, besteak beste.
Han, 1720 eta 1728 artean, 14 opera idatzi zituen erakundearentzat, Europa osoan ospetsu egin zutenak. Enpresaren egonkortasun ekonomikoak, bakarlari ospetsuen eta orkestra bikainaren prestutasunak eta publikoaren gogo biziak Royal Academy of Music-en loria garaira eramatea ahalbidetu zioten, opera serioaren pieza gorenetako batzuk barne hartu baitzituen.
1727ko ekainaren 11n hil zen Jurgi I.a, baina, hil aurretik, Händelen naturalizazio akta sinatu zuen. Konpositorea, dagoeneko, Britainia Handiko hiritarra zen. Une horretan, izena aldatu, eta George Frideric Handel izena hartu zuen. Jurgi I.aren ondoren, Jurgi II.a etorri zen, eta koroatzeko Handeli eskatu zitzaion musika. Horrela sortu zen Coronation Anthems bilduma: Zadok the Priest (harrezkero koroatze bakoitzean interpretatu izan dena)[37], My Heart is Inditing, Let Thy Hand be Strengthened eta The King shall Rejoice. Behar izan ziren orkestraren eta musikarien neurriak apartekoak ziren (egunkari batean irakurri ahal izan zen: «40 ahots daude eta 160 biolin inguru, tronpetak, oboeak, tinbalak eta baxuak, proportzionalki, baita organo bat ere, aldarearen atzean jarri zutena»). Bederatzi urteren ondoren, Royal Academy of Music-ek bere eginkizuna utzi zuen, baina Händelek laster ekin zion konpainia berri bati.
King's Theatre (1729-1734)
aldatu[[Fitxategi:Italian Opera House at the Haymarket (colour).jpg|thumb|[[The King's Theatre, Haymarket (Londres), William Capon.]] 1705ean John Vanbrugh arkitekto eta dramagileak sortutako Haymarketeko King's Theatre opera antzokia bihurtu zen berehala[38]. 1711 eta 1739 artean, Händelen 25 opera baino gehiago estreinatu ziren bertan[39]. 1729an, antzerkiaren alboko gerente bihurtu zen John James Heideggerrekin.
Italiara bidaiatu zuen abeslari berriak kontratatzeko, eta beste zazpi opera ere konposatu zituen, besteak beste, Parténope eta Orlando. Athalia (bere lehen oratorio ingelesa), Deborah eta Esther-ekin, Händelek koruaren erabilera tradizionalaren oinarriak ezarri zituen, ondorengo oratorioak markatu zituena. Bere buruaz seguruago agertu zen, aurkezpenetan irekiago eta konposizioan anitzago. Hegoaldeko Itsas Konpainian inbertitu ahal izan zuen berriz ere Esther eta Deborahren arrakasta komertzialari esker. Acis eta Galatea berregin zuen, orduan bere arrakastarik handien bihurtu zena. Ezin izan zuen Nobleziaren Opera konpainiarekin lehiatu, besteak beste, Johann Adolph Hasse, Nicola Porpora eta Farinelli, castratorik ezagunena, kontratatu baitzituen. Federico Galesko printzeak Nobleziaren Opera konpainiari emandako laguntza handiak istiluak sortu zituen errege-familian. 1734ko martxoan, Händelek This is the day which the Lord hath made eztei-himnoa eta Parnasso in festa serenata konposatu zituen Ana Hannoverrekoarentzat.
Azken aldian, 1740tik aurrera, opera alde batera utzi, eta ia oratorioak egiteari soilik lotu zitzaion: Saul (1739); Mesias (1742), Haendelen maisu-lana; Sanson (1742); Juda Makabearra (1746); Josue (1747); Salomon (1748). Azkeneko urteak, ikusmena ahuldurik eta bakardadean, baina beti lanean iragan zituen. 1750ean, azken bidaia egin zuen Alemaniara. 1759. urtean hil zen, Londresen. Ikusmena erabat galdurik hil zen, eta Westminsteren ehortzi zuten.
Haendelek jasotako eragina
aldatuMaisu saxoi zorrotzek eskolatua izan arren, herrialde guztietako musikagileez izan zuen interes handia Haendelek. Hala, italiarrek (Scarlatti, Corelli), frantsesek (Lully, Rameau, Lalande) eta alemaniarrek (Buxtehude) eragina izan zuten Haendelen musikan. Ildo horretatik, Britainia Handira iristean, Henry Purcellen garrantziaz ohartu zen, eta gidaritzat hartu zuen. Nolanahi ere, Italiako moduko musikak eragin sakona eta iraunkorra izan zuen Haendelengan, haren berrogei operetan ageri denez. Hogeita zortzi oratorioetan, operetan bezala, gai historikoen molde guztiz desberdinak erabili zituen: tragikoa, irrizkoa, mirarizkoa, heroikoa. Bestalde, hemezortzi concerto grosso direlakoak kontzertu barrokoen artean aberatsenetakoak dira. Bere mendeko eta iraganeko musika orori irekia, melodiarako dohain paregabearen jabe, kontrapuntuaren eta harmoniaren maisu, Haendelek artearen adierazmena areagotzen lagundu zuen, eta baita Vienako klasikoen etorrera (Haydn, Mozart, Beethoven) prestatu ere.
Lan ospetsuak
aldatuBere lanik ezagunenen artean, "Messiah" (1741), "Water Music" (1717) eta "Music for the Royal Fireworks" (1749) ditugu. Halaber, eragin handia eduki zuen Haydn, Mozart eta Beethoven moduko musikagileengan.
Beste lan batzuk
aldatu- Agrippina (1709)
- Rinaldo (1711)
- Ode for the Birthday of Queen Anne (1713)
- Esther (1718)
- Acis and Galatea (1719)
- Giulio Cesare (1724)
- Rodelinda (1725)
- Athalia eta Orlando (1733)
- Alcina eta Ariodante (1735)
- Serse edo Xerxes (1738)
- Saul, Israel in Egypt eta Ode for St. Cecilia's Day (1739)
- Samson (1743)
- Semele (1744)
- Hercules (1745)
- Judas Maccabaeus (1747)
- Solomon (1748)
- Jephtha (1752)
Erreferentziak
aldatuOharrak
aldatu- ↑ Friedrich Chrysanderrek dio ez zela bere anaiordea, bere iloba baizik, hamar urte zaharragoa, bere osaba Georg Friedrich ezagutu nahi zuena.[10]
- ↑ Weissenfels Halletik 34 kilometro hegoaldera dago; joaneko bidaiak zazpi ordu inguru iraun behar zuen. Zalgurdian joan zirenez, azkar bidaiatu zuten. Xehetasun gehiagorako ikus Txantiloi:Cita libro
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ a b Cortes Santamarta, David (1996). Música Sacra. Vol. II. Altaya. ISBN 84-487-0756-7
- ↑ Comellas, José Luis (1995). Nueva historia de la música. Ediciones Internacionales Universitarias. [[:es:Especial:FuentesDeLibros/84-87155-55-3|ISBN 84-87155-55-3]].
- ↑ Burrows, John (2006). Música clásica. Guías visuales Espasa. Espasa Calpe. ISBN 84-670-2098-9
- ↑ Comellas, José Luis (1995). Nueva historia de la música. Ediciones Internacionales Universitarias. ISBN 84-87155-55-3
- ↑ Comellas 1995.
- ↑ Beltrando-Patier, Marie-Claire; otros (1996). Historia de la música. Espasa Calpe. ISBN 978-84-269-9610-7
- ↑ Txantiloi:Cita publicación
- ↑ Simon 1985, 51 orr. .
- ↑ Dent 2004, 3-4 orr. .
- ↑ Txantiloi:Cita web
- ↑ a b c Txantiloi:Cita libro
- ↑ Keates 1985, 17-18 orr. .
- ↑ Burrows 1994, 18 orr. .
- ↑ Burrows 1994, 19 orr. .
- ↑ Txantiloi:Cita web
- ↑ Marx 1998, 243 orr. .
- ↑ Txantiloi:Cita libro | título= Handel: Messiah | editorial= Cambridge University Press | año = 1991 | páginas = 3}}
- ↑ Txantiloi:Cita libro | título = George Frideric Handel: A Music Lover's Guide | editorial = WordPower Publishing | año= 2007 | páginas = 32 | url = http://www.google.co.uk/books?id=EN7fk7iHW80C&pg=PA32&dq=ruspoli+handel&sig=d17L8Qfk7fUzWXbckzZw4zWVkyY}}
- ↑ Txantiloi:Cita libro
- ↑ Burrows 1994, 29-30 orr. .
- ↑ Txantiloi:Cita libro
- ↑ Dean & Knapp 1987, 129 orr. .
- ↑ Burrows 1994, 38 orr. .
- ↑ Txantiloi:Cita libro
- ↑ Simon 1985, 88 orr. .
- ↑ Txantiloi:Cita noticia
- ↑ Simon 1985, 92 orr. .
- ↑ Dean & Knapp 1987, 286 orr. .
- ↑ Burrows 1994, 77 orr. .
- ↑ Bukofzer 1992.
- ↑ Rolland 2005, 54 orr. .
- ↑ Dean & Knapp 1987, 209 orr. .
- ↑ Deutsch 1955, 89 orr. .
- ↑ Dean 2006, 226 orr. .
- ↑ Burrows 1994, 387 orr. .
- ↑ Deutsch 1955, 194 orr. .
- ↑ . | url = http://www.westminster-abbey.org/our-history/royals/coronations/guide-to-the-coronation-service | título = Guide to the Coronation Service | editorial = Westminster Abbey |fecha = 2 de junio de 1953 |fechaacceso=28 de mayo de 2012 | idioma=inglés}}
- ↑ Txantiloi:Cita libro
- ↑ Txantiloi:Cita web
Bibliografia
aldatu- Txantiloi:Cita libro
- Txantiloi:Cita libro
- Txantiloi:Cita libro
- Txantiloi:Cita libro | título=J.S. Bach Edición 250 aniversario| volumen=Vol. I| año=2001| editorial=RBA Coleccionables| isbn=84-473-1713-7}}
- Txantiloi:Cita libro
- Txantiloi:Cita libro
- Txantiloi:Cita libro
- Txantiloi:Cita libro
- Txantiloi:Cita libro
- Txantiloi:Cita libro
- Txantiloi:Cita libro
- Txantiloi:Cita libro
- Txantiloi:Cita libro |nombre=Winton |url=http://www.boydell.co.uk/43832682.HTM |title=Handel's Operas, 1726–1741 |editorial=The Boydell Press |año=2006 |idioma=en |fechaacceso=15 de febrero de 2016 |fechaarchivo=26 de septiembre de 2009 |urlarchivo=https://web.archive.org/web/20090926214736/http://www.boydell.co.uk/43832682.HTM |deadurl=yes }}
- Txantiloi:Cita libro | nombre=Edward Joseph |enlaceautor=Edward Joseph Dent | título=Handel |año=2004 | editorial=R A Kessinger Publishing | isbn=1-4191-2275-4}}
- Txantiloi:Cita libro |nombre=Otto Erich |enlaceautor=Otto Erich Deutsch |título=Handel: A Documentary Biography |year=1955}}
- Txantiloi:Cita libro
- Txantiloi:Cita libro |nombre=J.P. |año=1972 |título=Handel's Messiah |ubicación=Londres |editorial=Adams and Charles Black Limited}}
- Txantiloi:Cita libro
- Txantiloi:Cita libro |nombre=Hans J. | año=1998| título=Händels Oratorien, Oden und Serenaten | url=https://archive.org/details/handelsoratorien0000marx | editorial=Vandenhoeck & Ruprecht | ubicación=Göttingen | isbn=3-525-27815-2}}
- Txantiloi:Cita libro | nombre=Romain | enlaceautor=Romain Rolland | año=2005| título=Händel|páginas=54|editorial=Beroemde musici. Deel XVIII | isbn=2-7427-5454-7}}
- Txantiloi:Cita libro | nombre=Oliver| título=Amadigi di Gaula| capítulo=Libreto de la grabación de Naive| año=2008| editorial=Ambroisie/Naive}}
- Txantiloi:Cita libro
- Txantiloi:Cita libro
- Txantiloi:Cita libro
Bibliografía adicional
aldatu- Txantiloi:Cita web
- Txantiloi:Cita libro |nombre=Winton |enlaceautor=Winton Dean |título=Handel's dramatic oratorios and masques |url=https://archive.org/details/handelsdramatico0000dean |idioma=en|año=1990 |editorial= Clarendon|ubicación=Oxford |isbn=0-19-816184-0}}
- Eisen}}, Walter: Händel-Handbuch, Bärenreiter-Verlag, Kassel
- 1. - Lebens- und Schaffensdaten, 1983, ISBN 3-7618-0610-8
- 2. - Thematisch-systematisches Verzeichnis. Oratorische Werke, vokale Kammermusik, Kirchenmusik, 1984, ISBN 3-7618-0715-5
- 3. - Thematisch-systematisches Verzeichnis. Instrumentalmusik, Pasticci und Fragmente, 1986, ISBN 3-7618-0716-3
- 4. - Dokumente zu Leben und Schaffen, 1985, ISBN 3-7618-0717-1
- Txantiloi:Cita publicación
- Txantiloi:Cita libro |nombre=Jean |enlaceautor=Jean Gallois |título=Haendel|idioma= fr|año= 1980|editorial=Editions du Seuil (Collection Solfèges) |ubicación=París |isbn=2-02-005707-7}}
- Txantiloi:Cita libro |nombre=Ellen T.|título= The librettos of Handel's operas: a collection of seventy librettos documenting Handel's operatic career |idioma=en|año=1989|editorial=Garland |ubicación=Nueva York |isbn=0-8240-3862-2}}
- Txantiloi:Cita libro |nombre=Michael|título=Georg Friedrich Händel |año=2004|editorial=Rowohlt-Taschenbuch-Verl. |ubicación=Reinbek bei Hamburg |isbn=3-499-50648-3}}
- Txantiloi:Cita libro |nombre=Christopher |enlaceautor= Christopher Hogwood|título= Handel |idioma= en|año=1984 |editorial=Thames and Hudson |ubicación=Londres |isbn=0-500-01355-1}}
- Txantiloi:Cita libro |nombre=Paul H.|título=George Frideric Handel|url=https://archive.org/details/georgefridericha0000lang_p2x3 |idioma=en|año=1996 |editorial=Dover Publications |ubicación=Mineola, N.Y. |isbn=0-486-29227-4}}
- Txantiloi:Cita libro
- Vilcoski}}, Marcel, artículo Händel (Georg Friedrich) en la Grande Encyclopédie Larousse en 20 volúmenes, 1974
Ikus, gainera
aldatuKanpo loturak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joxan Garaialde/Proba orria |
- (Ingelesez) Handeli buruzko webgunea
Aipuaren errorea: <ref>
tags exist for a group named "lower-alpha", but no corresponding <references group="lower-alpha"/>
tag was found