Ala[oh 1] (arabieraz: الله‎Allāh, ahoskera) edo Allah[1] Jainkoa adierazteko arabierazko hitz estandarra da. Mendebaldeko herritarren artean terminoa ezagunagoa da musulmanek beren Jainkoari deitzeko erabiltzeagatik, baina izatez arabiera hiztun kristau eta juduek ere erabiltzen dute, nork bere jainkoa izendatzeko. Hitza islamaren aurretik ere erabiltzen zen Mekan, jainko sortzailea izendatzeko.

Ala izena, arabierazko kaligrafiaz idatzia.

Ala terminoari lotutako kontzeptuak (jainkotasunari dagokionez) ezberdinak dira tradizio bakoitzean. Islamaren aurreko Arabian Ala ez zen jainko bakarra, laguntzaileak eta adiskideak, seme-alabak eta ahaideak baitzituen. Islamak debekatu egin zuen ideia hau, eta bere tradizioan Ala jainkozko izen gorena eta bakarra zen. Ala jainko bakarra da, Unibertsoaren sortzailea eta ahalguztiduna. Arabiar kristauek, berriz, Allāh al-ʼAb ( الله الأب, "Jainko Aita") terminoa darabilte gaur egun, musulmanen jainkotik bereizteko. Koranak eta Bibliak erakusten dituzten jainkoaren kontzeptuen artean hainbat antzekotasun eta zenbait ezberdintasun daude.

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskaraz Ala idazkera ematen duten erreferentziazko iturriak:
  1. Euskaltzaindia. (2016-09-30). (PDF) 181. araua: Erdi Aroko pertsona-izenak. Iruñea, 12 or..
  Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Kanpo estekak

aldatu