Heskai

Landare hesi» orritik birbideratua)

Heskaia zuhaixka biziz, eta batzuetan zuhaitzez eginiko hesia da, batez ere bi lursail banatzeko landatua. Bideak eta esparruak mugatzeko ere erabiltzen dira, eta beste askotan apaingarri gisa, arte topiarioa eratuz. Heskaiek etxabereak ihes egitea eragozten dute ohiko hesiek bezala, baina gainera haize bortitzetik babestu[1] eta inguruneko baldintzak hobetzen dituzte, bocage izeneko paisaian esaterako. Gainera, landa lurren bioaniztasuna hobetzen dute, landare eta animalientzat babesleku eta janleku egokiak eratuz.

Bide ertzeko heskai naturala udazkenean, Öhringen, Alemania.
Etxe sarrerako heskai parea, Kalifornia, AEB

Batzuetan landaresi eta landare hesi[2] terminoak ere erabiltzen dira, bai eta hesibizi ere.

Motak aldatu

Heskaiek, gizakien esku hartzearen (eta transformazioaren) arabera sailka ahal dira:

  • Heskai naturala (aske hazten dena, tokiko baso landareekin): heskai garai eta zabal honek soroak eta landare autoktonoak babesten ditu eguraldi txarretik (euriteak, haizeteak, izozteak...). Bioaniztasun handikoa da, landare autoktono ugariz osatua baitago, fauna ugari eta erabilgarria erakartzen duena.
  • Heskai bizia (aske hazten dena, baina jatorri anitzeko landareekin, batzuetan exotikoak): heskai zabal eta trinko honeki zuhaitz eta zuhaixkak ez dira inausten, edo oso gutxi. Eragozpen gabe hazten dira eta ekosistema berezi eta aberatsa aterpetzen dute.
  • Heskai moztua (kontrolatuta hazten da, mozketa edo inausketa periodikoetan): mozketak hiru helburu izan ditzake, heskai motaren eta jabearen nahiaren arabera:
    • inausiz garaiera eta zabalera murriztea, lursailean edo inguruan gehiegi ez hedatzeko.
    • lepatuz egurra lortzea (neguan) edo animalientzat bazka ekoiztea (udan).
    • aizturrez moztea, heskaiari itxura jakin bat emateko (ohikoenak laukizuzena edo biribildua). Espezie bakarrekoa izan ohi da, hostoiraunkorra eta hazkuntza geldokoa (hagina, ezpela edo huntza). Heskai honek balio ekologiko urria du.
  • Heskai horma (oso kontrolatuta hazten dena, mozketa ugariekin landare-horma geometriko antzekoa eratzeko): lorategi edo etxe-inguruetako ohiko heskaia da, 1 eta 2m garai bitartekoa (horma edo hesien antzera), normalean hostoiraunkor eta hazkuntza azkarreko espezie bakar batez osatua (altzifrea, erramua, arbustua, tuia).

Habitata aldatu

 
Heskaiez banandutako lursailak (1940, Segura, Gipuzkoa).

Euskal Herriko kantaurialdean, ingurunearen baldintzen arabera, bost habitat banatu daitezke. Habitat hauen arabera, landaredi potentzial bat garatu daiteke eta, honela, heskaietako landare espezieak desberdinak dira[2]:

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu