Lierni Fresnedo
gipuzkoar aktorea
Lierni Fresnedo Aranguren (Pasai San Pedro, 1961eko irailaren 25a) gipuzkoar aktorea da, antzerkian eta telebistan ibilitakoa.[1] [2] Telebistan ezaguna izan da Goenkale, Pilotari edo Vaya semanita saioetan. Kutsidazu bidea, Ixabel (2006) filman parte hartu zuen.[3][4]
Lierni Fresnedo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Pasai San Pedro, 1961eko Irailaren 25a (61 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea |
![]() ![]() |
2021ean Lierni Fresnedok Mesede bat egitearren kale antzerkia egin zuen Asier Sotarekin. Trapu zaharra konpainiaren lan horretan Sota beldur eszenikoa duen politikaria da. Lierni Fresnedo coachak ahaleginak eta bi egin beharko ditu, ikusleen laguntzaz, politikariak beldurrak gaindi ditzan.[5]
Lanak Aldatu
Besteak beste lan hauek egin ditu:[3][4][5]
Antzerkia Aldatu
- Gaurko menua
- Dublindarrak (2018)
- Mesede bat egitearren (2021)
Telesailak Aldatu
- Goenkale (2007)
- Pilotari (2007-2008)
- Vaya Semanita (2010-2011)
Zinema Aldatu
- Kutsidazu bidea, Ixabel (2006) lanean Miren pertsonaia izan zen.
Erreferentziak Aldatu
- ↑ Garate, Katixa. (2005eko apirilaren 17a). «Lierni Fresnedo: «Euskal antzerkiak arriskua falta du, emozioa»» Argia.
- ↑ (Gaztelaniaz) «FilmAffinity» FilmAffinity (Noiz kontsultatua: 2022-09-25).
- ↑ a b «Lierni Fresnedo» IMDb (Noiz kontsultatua: 2022-09-25).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Lierni Fresnedo - Biografía, mejores películas, series, imágenes y noticias» La Vanguardia 2022-05-15 (Noiz kontsultatua: 2022-09-25).
- ↑ a b «Lierni Fresnedo eta Asier Sota mesede bat egitearren» EITB 2021-09-10 (Noiz kontsultatua: 2022-09-25).