2009ko Korrika

Korrika 16» orritik birbideratua)

2009ko Korrika edo 16. Korrika Euskal Herrian zehar ospatzen den Korrika jaialdiaren hamaseigarren edizioa izan zen. AEK elkarteak antolatu zuen eta ekitaldi honetan "Euskara ikasi eta gero transmisioa bermatu duten familia guztiei, baita euskara galdu eta berrikasiz transmisioa ahalbidetu duten familia guztiei ere" egin zitzaien omenaldia. Ongi etorri euskaraz bizi nahi dugunon herrira! leloa izan zuen.

2009ko Korrika
Irudia
LeloaOngi etorri euskaraz bizi nahi dugunon herrira!
EreserkiaOngi Etorri Lagun

Motaekitaldi
Honen parte daKorrika
Denbora-tarte2009ko martxoaren 26a - 2009ko apirilaren 5a
2007
2011
HerrialdeaEuskal Herria
AntolatzaileaAlfabetatze Euskalduntze Koordinakundea
AbiapuntuTutera
HelmugaGasteiz
16. Korrikaren ibilbidea.
16. Korrika Urduliz eta Sopela artean.
16. Korrika Erromotik Leioara bidean.
16. Korrika Uribe Kosta aldean.
16. Korrika Donostiako kaleetan, gauez.

Ibilbidea aldatu

Tuteran abiatu zen martxoaren 26an eta Gasteizen bukatu apirilaren 5ean. Azken kilometroa Pirritx, Porrotx eta MariMotots pailazoek egin zuten. Mezuan beraien betiko esaldia adierazi zioten Andre Maria Zuriaren plaza erabat bete zuen jendeari: «Bihotza, burua, eskuak! Sentitu, pentsatu, ekin!», betiere, euskaraz.[1]

Bidaia intimoak aldatu

Ekitaldi honetarako Jon Maia bertsolariak Bidaia intimoak dokumentala filmatu zuen.[2] Jatorria edozein dela ere euskarara etortzeko egindako bidaia egin duten guztiak omendu nahi izan zituen. Lau pertsonaren bizipenak kontatzen dira, beraiek euskarara egindako bidaiaren nondik norakoak, barru sentipenak, bidaiak eman diena...

Korrika Kulturala aldatu

Aurreko urtean bezala, Korrika hasi baino bi hilabete lehenago aurkeztu ziren Korrikaren inguruan antolaturiko ekintzak, bai eta abestia eta bideoklipa ere.

Abestia aldatu

Betagarrik egin zuen Ongi etorri lagun abestia.[3]

Rami hasi zen Afrikan
eta Andoni Gernikan
Maddalen berriz Sohütan
Evaristo Amerikan
euskara herrian doa
Euskal Herria korrikan
euskara herrian doa
mundu bat euskal herritan

Mikel oinez gehienetan
Pepe eta Elvira trenetan
Mohamed lanetik bueltan
ta Nekane bizikletan
mundu bat doa korrika
hizkuntzaren bideetan
mundu bat doa korrika
euskararen herrietan.

Karriketan korrikan
Korrika karriketan
doa euskara… uhoo
karriketan korrika korrika karriketan doa mundua… uhoo
Karriketan korrika korrika karriketan doa euskara… uhoo
karriketan korrika korrika karriketan doa mundua… uhoo

Ongi etorri Aitor galdu zuen ta bila dator
Ongi etorri Sarai heldu arren korrika darrai

Kantatu dezagun Ongi etorri lagun...
Euskara herrira Zure herrira zatozena... (errepika)

Orain euskara da soa
euskaraz doa pausoa
euskara da itsasoa
zerua lurra auzoa
euskara herrian dago
euskaraz mundu osoa
euskara herrian dago
euskaraz mundu osoa

Karriketan korrikan
Korrika karriketan
doa euskara… uhoo
karriketan korrika korrika karriketan doa mundua… uhoo
Karriketan korrika korrika karriketan doa euskara… uhoo
karriketan korrika korrika karriketan doa mundua… uhoo

Bidaia zugan bada eta bidea zeu bazara
mundua da euskara zatoz mundu bat Korrikara

Kantatu dezagun Ongi etorri lagun...
Euskara herrira Zure herrira zatozena... (errepika)


 
Azken ekitaldia Gasteizen.

Erreferentziak aldatu

  1. Korrika - Auñamendi Eusko Entziklopedia. (Noiz kontsultatua: 2017-08-31).
  2. AEK. (2017-03-05). 16 KORRIKA- Bidaia intimoak / Dokumentala. (Noiz kontsultatua: 2017-09-02).
  3. Txatxangorria-Euskal Karaokeak. (2015-02-06). Korrika 16 (BETAGARRI). (Noiz kontsultatua: 2017-09-02).

Kanpo estekak aldatu