Keskowethyans an Taves Kernewek

kornubieraren araugilea

Kornubiar Hizkuntzaren Elkartea (kornubieraz: Keskowethyans an Taves Kernewek, kɛskɔˈwɛθjans an ˈtavɛs kɛrˈnɛwɛk, kɛskɔˈwɛθjɐnz ɐn ˈtævɐzs kərˈnuːɐk ahoskatua; ingelesez: Cornish Language Partnership) 2005ean Kornubian, Ingalaterran, Erresuma Batuan kornubieraren hizkuntzaren erabilera sustatu eta garatzeko sortu zen erakunde ordezkaria da. Sektore publiko eta borondatezko lankidetza da eta Kornubian kornubierako hizkuntza-sozietate desberdinetako, Kornubiako kultura eta ekonomia-erakundeetako eta tokiko gobernuetako ordezkariek osatzen dute. Erakundea Europar Batasunaren Objective One programak finantzatzen du, Erresuma Batuko gobernuko Komunitateen eta Tokiko Gobernuen Sailak eta Kornubiako Kontseiluak. Elkarteak, Standard Written Form of Cornish liburua argitaratu zuen 2008.urtean, ortografia gatazkatsuak batzeko eta errepideetako seinaleetan, dokumentu ofizialetan eta ikastetxeko azterketetan erabiltzeko asmoarekin.

Keskowethyans an Taves Kernewek
Maga
Datuak
Izen ofiziala
Keskowethyans an Taves Kernewek
HerrialdeaErresuma Batua
Agintea
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera2005
webgune ofiziala

Kanpo estekakAldatu