Konstantinoplako I. kontzilioa
Konstantinoplako I. kontzilioa (Bigarren kontzilio ekumenikoa) 381ean egin zen Konstantinoplan (gaur egungo Istanbul, Turkia), Teodosio I.a Handiak deituta. Kontzilio hau Eliza Katolikoak, Eliza Ortodoxoak, Eliza Luteranoak eta Eliza Anglikanoak onartzen dute.
Konstantinoplako I. kontzilioa | |
---|---|
Jatorrizko izena | (grc) Σύνοδος τῆς Κωνσταντινουπόλεως (la) Concilium Constantinopolitanum |
Mota | kontzilio ekumeniko |
Denbora-tarte | 381eko maiatza - 381eko uztaila |
Data | 381 |
Argumentu nagusia | Hirutasun Arian controversy (en) |
Kokaleku | Konstantinopla |
Antolatzailea | Teodosio I.a Handia |
Partehartzaile kopuru | 150 |
Parte-hartzaileak | |
Aurrekariak
aldatuNizeako I. kontzilioak ez zuen Arrioren teologia guztiz baztertzerik lortu. Teologia horrek Jesukristoren jainko izaera ukatzen zuen eta Nizean gaitzetsi eta debekatu zen arren, Konstantinoplako gotzain Eusebio Nikomediakoaren bitartez indarra hartzen hasi zen berriz ere. Beste alde batetik, mazedoniarrak deituriko beste talde batek Espiritu Santuaren jainko izaera ukatzen zuen, nahiz eta Jesukristo jainkotzat aitortu.
Teodosio I.a Handia agintera heldu zenean eztabaida horiek Elizaren batasuna arriskuan jartzen zuten. Horregatik kontzilioa deitu zuen 383ko maiatza eta uztailerako.
Kontzilioa
aldatuAntiokiako Melezio patriarkaren gidaritzapean egin zen kontzilioa. Bertan Ekialdeko Elizetako 150 ordezkari bildu ziren (Mendebaldeko elizetako inor ez zen joan). Konstantinoplako kontzilio honek Nizeako I. kontzilioko erabakiak berretsi zituen, baina bertako sinesmen aitorpenari honako esaldi hau gehituz: Credo in Spiritum Sanctum qui ex Patre per Filium procedit (Sinesten dut Espiritu Santua, Aitarengandik, Semearen bitartez, datorrena). Honela bai arrianismoa, baita mazedoniarren ideiak ere, gaitzetsi zituzten aldi berean.
Kontzilio honetan Konstantinopla "Erroma Berri" izendatu zuten eta bertako artzapezpikua eliza osoaren gailurrean jarri zuten, beti ere Erromako Aita Santuaren azpitik.
Ondorioak
aldatuBehin Jesukristoren jainko izaera aitortu ondoren, hurrengo sortuko diren eztabaidak kristologikoak izan ziren (Jesukristoren izaerari buruzkoak). Besteak beste Jesusen baitan Jainko izaera eta giza izaera nola bateratzen ziren aztertu nahi izan zuten. Hori hurrengo kontzilioetako gai garrantzitsuena izan zen.