Ukhta

Errusiako hiria

Ukhta (errusieraz: Ухта́; komieraz: УкваUkva) Ipar-mendebaldeko Errusiako hiri industriala da, Komien Errepublikakoa. Ukhta ibaiaren ertzean dago, Syktyvkarretik 258 km ipar-ekialdera eta Moskutik 1.248 km ipar-ekialdera. 2010ean 99.591 biztanle zituen[1].

Ukhta
Уква
Errusiaren banaketa administratiboa
ViewFromVetlosyan.jpg
Coat of Arms of Ukhta (Komia) (1979).png
Administrazioa
Estatu burujabe Errusia
Errusiako errepublikak Komi
Hiri okrugaUkhta Urban Okrug (en) Itzuli
Izen ofiziala Ухта́ (errusieraz)
Уква (komieraz)
Jatorrizko izena Уква
Posta kodea 169300
Geografia
Koordenatuak 63° 34′ N, 53° 42′ E / 63.57°N,53.7°E / 63.57; 53.7Koordenatuak: 63° 34′ N, 53° 42′ E / 63.57°N,53.7°E / 63.57; 53.7
Azalera 13200 km²
Altuera 100 m
Demografia
Biztanleria 97.087 (2018ko urtarrilaren 1a)
Red Arrow Down.svg−719 (2017)
Informazio gehigarria
Sorrera 1929
Telefono aurrizkia 82167
Ordu eremua UTC+03:00
http://mouhta.ru/

HistoriaAldatu

1929an sortua izan zen Txibiu izenarekin. 1939an Ukhta izena eman zitzaion eta 1943an hiri izendapena jaso zuen, Petxorako burdinbidearekin lotu zutenean[2]. 1940ko eta 1950eko hamarkadetan asko garatu zen inguruan zeuden gulagetako gatibuen lanari esker.

KlimaAldatu

      Datu klimatikoak (Ukhta)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 2.5 3.0 13.0 23.8 30.1 33.5 35.2 32.5 27.4 20.0 8.2 3.6 35.2
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) -13.1 -10.9 -2.4 4.6 12.0 19.0 22.1 17.3 10.7 2.8 -6.0 -10.6 3.8
Batez besteko tenperatura (ºC) -16.5 -14.7 -6.8 -0.5 6.3 13.3 16.5 12.4 6.9 0.4 -8.9 -13.8 -0.5
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -20.0 -18.1 -10.9 -5.0 1.5 8.2 11.6 8.4 4.0 -1.8 -11.3 -17.2 -4.2
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -48.5 -43.9 -39.2 -28.4 -16.9 -4.2 -0.4 -3.9 -8.8 -26.4 -37.8 -49.0 -49.0
Pilatutako prezipitazioa (mm) 32 26 29 28 44 66 71 69 54 55 40 39 553
Iturria: Weatherbase[3]

EkonomiaAldatu

Hiria petrolio eta gas naturalean aberatsa den Petxoraren arroan dago. Petrolioaren parte bat bertan fintzen da, baina gehiena Mosku eta San Petersburgeko findegietaraino garraiatzen da, oliobideetan zehar[2].

Ukhtar ezagunakAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu