Khanty-Mansi (errusieraz: Ханты-Мансийский автономный округ — Юграtranslit.: Khanty-Mansiiski avtonomny okrug — Jugra) Errusiako subjektu federal bat da, barruti autonomoa zehazki, Uraletako Barruti Federalean kokatua eta administratiboki Tiumen oblastaren menpe dagoena. 534.800 km²ko eremua du, eta 2010ean 1.532.243 biztanle zituen[1]. Hiriburua Khanty-Mansisk da.

Khanty-Mansi
 Errusia
Ereserkia
Anthem of Khanty–Mansi Autonomous Okrug (en) Itzuli
Administrazioa
Estatua Errusia
ISO 3166-2RU-KHM
HiriburuaKhanty-Mansisk
Governor of the Khanty-Mansi Autonomous Okrug (en) ItzuliRuslan Kukharuk (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak62°15′N 70°10′E / 62.25°N 70.17°E / 62.25; 70.17
Azalera534,800 km²
MugakideakKomi, Jamalia-Nenetsia, Krasnoiarsk kraia, Tomsk oblasta, Tiumen oblasta eta Sverdlovsk oblasta
Demografia
Biztanleria1.759.356 (2024)
71.702 (2021)
Dentsitatea2,87 bizt/km²
Informazio gehigarria
Banaketa administratiboaBarruti autonomoa
Hizkuntza ofizialaerrusiera, Khantiera eta Mansiera
Ordu eremuaJekaterinburgeko ordua eta Asia/Yekaterinburg (en) Itzuli
Matrikula86 eta 186
www.admhmao.ru/

Geografia

aldatu

Khanty-Mansi Siberiako Ob ibaiaren inguruan eta Ural mendien ekialdean dago. Lurralde zingiratsua da Mendebaldeko Siberiako ordokian zabaltzen dena, mendebaldeko ertzean, Ural mendien hasieran salbu.

Ekonomia

aldatu

XX. mende erdia arte aberastasun iturri nagusia ibaietako arrantza, abere-hazkuntza eta basogintza izan dira. 1960ren ondorengo urteetan, ordea, guztiz aldatu zen ekonomia, petrolio- eta gas-hobi handiak aurkitu baitziren Ob ibaiaren ertzeetan. Hobien ustiapenak etorkin asko erakarri zituen, Sobietar Batasun ohi osotik zetozenak.

Biztanleria

aldatu

1930ean sortu zuten barruti autonomo hau khanty eta mansi herrientzat. Hizkuntzaz hungariarren eta finlandiarren ahaideak dira. Beti ere, 2002ko erroldan hogeita bost talde etniko zenbatu ziren, eta talde bakoitza bi mila pertsona baino gehiagok osatzen zuen.

Erreferentziak

aldatu


Kanpo estekak

aldatu