Ireki menu nagusia

Jamalia-Nenetsia edo Jamalia-Nenetsiako barruti autonomoa (errusieraz: Яма́ло-Не́нецкий автоно́мный о́кругYamalo-Nenetsky Avtonomny Okrug; nenetseraz: Ямалы-Ненёцие автономной ӈокрук) Errusiako subjektu federal bat da, barruti autonomoa zehazki, Uraletako Barruti Federalean kokatua eta administratiboki Tiumen oblastaren menpe dagoena. 750.300 km²ko eremua du, eta 2010ean 522.904 biztanle baino ez zituen[1] (0,7 biztanle km²ko dentsitatea). Hiriburua Salekhard da, eta hiri handienak Noiabrsk (110.620 biztanle[1]) eta Novi Urengoi (104.107 biztanle[1]).

Jamalia-Nenetsia
Ямало-Ненецкий автономный округ
Ямалы-Ненёцие автономной ӈокрук
 Errusia
Стойбище ненцев.jpg
Flag of Yamal-Nenets Autonomous District.svg Coat of Arms of Yamal Nenetsia.svg
Administrazioa
Estatua  Errusia
ISO 3166-2 RU-YAN
Hiriburua Salekhard
head of the region (Russia) Itzuli Dmitry Kobylkin Itzuli
Geografia
Koordenatuak 67° 15′ 00″ N, 74° 40′ 00″ E / 67.25°N,74.666666666667°E / 67.25; 74.666666666667Koordenatuak: 67° 15′ 00″ N, 74° 40′ 00″ E / 67.25°N,74.666666666667°E / 67.25; 74.666666666667
Yamalo-Nenets in Russia.svg
Azalera 750,300 km²
Mugakideak Nenetsia, Komi, Khanti-Mansi eta Krasnoiarsk kraia
Demografia
Biztanleria 522.904 bizt. (2010)
Dentsitatea 0,7 bizt/km²
Informazio gehigarria
Banaketa administratiboa Barruti autonomoa
Hizkuntza ofiziala errusiera eta nenetsera
Ordu eremua Yekaterinburg Time Itzuli
Matrikula 89
http://adm.yanao.ru/

HistoriaAldatu

1930. urteko abenduaren 10ean sortu zuten Jamalia-Nenetsia barrutia.

GeografiaAldatu

Barruti autonomoak Mendebaldeko Siberiako ordokiaren iparraldea hartzen du. Mendebaldean dauden iparrraldeko Uralak alde batera utzita, ordoki eskerga da, zingira zabalez eta tundraz estalirik dagoena. Oso klima gogorra dago[2].

EkonomiaAldatu

Jamalia-Nenetsian gas natural hobiak daude; izan ere, Errusiako bigarren gas-konpainia handienak, Novatekek, Salekharden dauka egoitza.

BiztanleriaAldatu

Petrolio-ekoizpenak eta industriak erakarrita, jatorri askotako kanpoko langile ugari joan dira Jamalia-Nenetsiara. Beraz, 2010eko erroldaren arabera, Nenets etniakoak biztanleria osoaren %5,9 ziren bakarrik. Beste jatorriren bateko biztanleak tatariarrak, ukrainarrak, errusiarrak (gehienak, %61,7), bielorrusiarrak, khantyak, azerbaijandarrak, baxkirrak, komi etniakoak eta moldaviarrak ziren, besteak beste[1].

1939ko errolda 1959ko errolda 1970eko errolda 1979ko errolda 1989ko errolda 2002ko errolda 2010eko errolda1
Nenetsak 13.454 (%29,3) 13.977 (%22,4) 17.538 (%21,9) 17.404 (%11,0) 20.917 (%4,2) 26.435 (%5,2) 29.772 (%5,9)
Khantyak 5.367 (%11,7) 5.519 (%8,9) 6.513 (%8,1) 6.466 (%4,1) 7.247 (%1,5) 8.760 (%1,7) 9.489 (%1,9)
Komiak 4.722 (%10,3) 4.866 (%7,8) 5.445 (%6,8) 5.642 (%3,6) 6.000 (%1,2) 6.177 (%1,2) 5.141 (%1,0)
Selkupak 87 (%0,2) 1.245 (%2,0) 1.710 (%2,1) 1.611 (%1,0) 1.530 (%0,3) 1.797 (%0,4) 1.988 (%0,4)
Errusiarrak 19.308 (%42,1) 27.789 (%44,6) 37.518 (%46,9) 93.750 (%59,0) 292.808 (%59,2) 298.359 (%58,8) 312.019 (%61,7)
Ukrainarrak 395 (%0,9) 1.921 (%3,1) 3.026 (%3,8) 15.721 (%9,9) 85.022 (%17,2) 66.080 (%13,0) 48.985 (%9,7)
Tatariarrak 1.636 (%3,6) 3.952 (%6,3) 4.653 (%5,8) 8.556 (%5,4) 26.431 (%5,3) 27.734 (%5,5) 28.509 (%5,6)
Besteak 871 (%1,9) 3.065 (%4,9) 3.574 (%4,5) 9.694 (%6,1) 54.889 (%11,1) 71.664 (%14,1) 74.625 (%14,3)
1 17.517 pertsona datu base administratiboetan erregistratu ziren talde etnikoa adierazi gabe. Multzo horretako banaketa etnikoa adierazi zutenena bezalakoa zela jo da.[1]

Bestalde, 2005. urteko datuen arabera, urte horretan 7.148 ume jaio ziren Jamalia-Nenetsian, eta 3.099 lagun hil ziren.

ErreferentziakAldatu