Vorkuta (errusieraz: Воркута́; komieraz: ВӧркутаVörkuta) Ipar-mendebaldeko Errusian dagoen Komien Errepublikako hiria da. Vorkuta ibaiaren ertzean dago, Zirkulu Polar Artikotik 50 km iparraldera. 2010ean 70.548 biztanle zituen[1].

Vorkuta
Воркута
Вӧркута
Errusiaren banaketa administratiboa
Administrazioa
Estatu burujabe Errusia
Errusiako errepublikak Komi
Hiri okrugaVorkuta
Izen ofizialaВоркута
Вӧркута
Jatorrizko izenaВоркута
Вӧркута
Posta kodea169900
Geografia
Koordenatuak67°30′N 64°02′E / 67.5°N 64.03°E / 67.5; 64.03
Map
Azalera29,73 km²
Altuera180
Demografia
Biztanleria52.292 (2021)
Dentsitatea2.372,96 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1932
Telefono aurrizkia82151
Ordu eremuaUTC+03:00
Hiri senidetuakAntananarivo, Vologda, Xakhti, Kirkenes (en) Itzuli, Novgorod eta San Petersburgo
http://www.vorcuta.ru/

Historia aldatu

 
Vorkutako kale bat, 2007ko neguan

Vorkuta 1932. urtean sortu zuten, bertan behartutako lan-esparruak (gatibu languneak) ipini zituztenean, Gulag zeritzon zigor-erakundearen eskutik. Beraz, 1930eko hamarkadaz gero, presoek hiria eraikitzen eta inguruetako ikatz-meatzeak ustiatzen lanean behartuta jardun zuten.

Hiri-izendapena 1943ko azaroaren 26an eman zioten. Vorkutan zegoen Sobietar Batasunaren Gulagak Europako aldean zeukan lan-esparru handiena, eta beste esparru batzuetarako administrazio-gune ere izan zen, hala nola Kotlas, Petxora eta Izhma-korakoa (gaurko Sosnogorsk).

1953. urtean presoak matxinatu egin ziren (Vorkutako altxamendua); Armada Gorriak eta NKVD-k bortizki menperatu zituzten. Harrezkero, 1950eko hamarkadan beste lan esparruak ere ixten joan ziren.

Gerra Hotzaren sasoian hegazkin bonbaketarientzako basea zegoen Vorkutan.

Gaur egun, hiriko diru-iturri nagusi ziren ikatz-meatze asko itxita daude, ustiaketa-gastu handiak dituztelako. Hiriak aireportua dauka.

Klima aldatu

Vorkutan klima kontinental azpiartikoa (Dfc) dute, Köppen klima sailkapenaren arabera; neguak luzeak, oso hotzak eta lehorrak dira, eta udak laburrak eta epelak.


      Datu klimatikoak (Vorkuta)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 1.1 1.2 5.3 12.0 26.5 31.0 33.8 30.0 24.2 15.6 4.8 3.5 33.8
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) -15.6 -16.1 -9.6 -5.5 1.7 12.7 18.7 14.2 7.8 -0.8 -9.5 -13.9 -1.3
Batez besteko tenperatura (ºC) -19.5 -20.0 -13.9 -10.0 -1.9 7.6 13.2 9.7 4.3 -3.4 -13.3 -17.6 -5.4
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -23.6 -23.9 -18.1 -14.4 -5.2 3.3 8.2 5.8 1.3 -6.1 -16.5 -21.6 -9.2
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -48.0 -49.4 -41.0 -38.5 -26.3 -8.4 -1.0 -4.0 -10.5 -29.0 -45.1 -52.0 -52.0
Pilatutako prezipitazioa (mm) 36 34 33 27 35 52 55 63 57 57 40 42 531
Iturria: Pogoda.ru.net[2]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu