Telmo Irureta
Aktore eta umorista
Telmo Irureta (Zumaia, 1989ko urtarrilaren 8a) aktore eta umorista da.
Telmo Irureta | |
---|---|
(2023) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Zumaia, 1989ko urtarrilaren 8a (35 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Familia | |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea eta umorista |
Jasotako sariak | |
Biografia
aldatuBi urte zituenetik garun-paralisiak jota, Magisteritzan eta Pedagogian lizentziaduna, Psikologia ikasten ari da. Donostiako Arte Eszenikoen tailerrean hiru urte egin zituen. Film laburren, bakarrizketen eta antzezlanen protagonista da, bere orain arteko lan nagusia Fernando Franco Garcíaren La consagración de la primavera filma izan da; film hau Donostiako Zinemaldian 2022ko sail ofizialean aurkeztu zen.[1] Antzerkian Sexberdinak lana Kepa Errastirekin batera idatzi zuen. 2023an, Aktore berri onena sailean, Goya Sarietara izendatu eta irabazi egin zuen.[2]
Obra
aldatu- Sexberdinak, Kepa Errastirekin batera idatzita.
Filmografia
aldatu- Robarte una noche (2018), film laburra. Zuzendaria: Fernando Vera Moreno.
- La consagración de la primavera (2022). Zuzendaria: Fernando Franco.
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz):Arana Arts Agencyren webguneko aurkezpena.
- (Gaztelaniaz):Elkarrizketa Deian, 2022/10/24.
- (Gaztelaniaz):Telmo Irureta Filmaffity webgunean.