Artikulu hau talisman edo zinginarriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Kutun (argipena)».

Kutuna edo zinginarria ustez botere babesleak eta izpiritualak dituen objektu bat da, talisman bat, kutunaren jabearentzat. Oparotasun handiagoaren, zorte onaren edo jabearentzako maitasunaren ideiez ere lagundurik doa. Gizakien sineskeriazko praktiken zati da.

Kutun japoniarra

Etimologia euskaraz

aldatu

Talismana izendatzeko euskarazko hitz hauek, berez, objektu zehatzak izendatzen dituzte.

Kutun, arabierazko 'kutub'-etik

aldatu

Kutuna joskintzako tresna da, jostorratzak gordetzeko kuxin txiki bat, eta hitza arabierazko 'kutub'-etik (كتب) dator (arabieraz, 'idazkiak')[1]. Musulmanek lepoan zintzilik Koranetik ateratako pasarteak (idazkiak) zeramatzaten zorrotxo edo eskapulario batean. Idazkiok zoritxarretik babeserako ziren, eta oso maiteak ("kuttunak").

Gutun hitza ere jatorri berekoa da.

Zinginarriak

aldatu

Zinginarriak, berez, zorte onerako kutunak dira, baina ez edozein kutun, umeari esnerik falta ez dakion amak lepotik zintzilika jartzen dituenak bakarrik. Zinginak edo zingirinak izenekin, ugatz edo bularretako zenbait gaitz izendatzen dira, mastitis delakoa eta antzeko gaitzak, eta gaitz horiei aurre egiteko adurra duten kutunak dira zinginarriak[2].

Erabilpena

aldatu

Kutunak, gizateriaren objekturik zaharrenetakoak dira, gizakiak, kutunetan, bere atzetik zihoazen zorigaiztoekiko ihesbidea ikus baitzuen, zorigaizto horiek fisikoak, moralak edo izpiritualak izan. Lehenengo kutunak objektu naturalak ziren: harriak, tailaturiko zura edo kristal naturalak, bere kolore, forma edo bitxitasunagatik preziatuak zirenak.

Beranduago, ohiko erabilerako objektuak izatea erabaki zen, norbaiten jabetzakoak izateagatik edo gertaeraren baten zati izan zirelako. Gorde egiten ziren, nolabaiteko boterea zutela uste baitzen.

Gaur egun, kutun mordoa dago, komertzialak nahiz pertsonalak, pertsona bakoitzak, modu subjektiboan balioztatzen baitu objektua, eta garrantzi ezberdina lortzen dute. Kutuna daraman pertsonak, bere sinesmen edo fedeagatik beste pertsona batzuei hau kontatzea edo ez kontatzea erabaki dezake, eta bere atxekitasuna banatu.

Kutunen adibideak

aldatu

Euskal tradiziokoak

aldatu

Erliojozkoak

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  1. «kutun | Gaurko hitza» Gaurko hitza (Noiz kontsultatua: 2018-08-13).
  2. «Hiztegi Batu Oinarriduna» ww.euskaltzaindia.fr (Noiz kontsultatua: 2018-08-13).