Aitaren etxea

euskarazko liburua

Aitaren etxea Karmele Jaio idazlearen eleberri bat da, 2019 urtean argitaratua. 2020an Euskadi Literatura Saria Irabazi du lan honengatik.

Aitaren etxea
Datuak
IdazleaKarmele Jaio
Argitaratze-data2019
Generoaeleberria
Jatorrizko izenburuaAitaren etxea
Hizkuntzaeuskara
ArgitaletxeaElkar
BildumaLiteratura
Orrialdeak213
ISBN9788490278444
SariakEuskadi Literatura Saria 2020

Sinopsia aldatu

Blokeatuta dago Ismael, bere nobela berriarekin aurrera egin ezinik, argitaletxetik deika eta epea gogoratzen ari zaizkion arren. Gauzak okertu egingo dira, gainera, bere ama gaixotu egin dela-eta, aita zaharraz arduratu behar duenean.

Jasone da senarraren idazlanen lehenengo irakurle eta zuzentzailea; gaztetan idazle izana, gero utzi ziona, baina azken urtean, gauetan ordenagailuaren aurrean, sekretuan berriz sortzen hasi dena. Emazteak idatzitako horretan topatuko ote du Ismaelek azkenaldian aurkitu ezin duen ahotsa? Ala bere baitan arakatu beharko du, ez dakien sekretu hori deskubritzeko?

Maskulinitatea eraikitzeko eta transmititzeko moduez eta orokorrean generoak emakume eta gizonen bizitzetan duen eragin itzelaz ari da Karmele Jaioren eleberria. Baita familietan sortzen diren isiltasun esanguratsuez ere. Bere nobela anbiziotsu eta ausartena burutu du Jaiok, lurralde ezezagun batean barneratuz eta bertatik arrakastaz itzuliz.