Kantauriko isurialdea

Kantauri isurialdea» orritik birbideratua)

Kantauriar edo Atlantiar isurialdea Euskal Herriko uren banalerrotik iparraldera geratzen den isurialde edo arro hidrografikoa da; hegoaldera geratzen dena Mediterraneoko isurialdea delarik. Inguru honetako urak Bizkaiko golkora isurtzen dira.

Uren banalerroa, iparraldera geratzen delarik Kantauriko isurialdea.
Banalerroa eta ibai nagusiak, eskematikoki.
Euskal Herriko banalerroa, Europako uren banalerro nagusien kontestuan (alemanezko mapa).

Isurialdiak osorik hartzen ditu, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa, sakonune endorreiko txiki batzuen salbuespenarekin: hau da, haran edo sakonune txikiak non urak ez duen beste irteerarik; horien artean adibideak Bizkaian, Oma, Basondo edo Bollar[1], eta Gipuzkoan Aizarna[2].

IbaiakAldatu

Isurialde honetako ibaiek ibilgu laburra dute, gehienetan erliebe handikoa: 50-70 kilometroan, gutxi gorabehera 1300-1500 metroko garaieratik jaisten dira. Hauek dira ibai nagusiak:

ErreferentziakAldatu

  1. Euskal Herriko Unibertsitatea, EHU. (2017). Urdaibaiko Gida Zientifikoa. EHU, 99 or. Noiz kontsultatua: 2020-01-21.
  2. Rodriguez Lejarza, Ander; Narbarte Hernández, Josu. (2019). «Euskal Herriko landakomunitateen sintaxi berria: zehar-objektu izatetik subjektu izatera. Erresilientzia-gaitasuna bi mila urtez» Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria (Uztaro 111): 27–38. ISSN 1130-5738. Noiz kontsultatua: 2021-01-20.

Ikus, gaineraAldatu