Oma Kortezubi (Bizkaia) ekialdean eta herrigunetik kanpo dagoen auzoa da, Basondo eta Gabika (Ereño) artean kokatutakoa.

Oma
Kortezubi, Euskal Herria
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Bizkaia
Udalerria Kortezubi
Koordenatuak 43° 20′ 10″ N, 2° 37′ 01″ W / 43.33611°N,2.61694°W / 43.33611; -2.61694Koordenatuak: 43° 20′ 10″ N, 2° 37′ 01″ W / 43.33611°N,2.61694°W / 43.33611; -2.61694

BasoaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Omako basoa»
 
Ibarrolaren "Baso margotua".

Auzo honetan Agustin Ibarrolak egindako "Baso margotua" dago. Izan ere, artista bizkaitarrak hango pinudia margotu zuen forma abstraktuak eta begi-efektu ederrak sortuz. XX. mendeko hirurogeigarren hamarkadan sortutako "Land art" korronte sortzailearen adierazpena da; izan ere, korronte honen helburua lan artistikoa naturara eramatea da, paisaia artistaren marko, euskarri eta materia gisa erabiliz.

BibliografiaAldatu

  • "Ibarrola: El bosque de Oma.". Agustin Ibarrola. EHU, 2000.

Kanpo estekakAldatu


  Artikulu hau Bizkaiko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa