Mediterraneoko isurialdea

Mediterraneoko isurialdea, Euskal Herriko geografiaren kontestuan, Euskal Herriko uren banalerrotik hegoaldera geratzen den isurialde edo arro hidrografikoa da; iparraldera geratzen dena Kantauriko isurialdea delarik. Inguru honetako urak Mediterraneora isurtzen dira, Ebro ibaiaren bidez betiere. Ebro haranaren parte da geografikoki Euskal Herriko parte hau, eta Mediterraneoko arroaren parte ere bai, stricto sensu.

Uren banalerroa, hegoaldera geratzen delarik Mediterraneoko isurialdea.
Banalerroa eta ibai nagusiak, eskematikoki.
Euskal Herriko banalerroa, Europako uren banalerro nagusien kontestuan (alemanezko mapa).

Isurialdiak Nafarroa Garaiko eta Arabako lur gehienak hartzen ditu eta, banalerrotik hegoaldera, sakonune endorreiko txiki batzuen salbuespenak daude: hau da, haran edo sakonune txikiak non urak ez duen beste irteerarik; esate baterako Guardiako[1] edo Pitillasko aintzirak[2].

Ibaiak

aldatu

Mediterraneo itsasora isurtzen duten Euskal Herriko ibai guztien ura Ebro ibaiaren bitartez iristen da itsaso hartara. Hauek dira Ebroren emaile nagusiak:

Erreferentziak

aldatu
  1. «ZEC Lagunas de Laguardia eus - natura2000 - web.araba.eus» natura2000.araba.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-21).
  2. Sorondo, Antxon Aguirre. «Pitillasko urmaela (Nafarroa)» www.3digitala.com (Noiz kontsultatua: 2021-01-21).

Ikus, gainera

aldatu