Kanazawa (japonieraz: 金沢市 Kanazawa-shi?) , Japoniako Ishikawa prefekturako hiriburua da. 2014ko erroldaren arabera 464.035 biztanle ditu.

Kanazawa
金沢市
金沢市 (Kanazawa-shi)
core city of Japan (en) Itzuli
Kanazawa montage.jpg
Flag of Kanazawa, Ishikawa.png Kanazawa Ishikawa chapter.JPG
Administrazioa
Herrialdea Japonia
Uhartea
Eskualdea
Prefektura
Honshu
Chūbu
Ishikawa
AlkateaYukiyoshi Yamano (en) Itzuli
Jatorrizko izena金沢市
Geografia
Koordenatuak36°33′40″N 136°39′23″E / 36.56106°N 136.6565°E / 36.56106; 136.656536°33′40″N 136°39′23″E / 36.56106°N 136.6565°E / 36.56106; 136.6565
Kanazawa in Ishikawa Prefecture Ja.svg
Azalera467,77 km²
MugakideakHakusan, Nonoichi (en) Itzuli, Tsubata (en) Itzuli, Uchinada (en) Itzuli, Oyabe (en) Itzuli eta Nanto (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria462.479 (2020ko abenduaren 1a)
Red Arrow Down.svg−3.220 (2015)
Dentsitatea988,69 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1889ko apirilaren 1a
Ordu eremuaUTC+09:00
Hiri senidetuakNancy, Irkutsk, Buffalo, Porto Alegre, Gante, Suzhou, Jeonju (en) Itzuli, Toyota, Matsumoto eta Okazaki
http://www4.city.kanazawa.lg.jp/ www.city.kanazawa.lg.jp

EtimologiaAldatu

Kanazawa izenak "urrezko padura" esan nahi du. Kondairak dioenez Imohori Togoro nekazariak patatak ereiteko lurra zulatzen hasi zenean urrea aurkitu zuen.

GeografiaAldatu

Kanazawa prefeturaren hegoaldean kokaturik dago Japoniako itsasoaren eta Japoniako Alpeen artean. Sai eta Asano ibaiek zeharkatzen dute hiria.

KlimaAldatu

      Datu klimatikoak (Kanazawa, Ishikawa (1981–2010))      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 21.2 23.6 27.0 31.6 33.7 36.1 37.3 38.0 38.5 33.1 28.4 23.6 38.5
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 6.8 7.3 11.0 16.9 21.6 25.0 28.8 30.9 26.6 21.3 15.5 10.2 18.5
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 0.9 0.7 3.0 8.2 13.1 18.0 22.3 23.7 19.5 13.3 7.7 3.4 11.2
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) −9.7 −9.4 −8.3 −1.6 1.5 6.8 11.0 13.1 7.6 2.2 −0.7 −6.7 −9.7
Pilatutako prezipitazioa (mm) 269.6 171.9 159.2 136.9 155.2 185.1 231.9 139.2 225.5 177.4 264.9 282.1 2398.9
Prezipitazio egunak (≥ 0.5 mm) 24.7 20.7 18.4 13.0 11.7 11.9 14.3 9.8 13.0 14.8 18.1 23.3 193.7
Elur egunak (≥ 1 mm) 19.1 16.0 8.1 0.6 0 0 0 0 0 0 1.0 9.8 54.6
Eguzki orduak 63.5 84.1 141.3 185.5 202.3 152.6 158.9 221.5 144.1 150.4 104.1 72.5 1680.8
Hezetasuna (%) 75 72 67 69 75 77 73 74 71 71 72 72 72.3
Iturria: Japan Meteorological Agency

HistoriaAldatu

XV mendean Kyotoko enperadorean sakabanatuta zituen shogunen boterea indartzen hasia zen. Togashi leinua zen bertako nagusi baina enperadorearen aldekoa zenez aginte ahula zeukan. Kanazawaren mendebaldean dagoen Kagara Rennyo monjea iritsi zen eta budismoa zabaltzen hasi zen. Honek bere jarraitzaileekin Togashik bere buruaz beste egitera behartu zuen eta mende batez Ikko nekazariak izan ziren Kagako agintari. Errepublika honi "Nekazarien erresuma" izena eman zitzaion. Kanazawa Gobo basilika izan zen boterearen egoitza, inguratzen zuten bi ibaiek eta mendi garaiek gotorleku natural bihurtzen baitzuten. 1580an Oda Nobunaga shogunaren generala zen Sakuma Morimasak erasotu eta erresumaz jabetu zen. 1581ean Maeda Toshiie samuraia bihurtu zen Noto penintsula guztiaren nagusi. Garai hartan Tokugawa Ieyasu shogunaren ondoren Japoniako bigarren gizon boteretsuena bihurtu zen.

1600 urtearen ondoren Tokugawa shogunerritik kanpora zegoen hiri aberatsena bihurtu zen Kaga eta Kanazawaren populazioa nabarmen igo zen. 1611ean samuraien auzoa eratu zen eta 1616 inguruan tenpluen auzoa sortu zen.

1631ean Sai ibaiaren zubiaren inguruan sortu zen sute ikaragarri batek hiriaren gehiengoa erre zuen, baita gaztelua ere. 1632an gaztelua berreraikitzean ubide sistema bat planifikatu zen eta honetaz baliatuz Kenroku-en lorategiak sortu ziren. Kanazawa hiria bera ere xakearen itxuran planifikatzea erabaki zen, aintzinako eredu kaotikoa alde batetara utzita.

Kostaldearen paralelo zihoan Hokuriku errepidea Kanazawako gazteluaren ondotik pasatzeak hiriaren garrantzia handitu zuen. Edo Aroan Kanazawako kale nagusia Owari-cho zen, zabala eta merkatarien etxeak alde bietan zituena, eta merkatu ezaguna egiten hasi ziren bertan, gaur egun ere badirauena. 1820an geisha auzoa eratu zen Utatsuyama emndiaren eta Sai ibaiaren artean.

Meiji berrezarkuntzaren ondoren gazteluak gobernuaren esku gelditu ziren eta Kanazawan Japoniako armada inperialaren 9. dibisioa ezarri zen. Gaur egungo Kanazawa hiria 1889an fundatu zen.

1945ean Kanazawa izan zen Japonian bonbaketarik jasan ez zuen hiri haundi bakanetako bat, beraz bere ondare kulturalak bertan dirau oraindik.

Ondasun nabarmenakAldatu

IruditegiaAldatu

Hiri senidetuakAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu