Matsumoto (Nagano)
Matsumoto (japonieraz: 松本市 Matsumoto-shi ) , Japoniako Nagano prefekturako bigarren hiria da. 2014ko erroldaren arabera 242.834 biztanle ditu. Matsumoto gaztelua Japoniako gaztelu ezagunenetakoa da.
GeografiaAldatu
Nagano prefeturaren erdialdean kokaturik dago, mendiz inguratuta. Ondoan dauka Japoniako bosgarren mendia den Yari mendia (3.180m).
HistoriaAldatu
1504 urtean, Sengoku Aroan, Ogasawara leinuko Shimadachi Sadanagak gaztelua eraiki zuen. lehen mendetan hainbat eskutatik pasa zen azkenean Toyotomi Hideyoshi shogunak Ishikawa Narimasa samuraia ezarri zuen Matsumoyo gazteluko nagusi. Gazteluaren inguruan eratuz joan zen Matsumoto hiria.
1873an Kaichi Gakko (Kaichi eskola) sortu zen, Japoniako lehenengo institutua. Matsumotok 1907an lortu zuen hiri maila. Ordutik aurrera inguruko herrixkak eskuratzeari ekin zion eta gaur egun prefeturako bigarren hiria da, ia 250.000 biztanle dituena.
Ondasun nabarmenakAldatu
- Matsumoto gaztelua.
- Kaichi eskolaren museoa.
- Asama onsena.
- Taishō aintzira.
- Azusa ibaia.
IruditegiaAldatu
Hiri senidetuakAldatu
- Salt Lake City (AEB) (1958)
- Fujisawa (Kanagawa) (Japonia) (1961)
- Himeji (Japonia) (1966)
- Takayama (Gifu) (Japonia) (1971)
- Katmandu (Nepal) (1989)
- Langfang (Txina) (1995)
- Grindelwald (Suitza) (2005) Nahiz eta Azumi herrixkarekin 1972tik egon.
Kanpo estekakAldatu
- (Japonieraz)(Ingelesez) Udalaren webgunea.