Toyota (Aichi)
Toyota (japonieraz: 豊田市 Toyota-shi ) , Japoniako Aichi prefeturako bigarren hiria da. 2014ko erroldaren arabera, 419.538 biztanle ditu. Ia 9 milioi biztanle dituen Chūkyōko metropoli eremuaren barnean dago.
Toyota 豊田市 | |||
---|---|---|---|
core city of Japan (en) | |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | Japonia | ||
Uhartea Eskualdea Prefektura | Honshu Chūbu (Tōkai) Aichi | ||
Alkatea | Toshihiko Ōta (en) | ||
Izen ofiziala | 豊田市 挙母村 挙母町 挙母市 | ||
Jatorrizko izena | 豊田市 | ||
Posta kodea | 471-8501 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 35°04′57″N 137°09′23″E / 35.08242°N 137.15633°E | ||
Azalera | 918,47 km² | ||
Mugakideak | Nisshin (en) , Anjo (en) , Okazaki, Kariya (en) , Shinshiro (en) , Seto (en) , Chiryu (en) , Nagakute (en) , Miyoshi (en) , Shitara (en) , Ena (en) , Toki (Japonia), Mizunami (en) eta Neba (en) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 422.106 (2021eko otsailaren 1a) −436 (2015) | ||
Dentsitatea | 0 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1951ko martxoaren 1a eta 1889ko urriaren 1a | ||
Telefono aurrizkia | 0565 | ||
Ordu eremua | UTC+09:00 eta Japan Standard Time (en) | ||
Hiri senidetuak | Derby, Detroit, Bend, South Derbyshire (en) , Nagoia, Nakatsugawa (en) , Hekinan (en) , Kiyosu, Kanazawa, Himeji, Joetsu (en) , Tatebayashi (en) , Shichigahama (en) eta Bandung | ||
http://www.city.toyota.aichi.jp/ |
Geografia
aldatuAichi pefeturako azalera handiena duen hiria da. Ez du ordea kostalderik eta iparraldean 1000 metrotako garaiera hartzen duen mendilerroa dauka. Hiria bera lurraldearen hegoaldeko lautadan zabaltzen da, betidanik nekazaritzarako erabili den eremuan.
Historia
aldatuHistorikoki Koromo (挙母市 Koromo-shi) izena izan du baina Toyota konpainiarekin izan dituen loturak direla eta izena bera ere aldatu du.
Eremua paleolito garaian dagoeneko populatua izan zen. Mononobe leinua izan zen bertan nagusi. Edo Aroan Tokugawa shogunerriaren menpeko Koromo probintzia osatu zuen. Tokugawa herrixka (Tokugawa Ieyasuk bere izena bertatik hartu zuen) Toyotaren lurraldean kokaturik dago.
Meiji berrezarkuntzan zeta ekoizpenarengatik egin zen ezagun. Baina merkatuaren gainbeheraren ondorioz 1930tik aurrera hiriak berak ere gainbehera izan zuen. Honen aurrean Kiichiro Toyoda enpresariak Toyota automobil konpainia fundatu zuen.
1951 urtean Koromo hiri bihurtu zen eta Toyotak hartu zuen garrantziaz baliatuz 1959an izena aldatu zuen. 1960an bertan Estatu Batuetako Detroit hiriarekin senidetu zen gainera.
2005eko Aichiko Erakusketa Unibertsalaren egoitzetako bat bertan egon zen.
Ondasun nabarmenak
aldatu- Asuke Hachimangu tenplua.
- Heishou-ji tenplua.
- Kōjaku-ji tenplua.
- Himori santutegia.
- Toyotako arte museoa.
- Toyotako "Gezien zubia".
Iruditegia
aldatu-
Asuke Hachimangu tenplua.
-
Heishou-ji tenplua.
-
Kōjaku-ji tenplua.
-
Himori santutegia.
-
Toyotako arte museoa.
-
Toyotako "Gezien zubia".
Hiri senidetuak
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Japonieraz) Toyotako webgune ofiziala