Kenroku-en (japonieraz: 兼六園?) Kanazawan dauden lorategi famatuak dira, Japoniako "hiru lorategi ederrak" osatzen dituzte Kōraku-en (Okayama) eta Kairaku-en (Mito) lorategiekin batera.

Kenroku-en lorategiak

HistoriaAldatu

1676an Maeda Tsunanorik Kanazawako gazteluaren ondoan atseden etxe bat eraiki zuen, Renchi-ochin, eta inguruan lorategiak moldatuz paisa egiteari ekin zion. 1759an etxea eta lorategiak erre egin ziren eta 1774an Harunaga daymioak Yugao-tei te-etxea eta ur-jauzi esmeralda eraiki zituen.

1822an Narinaga daymioak Takezawa etxea eraiki zuen eta Tatsumi errekaren urak kanalizatu zituen, errekatxoetan harrizko zubi ugari eraikiz. Orduan Kenroku-en izena ezarri zion, "sei atributuen lorategia" esan nahi du. Sei atributu hauek espazioa, seklusioa, artifiziala, zaharra, ubideak eta panorama dira. Bi urte beranduago hil zen Narinaga eta haren seme Nariyasuk etxea bota eta Kasumiga aintzira handitu zuen, gaur egun daukan egitura emanez. 1874an publiko guztiari ireki zizkion ateak.

LorategiakAldatu

Hainbat osagai aipagarri daude Kenroku-en lorategietan:

  • Funsui iturria: Japoniako iturri zaharrena da. Kasumiga aintzirako ura hartzen du eta aintziren arteko maila desberndintasunari esker jarduten du.
  • Yugao-tei: 1774ko te-etxea da, lorategietako eraikin zaharrena.
  • Shigure-tei: 1676ko Renchi-ochin eraikina zen baina gaur egungo etxea 2000an berreraikitakoa da.
  • Ganko-bashi zubia: Antzarren itxura ematen dioten zazpi harri gorriz egina dago. Harrien itxuragatik "dordoka zubia" (Kikko-bashi) ere esan izan zaio.
  • Karakasi pinudia: Lorategien elementu ezagunena Karakasi pinuek osatzen dute. Soka sistema baten bidez adarretako elurra eusten dituzte eta Japoniako neguko postal tipikoa da. Sistemaren izena Yukitsuri da.
  • Loreak: 63 espezie desberdin aurki daitezke parkean eta honi esker urtesasoi guztietan loraldian egoten da parkea. Bertako espezie endamikoa da Kikuzakura lorea.

IruditegiaAldatu

Kanpo estekakAldatu

Koordenatuak: 36° 33′ 43″ N, 136° 39′ 45″ W / 36.56194°N,136.66250°W / 36.56194; -136.66250


Japoniako hiru lorategi ederrak
Kairaku-en | Kenroku-en | Kōraku-en