Shizuoka

Shizuoka prefekturako hiriburua, Japonian

Shizuoka (japonieraz: 岐阜市 Shizuoka-shi?) , Japoniako Shizuoka prefeturaren hiriburua da, hala ere ez da prefeturako hiri handiena. 2014ko erroldaren arabera 708.384 biztanle ditu.

Shizuoka
静岡市
izendaturiko hiria
Administrazioa
Herrialdea Japonia
Uhartea
Eskualdea
Prefektura
Honshu
Chūbu
Shizuoka
AlkateaNobuhiro Tanabe (en) Itzuli
Jatorrizko izena静岡市
Posta kodea420-8602
HerriburuaAoi-ku (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak34°58′32″N 138°22′57″E / 34.9756°N 138.3825°E / 34.9756; 138.3825
Map
Azalera1,388,74 km²
Altuera12 m
MugakideakFuji (en) Itzuli, Fujieda (en) Itzuli, Yaizu (en) Itzuli, Shimada (en) Itzuli, Fujinomiya (en) Itzuli, Kawanehon (en) Itzuli, Minami-Alps (en) Itzuli, Hayakawa (en) Itzuli, Minobu (en) Itzuli, Nanbu (en) Itzuli, Iida, Ina (en) Itzuli eta Oshika (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria685.589 (2021eko martxoaren 1a)
−19.400 (2015)
Dentsitatea485,58 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera2003ko apirilaren 1a eta 1889ko apirilaren 1a
Telefono aurrizkia054
Ordu eremuaUTC+09:00
Hiri senidetuakCannes, Omaha, Stockton (Kalifornia), Huế, Muroran, Joetsu (en) Itzuli, Shelbyville (Indiana), Izu (en) Itzuli, Saku (en) Itzuli, Kōfu, Kanazawa eta Nagano
http://www.city.shizuoka.jp/english/

Historia

aldatu

Shizuokaren eremua aintzinatik izan da poppulatua eta Kofun eta Yayoi Aroetako hainbat tresna aurkitu dira Toro aztarnategiko indusketetan. Honek erakusten du k.a. 400-300 urte inguruan jadanik bazela asentamendu bat bertan.

VIII mendean, Nara Aroan Suruga probintzia ezarri zen, hiriburua Abe ibaiaren ertzean ezarri zen Sunpu izenarekin. Muromachi Aroan Imagawa leinuak boterea gakldu eta Tokugawatarrek eskuratu zuten eta Sunpu domeinu feudala ezarri Sunpu gazteluan egoitza zuena.

Meiji berrezarkuntzaren ondoren Tokugawa Iesato shoguna bertara eramana izan zen. 1871ean sistema feudala kentzean Sunpuri izena aldatu zioten eta gaurko "Shizuoka" hartu zuen, "muino lasaiak" esan nahi du. Hiria bera 1889ko apirilaren 1ean eratu zen 37.681 biztanlerekin.

1935ean lurrikara handi bat izan zuen, 1940ean sute erraldoia eta 1945ean hegazkin estatubatuarren bonbaketak jasan zituen. Bigarren Mundu Gerraren ondoren errekuperatu eta inguruko herriak bereganatuz lurrak asko zabaldu zituen.

Geografia

aldatu

Suruga Badiaren ertzean dago, Tokio eta Nagoia hiri handien artean. Azaleraz oso handia da, Japoniako bosgarren udalerri handiena hain zuzen ere. Kostaldetik mendi garaietaraino doaz Shizuokako lurrak, punturik altuena Aino mendia da, 3.189 metrotako garaiera duena. Abe ibaia itsasoratzen da Shizuokan.

      Datu klimatikoak (Shizuoka, Shizuoka)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 25.7 26.2 26.6 33.3 38.0 38.3 38.4 38.7 37.1 33.9 28.0 24.5 38.7
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 11.4 11.4 14.5 19.2 22.9 25.6 29.2 30.6 27.5 22.9 18.4 13.8 20.6
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 1.6 2.1 5.4 10.4 14.4 18.7 22.4 23.5 20.4 14.7 9.2 3.7 12.2
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -6.8 -5.8 -4.6 -1.4 5.1 12.5 15.4 16.9 10.6 3.9 -1.7 -5.1 -6.8
Euria (mm) 71.6 102.2 212.5 237.2 221.5 283.3 279.7 245.4 304.3 171.8 132.8 59.6 2321.9
Euri egunak (≥ 1 mm) 11.3 12.1 17.4 16.0 16.6 19.7 20.4 17.7 19.4 16.9 12.4 9.9 189.8
Eguzki orduak 206.4 185.4 190.3 184.6 188.7 139.4 162.4 204.6 153.5 160.3 170.7 198.5 2144.8
Hezetasuna (%) 57.4 58.0 62.7 68.4 72.6 78.5 79.7 77.9 76.4 72.1 67.8 61.6 69.4
Iturria (1): Japan Meteorological Agency[1]
Iturria (2): Japan Meteorological Agency (records)[2]

Ekonomia

aldatu

Lehen sektorean oinarrituriko ekonomia dauka, hala nekazaritzan (te, marrubi, wasabi eta zitrikoak batez ere), arrantzan (Japoniako hegalabur itsas-portu handiena dauka).

Artisautza ere oso ezaguna da bertan.

Jaialdiak

aldatu
  • Shizuokako jaialdia (静岡まつり Shizuoka Matsuri): Apirilean izaten da gereziondoak loratzen direnean.
  • Daidogei Munduko Kopa (大道芸ワールドカップ Daigougei Waarudo kappu): Kale antzerki jaialdia da, azaroan izaten dena. Mundu osoko artistak etortzen dira eta 3-4 egunetako jaialdia izaten da.

Ondasun nabarmenak

aldatu

Iruditegia

aldatu

Hiri senidetuak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. .
  2. .

Kanpo estekak

aldatu