Kanazawako XXI mendeko arte garaikideko museoa

Kanazawako XXI mendeko arte garaikideko museoa (japonieraz: 金沢21世紀美術館?) Kanazawa hiriko museo ezaguna da. 2004ko urriaren 9an ireki zituen ateak eta lehenengo urtean 1.570.000 bisitari izan zituen.

Kanazawako XXI mendeko arte garaikideko museoa
21st Century Museum of Contemporary Art, Kanazawa011.jpg
21st Century Museum of Contemporary Art, Kanazawa 11.jpg
Kanazawa 21st Century Museum.jpg
Kokapena
Estatu burujabe Japonia
Japoniako prefekturak Ishikawa
Core city of JapanKanazawa
ChōchōHirosaka
Arkitektura
Deskribapena
Irekitze data2004
Webguneahttp://www.kanazawa21.jp

EraikinaAldatu

Museoa Kanazawaren erdigunean kokaturik dago, Kenroku-en lorategi famatuen ondoan. Eraikin zirkularra da eta 112`5 metrotako diametroa dauka. Kazuyo Sejima eta Ryue Nishizawa arkitekto japoniarrek diseinatu zuten.

Museoa bera inguratuz hainbat areto komun dauzka, liburutegia, irakurgela, haurren gela besteak beste.

BildumakAldatu

1980tik aurrerako lanak aurkezten ditu, artista berriak ezagutzera eman nahian. Hainbat artistaren lanak daude, honako hauek dira batzuk: Francis Alys, Matthew Barney, Tony Cragg, Olafur Eliasson, Leandro Erlich, Isa Genzken, Kojima Hisaya, Gordon Matta Clark, Peter Newman, Carsten Nicolai, Giuseppe Penone, Gerhard Richter, Murayama Ruriko, Hiraki Sawa, Atsuko Tanaka, James Turrell, Patrick Tuttofuoco, Anne Wilson, Suda Yoshihiro.

Kanpo estekakAldatu