Okazaki (Aichi)

Okazaki (japonieraz: 岡崎市 Okazaki-shi?) , Japoniako Aichi prefeturako hiria da. 2014ko erroldaren arabera, 375.162 biztanle ditu. Ia 9 milioi biztanle dituen Chūkyōko metropoli eremuaren barnean dago.

Okazaki
岡崎市
core city of Japan (en) Itzuli
Okazaki2.jpg
Flag of Okazaki Aichi.JPG
Administrazioa
Herrialdea  Japonia
Uhartea
Eskualdea
Prefektura
Honshu
Chūbu (Tōkai)
Aichi
Izen ofiziala 岡崎市
Jatorrizko izena 岡崎市
Posta kodea 〒444-8601
Geografia
Koordenatuak 34° 57′ N, 137° 10′ E / 34.95°N,137.17°E / 34.95; 137.17Koordenatuak: 34° 57′ N, 137° 10′ E / 34.95°N,137.17°E / 34.95; 137.17
Okazaki in Aichi Prefecture Ja.svg
Azalera 387,24 km²
Altuera 150 m
Mugakideak Toyokawa (en) Itzuli, Toyota, Anjō (en) Itzuli, Nishio (en) Itzuli, Gamagōri (en) Itzuli, Shinshiro (en) Itzuli eta Kōta (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria 387.294 bizt. (2019ko ekainaren 1a)
Dentsitatea 1.000,24 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera 1916
Ordu eremua UTC+09:00
Hiri senidetuak Fukuyama, Newport Beach (Kalifornia), Uddevalla udalerria, Hohhot, Ishigaki (en) Itzuli, Chigasaki (en) Itzuli, Saku (en) Itzuli, Sekigahara (en) Itzuli, Tokoname (en) Itzuli eta Kanazawa
http://www.city.okazaki.aichi.jp/index.html

GeografiaAldatu

Aichi prefeturaren erdialdean kokaturik dago, Mikawa Badiaren inguruko lautadan. Azalera handia du eta lurraldearen %60a basoak estaltzen du eta ez dago oso populatua.

HistoriaAldatu

Okazaki eremua aintzinatik opulatua izan da eta arkeologoek Jōmon, Yayoi eta Kofun aroetako aztarna aurkitu dituzte, aipagarrienak Kofun aroko hilobiak dira.

Sengoku Aroan Matsudaira leinuak kontrolatu zuen lurraldea, gerora Japonia gobernatuko zuen Tokugawa leinuaren ahaideak ziren. Matsudaira Kiyoyasuk 1524ean Okazakiko gaztelua eraiki zuen eta bertan jaio zen Tokugawa Ieyasu (jaiotza izena Matsudaira Motoyasu), Japoniak izan duen shogunik ezagunena. 1579an Tanaka Yoshimasak gaztelua nabarmen gotortu zuen. Gazteluaren inguruan herria eratzen hasi zen. Edo Aroan Edo (Tokio) eta Kyoto lotzen zituen Tōkaidō errepideko posta-hiri bihurtu zen eta honek garapen handia ekarri zion Okazakiri. Meiji berrezarkuntzaren ondoren 1889an udalerria eratu zen eta 1916an hiri estatusa lortu zuen.

40. hamarkada benetan gogorra izan zen, izan ere bi lurrikara (1944 eta 1945ean) eta Bigarren Mundu Gerrako bonbaketak jasan baitzituen. 1959an Isewan tifoiak ere jo zuen.

KulturaAldatu

Okazaki bere su artifizialengatik da ezaguna. Gaur egun oraindfik Japoniako su artifizialen %70a bertan ekoizten da. Abuztuko lehenengo larunbatean suen jaialdi handia egiten da eta Japonia guztitik etortzen da jendea Okazakira ikuskizunak erakarrita.

Hatchō Miso, miso zopa iluna da, Okazakiko kutixia gastronomiko nagusia. Bere ezaugarri onuragarriak direla eta Txernobylgo hondamendia izan zenean kopuru handiak bidali zituzten debalde Ukrainara erradiazioaren eraginei aurre egiteko.

Ondasun nabarmenakAldatu

IruditegiaAldatu

Hiri senidetuakAldatu

Hiritar ezagunakAldatu

Kanpo estekakAldatu