Juan Ajuriagerra Otxandiano

euskal politikaria
Juan Ajuriagerra» orritik birbideratua)

Juan Ajuriagerra Otxandiano (Bilbo, 1903ko abuztuaren 6a - Aiegi, Nafarroa, 1978ko abuztuaren 25a) EAJko burukidea izan zen.

Juan Ajuriagerra Otxandiano


Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1977ko uztailaren 7a - 1978ko abuztuaren 25a - Jesús María Elorriaga Zarandona
Barrutia: Bizkaia
Hautetsia: 1977ko Espainiako hauteskunde orokorrak

EAJren EBBko lehendakaria

1951 - 1957
Doroteo Ziaurritz - Jose Agerre
Bizitza
JaiotzaBilbo1903ko abuztuaren 6a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaAiegi1978ko abuztuaren 25a (75 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta industria-ingeniaria
Lantokia(k)Madril
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakEspainiako Gerra Zibila
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea

Industria ingeniaria ogibidez, Espainiako Gerra Zibilean, Bizkaian EAJko burua izan zen. Santoñako hitzarmena armada italiarrekin adostu eta sinatu zuen 1937an. Urte berean, heriotza-zigorra ezarri zioten, baina 6 urteko espetxealdiaz aldatu zioten. Frankismoren garaian, ez zen atzerrira joan. 1977an Bizkaiko EAJko diputatu hautatu zen.

Biografia aldatu

Etxegile foruzale baten seme, gaztetandik abertzaletasunaren aldeko agertu zen, eta mendigoizale taldeetako kide izan zen. Industria ingeniaritza ikasi zuen Bilbon bertan. Euskal abertzaletasunaren aldeko jarrera izan zuen oso gazte zenetik, eta Eusko Alderdi Jeltzalean sartu zen 1929. urtean, 1934an Bizkai Buru Batzarreko kide izendatu zuten eta kargu hartan iraun zuen 1937ko abuztuaren 28ra arte.

Espainiako gerra zibilean gudarien buru izan zen. Bilbo Franco jeneralaren gudarosteak okupatu zuenean, 1937ko abuztuan Eusko Gudarosteak Italiako armadaren aurrean errenditzeko negoziaketetan taldeburu izan zen Eusko Gudarostearen aldetik (Santoñako Ituna). Francok delako Ituna ez betetzean, hiltzera kondenatu zuen. Indultatu ondoren sei urte (1937-1943) igaro behar izan zituen espetxean Frantziara ihes egin baino lehen.

Isilpeko borrokaren eratzailea, hogeita hamar urtez ezkutuko jeltzaleen buru izan zen. 1947an, Jose Antonio Agirrerekin batean, Kristau Demokraziaren Nazioarteko Taldeen sorreran esku hartu zuen. 1965ean, Gil Roblesen Democracia Social Cristiana, Kataluniako Unión Democrática eta Jiménez Fernándezen Izquierda Democrática Cristian alderdiekin batera estatu espainoleko Equipo Demócrata Cristiano delakoa eratu zuen Taorminan.

1950eko urteetan, jarrera zurruna eta baztertzailea agertu zuen Ekin taldeko gazteen aurrean, tartean zirela Txillardegi eta Benito del Valle, EAJren jarrera geldia kritikatu eta Hego Euskal Herrian abertzaletasun aktiboa babesten zutenak. Ondorioz, gazteok EAJren dinamikatik kanpora bereizi ziren.

Franco hil ondorengoko lehen hauteskundeetan, artean Bizkai Buru Batzarreko lehendakaria zelarik, Eusko Alderdi Jeltzaleak Bizkaiko zerrenda buru aurkeztu zuen, eta diputatu aukeratu zuten. Gero, Eusko Kontseilu Nagusiaren lehendakaritzarako hautagaia izan zen. 1978an, eskumendeak Gobernu Zentraletik Eusko Kontseilu Nagusiari aldatzeko helburuarekin eratu zen Bitariko Batzordearen lehendakariordea izendatu zuten. Kargu hartan zelarik, lehentasuna gai hauei eman zien: Kontzertu Ekonomikoak, Batzar Nagusiak eta aginte gaien aldatzea. Bestalde, Espainiako Estatua egitura federalaren arabera eratzearen aldekoa zen. 75 urte zituelarik hil zen Aiegin, Lizarra ondoan.

Kaleak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo loturak aldatu


Aurrekoa
Doroteo Ziaurritz
EBBko presidentea
Fitxategi:Logopnv 4 (1).jpg

1951ko iraila - 1957
Ondorengoa
Jose Agerre