Juan Bautista Eguzkitza
Juan Bautista Eguzkitza Meabe edo berak idazten zuen legez idatzita, Eguzkitza'tar Jon, (Lemoa, Bizkaia, 1875eko azaroaren 28a - 1939ko abuztuaren 12a) euskal idazle eta itzultzailea izan zen.
Juan Bautista Eguzkitza | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Lemoa, 1875eko azaroaren 28a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Lemoa, 1939ko abuztuaren 12a (63 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | apaiz katolikoa eta idazlea |
Kidetza | Euskaltzaindia |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
![]() |



Biografia aldatu
Zornotza eta Gasteizen egin zituen apaiz-ikasketak, 1879-1899 urteetan. Sardá y Salvanyren obra bat itzuli zuen Garbitokiko arimaren illa izenburupean, 1915. urtean. Handik lau urtera euskaltzain izendatu zuten. Kirikiño saria jaso zuen 1930. urtean Emakume Euskotarrak artikuluari esker. 1933. urtean bizkaierara itzuli zuen Frantzisko Balzolak gipuzkeraz eginiko Argi Donea otoitz-liburua. Bi urte geroago, Gizarte auzia: ugazaba eta langille arteko gora-berak gai sozialak azaltzen dituen obra eman zuen argitara (1935).
Artikulu ugari idatzi zuen Ekin, Jaungoiko Zale, Euskera, RIEV eta Yakintza aldizkarietan. Gramatika-legeei estu lotu zitzaien idazle garbizalea zen Juan Bautista Eguzkitza.
Lanak aldatu
Saiakera aldatu
- Gizarte-auzia, ugazaba ta langiĺe arteko gora-berak (1935, Jaungoiko-Zale)
Erlijioa aldatu
- Garbitokiko Arimaen illa (1915, Grijelmo Alargun eta Semeak)
1919 aldatu
- Andra Maria'ren Loretako Illa (1919, Jaungoiko-Zale)
Artikulugintza aldatu
- Emakume euskotarrak (1930, Yakintza)
Kanpo loturak aldatu
Erreferentziak aldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.