Ireki menu nagusia

Bonifazio Etxegarai

euskal idazlea
Artikulu hau idazle zumaiarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Etxegarai».

Bonifazio Etxegarai Korta (Zumaia, Gipuzkoa, 1878ko ekainaren 5a - Durango, Bizkaia, 1956ko abenduaren 24a), euskal idazle eta legegilea.

Bonifazio Etxegarai
Bizitza
Jaiotza Zumaia1878ko ekainaren 5a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Durango1956ko abenduaren 24a (78 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak idazlea, legelaria eta epailea
Kidetza Euskaltzaindia
Eusko Ikaskuntza
Literaturaren Zubitegiko fitxa 341

Karmelo Etxegarairen anaia gaztea, Madrilen egin zituen zuzenbideko ikasketak. 1904. urtean Sevillako Probintzia Entzutegiko Gobernuko idazkari izendatu zuten, eta 1910ean Madrilgo Justizia Auzitegi Goreneko idazkariorde. 1922an Eusko Ikaskuntzako Zuzenbide arloko kidea zen eta euskaltzain bihurtu zen lau urte geroago, Karmelo anaia hil eta gero. 1937an Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko lehendakari hautatu zuten.

Euskaltzain eta idazle batzuk, 1927an Euskaltzaindiak eginiko ohiko biltzar batean. Ezkerretik eskuinera, zutik: Orixe, Jean Elizalde, Seber Altube, Julio Urkixo eta Erramun Olabide. Eserita: Juan Bautista Eguzkitza, Bonifazio Etxegarai, Resurreccion Maria Azkue eta Georges Lakonbe.

LanakAldatu

Zuzenbide-, historia- eta literatura-alorreko gaiak landu zituen bere idatzietan, Euskal Herria, RIEV eta Euskararen Alde aldizkarietan argitaratuak gehienak: Moción sobre derecho vasco (1923), Apéndice al Código Civil (1925), El proceso a la Zamacolada, A propósito de las palabras belenas, Algunas voces vascas usadas en el Fuero de Navarra, Euskal Erriko etxeen izenak, Lucha de idiomas en Euskadi y en Europa, Euskaldunak euskeraz, eta abar.

Kanpo-loturakAldatu

ErreferentziakAldatu


  Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.