Jaime Balmes

Jaime Balmes (Vic, Katalunia, 1810eko abuztuaren 28a - 1848ko uztailaren 9a) apaiz katolikoa, kazetaria eta filosofoa izan zen. Filosofo gisa, eskolastizismo modernoaren barnean kokatzen da, eta XIX. mendeko Espainiako filosofo nagusietakotzat hartzen da.

Jaime Balmes
Jaime Balmes (Real Academia de la Historia), cropped.jpg
Bizitza
Izen osoa Jaume Llucià Balmes i Urpià
Jaiotza Vic1810eko abuztuaren 28a
Herrialdea  Espainia
Heriotza Vic1848ko uztailaren 9a (37 urte)
Hobiratze lekua Viceko katedrala
Hezkuntza
Heziketa University of Cervera (en) Itzuli
Hizkuntzak katalana
gaztelania
Ikaslea(k) Fèlix Vilarrúbias i Busquets
Jarduerak
Jarduerak filosofoa, presbiteroa eta idazlea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa katolizismoa
Firma de Jaime Balmes.png

Bere lanean eta zuzendu zituen aldizkarietan —La sociedad (Bartzelona, 1843) eta El pensamiento de la nación (Madril, 1844) aldizkarietan— politika, ekonomia eta gizarteari zegozkion gaiez jardun zuen. Langileen elkarteen alde egin zuen, haien eta ugazaben artean akordioak lortzeko bide bila. Industria eta nekazaritzarekiko protekzionismoaren alde egin zuen. Politikaren alorrean, nazioaren interesak alderdien gainean daudela aldarrikatuz, liberalak eta karlistak programa bakar baten inguruan bildu nahi izan zituen. Ildo horretatik, elkarren kontrako gerran ari ziren monarkiaren bi adarrak batzea, Elisabet eta Montemolíngo kondea elkarrekin ezkonaraziz, Balmesen asmorik ausartena eta porrot handiena izan zen.

LanakAldatu

Lan garrantzitsuenak: El protestantismo comparado con el catolicismo (1842), El Criterio (1843) (euskarara Zinkunegik itzulia, Irizpidea, 1918), Filosofía fundamental (1846) eta Filosofia elemental (1847).

ErreferentziakAldatu