Ireki menu nagusia

José María Iribarren Rodríguez (Tutera, 1906ko urriaren 31 - Iruñea, 1971ko ekainaren 11) nafar abokatu, kazetari, hiztegigile, paremiologo eta idazlea izan zen.

Jose Maria Iribarren
Bizitza
Jaiotza Tutera1906ko urriaren  31
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Heriotza Iruñea1971ko ekainaren  11 (64 urte)
Hezkuntza
Heziketa Deustuko Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerak kazetaria, saiakeragilea, abokatua eta paremiologoa
Kidetza Euskaltzaindia
Real Academia Española

BiografiaAldatu

Espainiako Bigarren Errepublikan Zuzenbidea ikasi zuen, Deustuko Unibertsitatean. Tuterara itzulitakoan Navarra astekaria sortu zuen (1932). Espainiako Gerra Zibila hastean Mola jeneralaren idazkari politikoa zen. Iribarren etnografo eta folklorista trebea zen. Nafarroako historia, ohitura eta hizkera zertzeladen biltoki utzi ezinezkoak dira haren liburuak. Príncipe de Viana eta Vida Vasca aldizkarietan plazaratu zituen idazlan gehienak. Obra nagusiak hauek dira: Navarrerías-Album de variedades (1946), Vocabulario navarro (1952), El moro corellano y los bandidos de Lanz (1955), Pamplona y los viajeros de otros siglos (1957), Adiciones al vocabulario navarro (1958); bigarren argitalpena eranskin guztiekin, 1984, Ricardo Ollaquindak prestatua, Ramillete español (1965), Retablo de curiosidad (1965) eta Espoz y Mina el liberal (1967). Real Academia Española eta Euskaltzaindiaren kidea izan zen.

Bere libururik ezagunenak paremiologiakoak dira, batez ere 1955ean lehenengoz argitaratua baina gero askotan zabaldutako El porqué de los dichos. Sentido, origen y anécdota de los dichos, modismos y frases proverbiales de España con otras muchas curiosidades.

Lanen zerrendaAldatu

  • Estampas tudelanas (1931).
  • Con el general Mola (1937).
  • Mola. Datos para una biografía y para la historia del Alzamiento Nacional (1938).
  • Retablo de curiosidades. Zambullida en el habla popular (1940).
  • Batiburrillo navarro (1943).
  • Navarrerías. Álbum de variedades (1944).
  • De Pascuas a Ramos. Galería religioso - popular - festiva (1946).
  • Historias y costumbres (1949).
  • Vitoria y los viajeros del siglo romántico (1950).
  • Burlas y chanzas (1951).
  • El patio de caballos y otras estampas (1952).
  • Vocabulario navarro (1952).
  • Cajón de sastre (1955).
  • El porqué de los dichos. Sentido, origen y anécdota de los dichos, modismos y frases proverbiales de España con otras muchas curiosidades (1955).
  • El moro corellano y los bandidos de Lanz (1955).
  • Pamplona y los viajeros de otros siglos (1957).
  • Adiciones al vocabulario navarro (1958).
  • Ramillete español. Zarandajas, ensayos y recuerdos (1965).
  • Espoz y Mina. El guerrillero (1965).
  • Espoz y Mina. El liberal (1967).
  • Sanfermines (1970).
  • Hemingway y los Sanfermines (1970).
  • Revoltijo (1980).

ErreferentziakAldatu